artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Another day. Another night.

Barbara Kruger

2025eko Ekainaren 24tik
2025eko Azaroaren 09ra

another-day-another-night

Soinua, hitza eta arkitektura uztartzen dituen panoramika zabal honek, artistarekin elkarlan estuan garatuak, goitik behera hartuko ditu Guggenheim Bilbao Museoko hainbat areto, eta boterearen hizkuntzarekin buruz buru jarriko dituen ingurune ezin bereziagoan murgilduko ditu ikusleak.

Erakusketak Krugerren lan goiztiar adierazgarrietako batzuk berraztertzen ditu —haren paste-up pieza ospetsuak esaterako—, eta artistaren irismen formal eta kontzeptuala zabaltzen jarraitzen duten bideo eta pieza digital berriak ere biltzen ditu.

Elkar hartutako iturri ugaritatik edanda —diskurtso politikoak, publizitate-esloganak, erlijio-doktrinak, Interneteko jargoia—, Krugerren lanek hausnarketa zorrotz eta burutsuak egiten dituzte gaur egun gure bizitza baldintzatzen duten sistemen inguruan.

Sin título (Bidea) (2025), Bilboko paisaia linguistikoa iradokitzen duen lan berri zirraragarria, erakusketa hartzen duten aretoak konektatzen dituen hari bisuala da, Museoko Atrio nagusiaren inguruan taxututako ibilbide bihurgunetsua, nolabait.

Barbara Kruger artistari eskainitako panoramika zabala aurkezten du Guggenheim Bilbao Museoak. Asmo handiko erakusketa da, Krugerrek lau hamarkada baino gehiagotan irudien, hizkuntzaren eta boterearen inguruan egindako azterlan erradikalak biltzen dituena. Occident etxeak babestua, Barbara Kruger: Another day. Another night. erakusketak analisi sakona eskaintzen du artista honen lanak —masa-komunikabideetan eta iruzkin kulturaletan sakon errotuak— aro digitalean izan duen eboluzioa erakusteko.

another-day-another-night

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 16tik irailaren 21ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


barbara-krugerren-obrek-guggenheim-museoko-hormak-zoruak-eta-sabaiak-hartu-dituzte
Barbara Krugerren erakusketako lanetako bat, Bilboko Guggenheim museoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Barbara Krugerren obrek Guggenheim museoko hormak, zoruak eta sabaiak hartu dituzte

Eka. 25 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Artista estatubatuarraren ‘Another day. Another night' erakusketa zabaldu dute Bilbon. Mezu labur eta zuzenen bidez botere egituren eraginaz gogoeta eginarazi asmo dute haren obrek. Euskaraz ere irakur daitezke horietako batzuk.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.