artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

jarduerak

Bisitaldi Azkarrak

Doako bisitaldi gidatu laburrak

2023ko Otsailaren 4a

Doako bisita hauek 30 minutukoak dira, eta Sekzioak/Intersekzioak erakusketarako eduki artistikoaren sarrera bat eskaintzen dute bertan izango den azken egunetan.

Ordutegiak: 11:15, 12:00 eta 12:45; eta 16:00, 16:45 eta 17:30 (talde bat ordu bakoitzean)

Bisita egin aurretik, kontsulta itzazu hizkuntzak informazio-mahaian.

Prezioa: Doako jarduera

Lekua: Informazio-mahaian bisitaldi bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago.

Informazio gehiago: 13 urtetik gorakoentzat gomendatua. Plaza-kopurua mugatua da, eta komeni da musukoa arduraz erabiltzea.

*Baliteke jardueran aldaketak izatea

bisitaldi-azkarrak

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)


Zure bilaketak ez dakar emaitzarik.
Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.