Zein da B plana?
Gérard Deschamps
2025eko Uztailaren 05etik
2025eko Urriaren 31era

Gérard Deschamps-en Zein da B plana? izeneko bakarkako erakusketa, Angeluko (Lapurdi) Arte Garaikideko Zentroaren bi egoitzetan hedatzen da. Brotxak eta pintura-hodiak eguneroko objektuekin trukatu dituen Errealismo Berriaren baitan kokatzen den artista horren lan multzo bat berriz ere (edo lehen aldiz) ezagutzeko aukera ederra da.
Beatrix Enea-n, emakumeen azpiko arropak, skateak, saltoko soka, pilotak, AEBetako armadaren seinale-oihalak, zimurtutako metalezko xaflak eta japoniar ehunak dira, besteak beste, Gérard Deschamps-ek bere lanetarako erabili dituen material batzuk. Pieza horiek 1960ko hamarkadatik gaur egunera artekoak dira, eta bi bilduma pribatutatik ekarri dira.
Pompidou Galerian Pneumostructure izeneko lana dago: hondartzetako unibertsoarekin lotutako ehun bat puzgarrik baino gehiagorekin osatutako muntaia bat. Lan berri hau bereziki areto honentzako sortua izan da.

Beatrix Enea | Albert le Barillier karrika, 2 - Angelu (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartetik Ostegunera: 14:00 - 18:00 | Ostirala: 9:00 - 17:00 | Larunbata: 11:00 - 13:00 / 14:00 - 18:00