artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Artistak egoitzan 2024/25: eskuratze berriak

BilbaoArte bilduma

2025eko Ekainaren 27tik
2025eko Irailaren 07ra

artistak-egoitzan-2024-25-eskuratze-berriak

Proiektu honek biltzen ditu 2024/2025ean BilbaoArte Fundazioan estudio-lagapeneko beka modalitatean egonaldia egin duten hamalau artisten azken ekoizpenak. Guztira, hogeita hamar artelan inguru, BilboArte Bilduman integratzera pasatuko direnak. Adin eta jatorri desberdineko artistak bilduz, proiektua praktika garaikidearen azken joeren eta lan egiteko moduen zein prozesuen erakusketa adierazgarri bat da, orokorrean.

Apurtu aurretik gorputzak dituen bultzada eta mugen inguruko lana; argazki-irudiaren edo bideoaren abstrakzioari buruzko esperimentazioa, bi bitarteko horien berezko narratibotasunari kontrajarrita; metala transformatzeko ahalmenaren parekoak diren proposamen eskultorikoak, Eibarko industria armamentista besteproduktu batzuetara-hala nola bizikletetara- berrorientatzeko ahalmenari lotuta; artistaren identitatearen dekonstrukzioari buruzko proiektuak;ikerketa plastikoaren prozesuaren emaitza gisa sortutako instalazioak, non irudi eta gorputz lau batzuek forma hartzen baitute "ukimen-irudi" moduan, dimentsioen artean kokatuta; giza emozioak, eskulturan eta performancean islatuak; pieza eszenikoen moduko bideoak, igeriketaren eta gorputz-ariketen performatibitatea kondentsatzen dutenak azentuak, ahotsaren bolumena, intonazioa, abiadura edo erritmoa gidatzen dituen fonazio- eta arnasketa-aparatuarekin; espazioan durundi egiten duten konposizio geometrikoak; diziplinarteko artelanak, berrikuntza teknologikoaz baliatzen direnak hiri-espazioak birpentsatzeko, eta haien bizigarritasuna ahalbidetzen duten artefaktuen bidez eraldatzen direnak; edo zatikatutako gorputz baten moduko irudiak, hainbat teknika eta materialen bitartez kohesioa hartzen dutenak: horiexek dira artisten proposamenetako batzuk.Haien sorkuntza-prozesuak handitzen laguntzeko xedez, erakusketak hamalau edizio berezi hartzen ditu barne, artista-liburuak formatu gisa dituen aukerak hedatzeko; edizio horiek artista bakoitzaren hizkuntzan eta praktikan txertatzen dira, Roberto Aguirrezabala artistarekin egindako lanaren laguntzari esker.

Artistak

M. BENITO PÍRIZ (Durango, 1992), LEO BURGE (London, 1991), ANA BUSTO (Igorre, 1952), ALMUDENA CRESPO (Madrid, 1957), MIREN DOIZ (Iruñea, 1980), HODEI HERREROS (Gasteiz/Granada, 1997), MARTA LORENZANA (Asturias, 1987), PABLO MARTE (Cádiz, 1975), YON MATAUKO (Gasteiz, 1987), GABRIELE MUGURUZA (Donostia, 1992), JOEY ORDOÑEZ (El Puerto de Santa María, 1985), JAVIER R. PERÉZ-CURIEL (Oviedo, 1978), MARC VIVES (Barcelona, 1975), JUDITH VOET (Belgika, 1993).

--

Aretoaren ordutegia:Asteartetik larunbatera, 11:00 – 14:00 eta 16:00 – 20:00. Igande eta jaiegunetan, 11:00 – 14:00. Astelehenetan, itxita.

artistak-egoitzan-2024-25-eskuratze-berriak

Uribitarte40 | Uribitarte Pasealekua, 40 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 16:00 - 20:00.
Igande eta jaiegunetan: 11:00 - 14:00.
Sarrera doan.


bilbo-arteren-aurtengo-leherketa
Hodei Herreros Rodriguez artistaren piezak, Bilbao Arteko erakusketan. MONIKA DEL VALLE / FOKU

Bilbo Arteren aurtengo leherketa

Ago. 29 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Erakundeak erakusketa antolatu du iaz bere tailerretan lanean aritzeko beka izan zuten hamalau artistaren lanekin. Erakundearen funtsen parte bilakatu dira bilduma osatzen duten 30 piezak.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.