artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Steve McQueenek estimuluak amatatu ditu Guggenheimen, Nina Simoneren eta David Bowieren ahotsak batzeko

'66-76-26' instalazioko gela ilunak eguneroko erritmoa etetera animatzen ditu bisitariak, eta arreta instalazioak proposatutako espazioan jartzera. Otsailaren 21era bitarte egongo da ikusgai Bilboko Guggenheim museoan.

steve-mcqueenek-estimuluak-amatatu-ditu-guggenheimen-nina-simoneren-eta-david-bowieren-ahotsak-batzeko
Maria Jose Alvarez, Steve McQueen, Miren Arzalluz eta Lekha Hileman instalazioaren aurkezpenean, Bilbon. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Paula Marques Sanchez [BERRIA.eus]
| 9 Octobre 2026

Nina Simonek eta David Bowiek gela ilun batean hitz egiten dute, punta batetik bestera. Bilboko Guggenheim museoko 105 gelako argiak amatatu ditu Steve McQueen artista eta zinemagile britaniarrak, bisitariak 66-76-26 instalazioan guztiz murgildu ahal izateko. Soinu, irudi edo estimulurik gabeko testuinguruak bizitzan etenaldi bat egiteko aukera ematen du, bi abeslarien ahotsetan guztiz murgiltzearekin batera. Gaur aurkeztu dute instalazioa, etaurriaren 9tik otsailaren 21era arte egongo da ikusgai Guggenheim museoan.

McQueen zinemagilea, argazkilaria eta eskultorea da, eta bere ibilbidean hainbat sari jaso ditu, besteak beste Turner saria eta Arte Plastikoetako Rolf Schock saria. Miren Arzalluz Guggenheim museoaren zuzendari nagusiaren arabera, "McQueen kultura garaikidean eragin handia duten ahotsetako bat da, eta zinema eta artearen lengoaiak eraldatu ditu". Azaldu du, gainera, McQueen orain dela sei urte hasi zela Lekha Hileman museo komisarioarekin hizketan. "Solasaldi liluragarri horren ondorio izan da instalazio hau".

"McQueen kultura garaikidean eragin handia duten ahotsetako bat da, eta zinema eta artearen lengoaiak eraldatu ditu"

MIREN ARZALLUZ Bilboko Guggenheim museoko zuzendaria

Ez da ohiko artelan bat, belarriak baino ez dira behar obraz gozatzeko. Izan ere, McQueenek Simone eta Bowie abeslarien ahotsak baino ez ditu erabili eskulturarako material gisa. Ia guztiz ilundutako gela batean bi bozgorailu sistema instalatu ditu, bakoitza gela erraldoiaren mutur batean, bata besteari begira. BatetikSimoneren Wild is the Wind kantaren bertsioa entzuten da, eta bestetik, berriz, Bowierena. Ahotsak txandakatu egiten dira, batak besteari erantzungo balio bezala. Aldi berean, bisitariak gela guztian barrena mugitu ahal dira.

Dimitri Tiomkinen Wild is the Wind abestiak bi bertsio ditu: 1966ko Simonena eta 1976ko Bowierena. McQueenek orain dela 30 urte entzun zituen bi kantak lehen aldiz, eta hortik aurrera behin eta berriz itzuli da haiek entzutera. Artistaren arabera, abestiak bere "baitaraino" sartzea lortu zuen, hitzek sentiarazi zioten maitasun eta beldurraren dualtasunari esker. "Maitasunari buruz hitz egiten du, baina hain maitasun indartsua da, ezen beldurgarria baita", azaldu du McQueenek. Hala ere, gelan entzuten direnak ez dira jatorrizko bertsioak.

McQueenek parte instrumentala kendu die abestiei, hain zuzen, ahotsa ez beste estimulurik ez izateko. Horrela lortu du bisitariak soilik ahotsetan zentratzea, eta gelan denbora gelditzen den sentsazioa sortzea. "Instalazioak aukera ematen du gure bizimodu azkarra une batez utzi eta tarte bat hartzeko. Esaten dizu: lasaitu, gelditu ahal zara tarte batez. Arreta jartzeko gaitasuna galtzen ari garen honetan, instalazioak arreta osoa eskatzen du".

"Instalazioak aukera ematen du gure bizimodu azkarra une batez utzi eta tarte bat hartzeko. Arreta jartzeko gaitasuna galtzen ari garen honetan, instalazioak arreta osoa eskatzen du"

STEVE MCQUEEN Artista eta zinemagilea

Bi ahotsak tartekatuz kontakizun bakar bat osatu du McQueenek. Obraren izenak jatorrizko bi bertsioak grabatu zireneko urteak iradokitzen ditu, baita erakusketaren urtea ere. 56 urte geroago bi bertsioak batzean, distantzia historikoa "desegin" duela uste du egileak. Horrenbestez, bi grabazioen testuinguru sozial eta politikoez hausnartzeko aukera ere ematen du instalazioak.

Ahotsak direla eta, zera esan du artistak: "Bi ahotsak goratu egiten dira, eta izarretara heltzen zara, nahiz eta grabitateak beherantz tira egin", deskribatu du McQueenek.

Guggenheimerako, espresuki

Guggenheimerako berariaz sortu du instalazioa artistak. "Museoaren handitasuna ikaragarria da; hemen denak funtzionatzen du", nabarmendu du. Museoak eskaintzen dituen gela intsonorizatu erraldoietakobat da bi ahotsen eszenatokia. Bozgorailuez gain, banku bat dago gelaren erdian. Aukeratutako aretoa gris ilunez margotuta dago guztiz, eta, argiaren intentsitatea apalduz, artistak oraindik argi gutxiago duenleku bihurtu du, ez baita ia ezer ikusten ahal. Espazioaren eraketa entzumenaren esperientzia indartzeko dago pentsatuta,baina distrakzio bisualak kentzea ez da izan baliabide bakarra. Gela intsonorizatuari eta ahotsei esker, isiltasuna eta soinua ere material bihurtzen dira. Bowiek eta Simonek kantatzen ez dutenean, isiltasuna sentitu daiteke.

Erakusketarekin batera, museoak McQueenen filmei eskainitako zinema ziklo bat ere aurkeztu dute; urtarrilean izango da. Artistak zineman eta artean garatu dituen lanen arteko erlazioaz gogoeta egiteko leiho bat zabaltzea izan da zikloaren asmoa.

McQueenek zineman izandako esperientziaren adierazle da, esaterako, 12 Years a Slave pelikula. Oscar sari bat jaso zuen.


fig-bilbao

FIG Bilbao

Festival international de l'estampe et de l'art sur papier

Euskalduna Jauregia (Bilbo, Bizkaia)

Du 26 Novembre 2026
Au 29 Novembre 2026

essence

Essence

Exposition collective

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

Du 12 Septembre 2026
Au 04 Novembre 2026

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 8 Octobre 2026

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 6 Octobre 2026

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 30 Septembre 2026

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).