artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Birika bezain elastikoa' erakusketa ludikoa ireki dute Tabakaleran

Anna Irina Russell artistak sortu du, prozesua haurrekin eta familia talde batekin egin ostean. Askotariko egitura puzgarriz bete dute aretoa, eta esplorazio ariketa kolektibo batera gonbidatu publikoa. 'Situ-akzioak' proiektuaren barruan aurkeztu dute.

birika-bezain-elastikoa-erakusketa-ludikoa-ireki-dute-tabakaleran
Anna Irina Russell artista, 'Birika bezain elastikoa' erakusketan, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 2025eko Apirilaren 17a

"Instalazio bat eta erakusketa bat da aldi berean, eta haurrak eta familiak jolastera eta esperimentatzera gonbidatzen dituen paisaia bat sortzen du". Horixe da Donostiako Tabakalerak azken bost udaberritan Situ-akzioak programaren bitartez publikoari egin dion proposamena. Anna Irina Rusell (Bartzelona, 1993) artista gonbidatu dute aurten horretarako, eta, haren praktika artistikoan ohikoa den osagai bat baliatuta, airea, askotariko egitura puzgarriz bete dute aldi berean erakusketa, instalazioa eta paisaia jostagarri bihurtu den espazioa. Birika bezain elastikoa izena jarri dio artistak, eta uztailaren 27ra arte bisitatu ahalko da Tabakalerako lehen solairuan.

Aretora sartu eta kolore granate, berde, lila, hori, laranja eta horiko pieza handiak topatuko ditu bisitariak. Kuxinak dira batzuk, eta airez puztu daitezkeen gorputz bigunak besteak. Artistak azaldu duenez, bere praktika artistikoan aspalditik lantzen ari den ildo batzuen erakusle da lana; batetik, airea, "material erlazional" modura lantzen duena; eta, bestetik, arreta jartzea ahozkoak edo hitzezkoak ez diren komunikazio moduetan, zeinak, haren ustez, "gorputza modu aktiboago batean jartzen baitute zentroan".

Kasu honetan, animalia batzuek komunikatzeko edo euren buruak arriskutik babesteko dituzten estrategiak hartu ditu erreferentzia gisa artistak; mintzak puztea, kasurako. Hala, puzten eta uzkurtzen diren pieza askotarikoen aurrean, nolabait, arnasa hartzen duen areto batekin egingo du topo bisitariak, eta berak ere parte hartu ahalko du eraldaketan. Figurak airez betetzeko, leunago edo indartsuago lan egiten duten motorrak kokatu dituzte, eta alde horiez jabetzea ere bada proposamena. Artistaren esanetan, lehen begi kolpean aurpegi "atsegin eta dibertigarri" hori eskaintzen du erakusketak, baina atzetik badira "tentsio egoerekin eta zaurgarritasunarekin" lotura duten zenbait dimentsio. Irina Rusell: "Airea lanerako osagaitzat hartzea oso sentibera eta intimoa da niretzat, arrotzekin ere konpartitzen duzun hori delako; beti dago hor, baina, ezin denez ikusi, ez dago beti presente. Berdin gertatzen da hitzezko lengoaia ez diren komunikazio moduekin ere: hor daude, baina, ez direnez hain bistakoak, ez daude horren presente".

Erakusketa "arrakastatsuenak"

Tabakalerako ordezkariek esan dutenez, instituzioko erakusketa "arrakastatsuenak" izan dira gaur-gaurkoz Situ-akzioak programaren barruan egin dituztenak. Aurreko edizioetan, Julio Le Parc, Emma Kunz, Priscila Fernandes eta Maria Jerez artisten lanak izan dira ikusgai, eta 69.000 bisitari baino gehiago bildu dituzte horiekin. 2018an jarri zuten martxan egitasmoa, eta jolasaren bideetan arakatuz arte garaikidera hurbiltzen laguntzea da programaren helburu nagusia, baita erakusketa guneak "habitatzeko" modu berriak proposatzea ere.

Badu beste berezitasun bat Situ-akzioak programak. Erakusketaren sortze prozesuan, artistak ez du bakarka lan egin. Kasu honetan, familia talde batekin eta Karmengo Ama ikastetxe publiko integraleko eta Herrera ikastetxeko haurrekin aritu da lanean Irina Russell, eta erakusketa osatzen duten figurek, esaterako, haurrek egindako marrazkiei zor diete forma. "Zoragarria izan da ikustea nola margotzen duten, ondo egitea edo gaizki egitea zer den jakin gabe, besterik gabe, hartu eta margotu", kontatu du.

Bestalde, artistak adierazi du jolasa "lanaren parte garrantzitsu eta transbertsal bat" izan dela beti beretzat. "Haurrekin lan egiten duzunean, jolasa beste lengoaia bat da hainbat kontu aztertzeko; kasu honetan, nola eman lekua beste komunikazio modu batzuei, noiz eta hitzezko lengoaiarekin lehen harremanak izaten ari diren garai batean gainera". Eta nabarmendu du haurtzaroa gogoan izan arren helduak ere gogoan hartuta prestatu dutela erakusketa: "Finean, arnasa hartzen duen espazio bigun eta porotsu bat proposatu dugu, eta eraldaketa horretaz kutsatzera gonbidatzen dugu jendea".

Aurrez egin bezala, oraingoan ere zenbait saio egingo dituzteikastetxeekin Birika bezain elastikoa erakusketan, eta asteburuetan —larunbatetan eta igandetan, 11:00etan— saio dinamizatuak eskainiko dituzte, aurretik izena eman dutenekin.

birika-bezain-elastikoa

Birika bezain elastikoa

Anna Irina Russell

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

2025eko Apirilaren 10etik
2025eko Uztailaren 27ra


get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 08tik
2026ko Azaroaren 22ra

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.