artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

my sister and I walked everyday through the same corridor

Noah Cabello, Sarah Cotelle

2025eko Irailaren 12tik
2025eko Irailaren 27ra

my-sister-and-i-walked-everyday-through-the-same-corridor

Noah Cabello eta Sarah Cotelle, hurrenez hurren Villa Arson eta ENSBAn ikasi zuten bi artista gazte, DLKC tailerretan hartu zituzten uda honetan erresidentzian. Biek ala biek lau eskutarako erakusketa proposatzen digute. Ahizparen irudian inspiratuta, my sister and I walked everyday through the same corridor oroitzapenaren materialtasunaren eta eraikuntza narratiboaren artean mugitzen da; keinuen egunerokotasun isilaren, espazio partekatuen eta lotura horiei ahotsa ematen dieten fikzio poetikoen artean. Praktika piktorikoa, bideoa eta instalazioa nahasten ditu.

my-sister-and-i-walked-everyday-through-the-same-corridor

Station V | Paulmy etorbidea, 1 - Baiona (Lapurdi)

Xehetasunak
Ostegunetik larunbatera: 15:00 - 19:00
edo hitzordua hartuz: +33663360596


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.