artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Lehengo emakumezko artistak eta egungoak, elkarrekin lotuta

'Ikuspuntuak. Ellas' izenburupean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako zortzi margolanen inguruan hausnartu dute zortzi emakumezko artistak. Ikus-entzunezko proposamen bat da emaitza, eta Tamara Garcia zinemagilea aritu da gidari. Bihartik aurrera egongo da ikusgai.

lehengo-emakumezko-artistak-eta-egungoak-elkarrekin-lotuta
'Ikuspuntuak. Ellas' ikus-entzunezko proiektuan parte hartu duten artistetako batzuk, gaur goizean, Bilboko Arte Ederren museoan. ARITZ LOIOLA / FOKU

Olatz Enzunza Mallona [BERRIA.eus]
| 1 Mars 2023

Joan den urteko arrakastaren ondoren, Ikuspuntuak egitasmoa antolatu du bigarrenez Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza sailak. Museoko bildumako zortzi obra aztertu dituzte zortzi emakumezko artistak, eta horien inguruan hausnartu dute. Tamara Garcia zinemagilea aritu da zuzendari lanetan, eta bideo sorta bat da emaitza: Ikuspuntuak. Ellas. Bihartik aurrera egongo da ikusgai, museoaren eraikin zaharreko 17. aretoko ikus-entzunezko gunean; baita museoaren Youtubeko kanalean ere.

Orotara, estilo eta adin ugaritako zortzi artistak parte hartu dute proiektuan: Estibaliz Sadaba, Mabi Revuelta, Elena Goñi, Maider Aldasoro, Malus Arbide, Bego Anton, Amaya Suberbiola eta Lorea Alfaro. Horietako bakoitzak honako margolan bat aletu du: Emakumea eserita haurra besoetan duela (Mary Cassatt), Passage des miroirs (Maria Helena Vieira da Silva), Izenbururik gabea (Isabel Baquedano), Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak (Sofonisba Anguissola), Costume pour Gaby (Sonia Delaunay), Sarrioa etzanda (Rosa Bonheur), Nukleo organiko plastikoa (Mari Paz Jimenez) eta Femme assise (Maria Blanchard).

Hamabi minutu inguruko zortzi bideo sortak osatu dute ikus-entzunezkoa. Atal horietako bakoitza, gainera, bi zatitan banatu dute: obraren inguruko dokumentu erregistratu bat eskaintzen dute hasieran, eta elkarrizketa bat ondoren. Kamera bakarrarekin filmatu dute, narraziorik gabe, eta gaztelaniaz ikusi ahal izango da. "Euskarazko eta ingelesezko azpitituluak ere izango ditu", aurreratu dute.

Finean, artistak obraren inguruan hausnartzera bideratu ditu Garciak, bakoitzaren testuinguru kulturalak zein sozialak abiapuntu gisa hartuta: "Behaketaren ohiko kodeak desegin eta museoko bilduma era aske eta subjektiboan interpretatzea izan da asmoa".

Artelan batzukÀ¯ö¿

Emakumea eserita haurra besoetan duela margolana aletu du Sadabak. "Harrituta geratu nintzen obra ikustean: nik egiten dudanarekin zerikusi handia du. Etxe barrualde bat erakusten da, eta emakumearen rola erakusten da: zaintza, etxeko lanak egin beharra…"

Aldasorok, kasurako, Sofonisba Anguissola artistaren Santa Katalinaren ezkon-hitz mistikoak obraren inguruan egin du gogoeta. 1588. urteko margolan bat da, eta bertan erakusten diren ehunei zein koreografiari erreparatu die: "Oso esperientzia aberasgarria izan da. Halako hausnarketa bat egiten dudan lehen aldia izan da, eta obra bera beste ikuspuntu batetik begiratzeko aukera eman dit. Nire lanaren eta berearen arteko nolabaiteko energia bat aurkitzeko balio izan dit".

Ikuspuntuak. Ellas IV: Maider Aldasoro Sofonisba Anguissolarekin

ikuspuntuak-ellas

Ikuspuntuak. Ellas

Erakusketa kolektibo digitala

Musée des Beaux-Arts de Bilbo (Bilbo, Bizkaia)

Du 28 Février 2023
Au 28 Février 2024


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Septembre 2026
Au 08 Novembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).