Ikuspuntuak. Ellas
Erakusketa kolektibo digitala
Du 28 Février 2023
Au 28 Février 2024

Museoa itxita dagoenez handitze lanak direla-eta, erakusketa hau sarean dago.
8 emakume artista museoaren bildumako emakume artisten obren aurrean kokatzen dira, hain zuzen ere, XVI. mendetik gaur egunera bitarteko artisten obren aurrean.
Ikuspegi akademikoa artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuen gainetik egon bada sarritan, "Ikuspuntuak" proposamen honen helburua ohiko kontenplazio-kodeak desmuntatzea da, museoko bildumaren interpretazio libre eta subjektiboa sustatzeko.
"Ellas" bigarren denboraldi hau, 8 atalez osatuta dago non emakume artisten lanei batasuna ematen dien balizko genealogia bat eta ekoizpen artistikoaren abiapuntu eta sortzaile gisa funtzionatzen duten erreferenteei eta eraginei buruzko posizionamenduak dira Ikuspuntuak ekimenaren bigarren edizioaren ildo nagusiak.
Maiz, ikuspuntu akademizista gailendu zaie artea ikusteko eta ulertzeko beste modu batzuei. Ideia horretatik abiatuta, museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza Sailak, Tamara García Iglesias (Lasarte, Gipuzkoa, 1978) zinemagilearekin batera, ekimen berritzaile hau berriro ere landu du, behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea sustatzeko.
Denboraldi berri honetan, Ikuspuntuak. Ellas, ikus-entzunezko zortzi atal berri eskaintzen dira, eta gaur egun beren ibilbideari hasiera eman dioten edo horretan jarraitzen duten beste hainbeste emakume artista dira horietan protagonista: Estíbaliz Sádaba (Basauri, Bizkaia, 1963), Mabi Revuelta (Bilbao, 1967), Elena Goñi (Iruñea, 1968), Maider Aldasoro (Mexiko, 1992), Malús Arbide (Donostia, 1958), Bego Antón (Bilbao, 1983), Amaya Suberviola (Mendabia, Nafarroa, 1993) eta Lorea Alfaro (Lizarra, Nafarroa, 1982).
Proiektuaren bitartez, aipatutako artista horiek museoaren bildumako emakume artisten obren aurrean kokatzen dira, hain zuzen ere, XVI. mendetik gaur egunera bitarteko artista hilen obren aurrean. Horien eraginak azaldu eta beren genealogia artistikoak erakusten dituzte, literatura feministatik hasi (Estibaliz Sádaren kasuan) eta patroigintzako edo telebistari buruzko liburuetaraino (Maider Aldasoro). Erreferentzia horiek guztiek "lan bitakorek egituratzen dituzten mapa mentalak" osatzen dituzte, Mabi Revueltak zehaztu bezala.
Bere lanen berezitasunetik, profesionaltasunetik eta ingurunearen ezagutzatik abiatuta, eta orobat emakumezko artisten arteko sororitatetik abiatuta, Ellas proiektuak gidoi berezi bat konektatzen eta eraikitzen du emakumezko artisten lanekin; horietako batzuk ahaztu egin dira, eta beste batzuk, berriz, musekin nahastu izan dira.
Zortzi ataletako bakoitzak bi zati ditu: batetik, dokumentu erregistro bat eskaintzen du, non barneratzen baita artista gonbidatua museoko egilearen iruditerian, haren gorputzean proiektatzen delarik obra; eta, bestetik, elkarrizketa bat proposatzen da, obrari buruzkoa eta bi artisten arteko interesei, eraginari, zalantzan jartzeari edo desberdintasunei buruzkoa. Horrela, Ikuspuntuak. Ellas proiektuaren proposamena narrazio bat da, berezko narrazio inspiratzaile bat, sorkuntzaren munduan emakumeen ikuspegitik barneratzeko. Bideo bakoitzak 12 minutu inguruko iraupena du, kamera bakar batez grabatuta dago, zuzeneko soinuarekin, eta, oraingo honetan, narraziorik gabe.

Bilboko Arte Ederren Museoa | Museo Plaza, 2 - Bilbo (Bizkaia)

Lehengo emakumezko artistak eta egungoak, elkarrekin lotuta
01 Mars | Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
'Ikuspuntuak. Ellas' izenburupean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako zortzi margolanen inguruan hausnartu dute zortzi emakumezko artistak. Ikus-entzunezko proposamen bat da emaitza, eta Tamara Garcia zinemagilea aritu da gidari. Bihartik aurrera egongo da ikusgai.
galerie d'images
Bideoa(k)
Ellas I: Estibaliz Sádaba Mary Cassattekin
Estíbaliz Sádaren eskutik, Mary Cassatten lanetan etxe barrualdeak eta etxekotzen duten barrualdeak errepasatzen ditugu. Etxeko egitura bien gorputzetan inprimatzen da, eta protagonista femeninoek barruko gelei eusten diete.
Estíbaliz Sádaba (Basauri, Bizkaia, 1963)
Artista eta Arte eta Ikerketa doktorea UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean. 1994an Erreakzioa-Reacción elkartearen sortzaileetako bat izan zen, artearen munduan emakumearekin lotura zuten proiektuak aurrera eramateko. Jardun artistikoari dagokionez À¢Â€Â"pintura, bideoa, performanceaÀ¢Â€Â", teoria eta aktibismo feminista bateratzen ditu, eta mintegi, argitalpen eta hitzaldietan islatzen ditu. 2007an, Arte Ederren Bilboko Museoak antolatutako Kiss Kiss Bang Bang erakusketan parte hartu zuen, Emakumeen gorputza askatzeko borroka bideoarekin.
Emakumea eserita haurra besoetan duela - Mary Cassatt
Obra honetan, haur txiki bat agertzen da amaren edo zaintzailearen besoetan, ikusleari so; emakumea bizkarrez dago, haurraren garbiketarako prestakuntzak egiten, itxuraz. Irudiak monumentalak dira, eta, ezkerreko pitxerra eta garbiontzia izan ezik, datu askorik ematen ez duen espazio batean kokatuta daude; hala ere, etxe burges baten barnealde atsegin bat iradokitzen du besaulkiak -konposizioaren aurrealdean ikusten da haren bizkarra-.