artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Nora doaz ametsak?

Benjamin Juhel

2025eko Agorrilaren 22tik
2025eko Irailaren 28ra

nora-doaz-ametsak

Benjamin Juhel 1984an jaio zen Normandian eta Bordelen bizi eta lan egiten du. Arte Ederren eskolan ikasi ondoren, irudia, argazkia eta zinema ikertzen jarraitu zuen, kontestualizatutako espazioaren eta gorputzen inguruan. Aldi berean, publizitate munduan lan egiten du eta arte zuzendaritza, argazkilaritza eta zinema irakasten ditu hainbat arte eskolatan. 2007an, "Body.Space.Area" tailerra zuzendu zuen Bombayn, The Company Theater-ekin. Keinu sinpleen, mugimendu-erritmoen eta espazioarekiko harremanaren formulazioaren inguruan aktore, dantzari eta artista bisualekin egindako ikerketa-denbora horrek eszenaratze koreografikoaz duen ikusmoldea baieztatzen du. Benjamin Juhelek espaziora eta arkitekturara zabaldu zen obra garatu zuen orduan. "Silence" (Live Cinema) eta "Urban Improvisations" (Videodanza) proiektuek, Thierry Mabonekin lankidetzan eginak, eta "ARK" (Zinema eta Argazkigintza) proiektuak, Anne Charlotte Barangerrekin elkartuta, erritmoarekin eta egiturarekin dituzten harreman horiek gogorarazten dituzte.

Bere serie bakoitzak oinarri soziologiko bat proposatzen du, gizakiari edo irudikapenari buruzko begirada bat, fikziozko irudietan itzultzen duena. Benjamin Juhelek bere pertsonaiak taularatzen ditu, bere irudiak egiten ditu, pinturak azalean eskaintzen duen konposizio askatasunarekin, eta koreografiak espazioan. Bere irudiak, orain beltz tonuz osatuak, sentiberak eta piktorikoak dira. Bakardadea, hutsunea eta hauskortasuna goraipatuz transmititzen du munduaren pertzepzio hori.

2022ko "Isiltasuna" erakusketa aurkeztu ondoren, Benjamin Juhelek "Où vont les rêves" (Nora doaz ametsak) ekarri digu, bere azken lanetako irudien aukeraketa bat.

nora-doaz-ametsak

L'Angle | Zitroiondoen karrika, 6 - Hendaia (Lapurdi)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.