artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Noraezeko kontakontuak

Pablo Gubbins

2025eko Maiatzaren 16tik
2025eko Ekainaren 22ra

noraezeko-kontakontuak

Zientzia-fikziozko elementuak eta narrazio espekulatiboak dituzten imaginarioak sortzearen ingurukoa da Pabloren lan artistikoa. Narrazio horiek klima-aldaketarekin, antropozenoarekin, arkitekturarekin eta paisaiarekin zerikusia duten gaietan inspiratzen dira nagusiki. Utopien, distopien eta kontakizunak kontatzeko gaitasunaren inguruko bilaketak dira. Etengabe jolasten du industrialaren eta organikoaren artean dagoen aurkakotasunarekin, ironikoaren eta baikorraren arteko dikotomia hori hartzeko gaitasuna duten tentsioak sortuz, aukera edo fantasia izateko linbo horretan dabiltzanak. "Zer gertatuko litzateke, baldin eta..." poetika modukoa.

MH+UPV/EHU, Arte proiektuak ezagutarazteko programa.

noraezeko-kontakontuak

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.