Argia aztarnan
Koldobika Jauregi
2025eko Maiatzaren 06tik
2025eko Ekainaren 13ra

Erakusketak Koldobika Jauregi (Alkiza, 1959-2024) artistak, 2004 eta 2023 urteen artean egindako hogeita hamar bat lan biltzen ditu, haren sorkuntza prozesu eta garapenaren adierazgarri.
Berak adierazten zuen bezala: "Denetaz hitz egin nahi dut, ez nire buruaz, aberastasun sinboliko unibertsal baten partaide egin nahi dut ikuslea, ikur hauek beste irudi batzuekin kontaktuan jarriz, modu honetan kontakizun bat sortuz. Beti pentsatu izan dut garrantzitsua dela ikuslea adierazi nahi dudanari buruzko informazio batekin minimoki kokatzea, eta ikusleak berak garatzea bere poesia bisuala, ikusleak egitea bere irudia eta ez gehiago nirea."

Juan Manuel Lumbreras | Henao Kalea, 3 - Bilbo (Bizkaia)
Xehetasunak
Astelehenetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00


