artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

'Noraeza eta bidea' izeneko erakusketa eta bi artista liburu aurkeztu dituzte Oiartzunen

Ehuntze sormen gunean hamahirugarren aldiz antolatu dute '21 Aulki' izeneko ekinbidea.

noraeza-eta-bidea-izeneko-erakusketa-eta-bi-artista-liburu-aurkeztu-dituzte-oiartzunen
'Noraeza eta bidea' erakusketan, Idoia Beratarbide eta Maite Gurrutxagaren obrak. METROKOADROKA

Julen Ugartemendia Carcedo [BERRIA.eus]
| 2 Novembre 2026

Hamahirugarren urtea da Oiartzungo Ehuntze sormen gunean21 Aulki izeneko ekinbidea antolatzen dutena. Sortu zutenetik, egitasmoak helburu argiak izan ditu; besteak beste, artearen dinamikak herritarrekin modu parte hartzailean lantzea, eta emakume artisten lana ezagutaraztea. Gaur beste aldi bat hasi dute Oiartzunen; izan ere, Noraeza eta bidea erakusketa kolektiboa inauguratu dute, eta bi artista liburu aurkeztu dituzte. Erakusketa azaroaren 13ra arte egongo da ikusgai, eta horrek iraun bitartean beste zenbait jarduera egingo dituzte.

Metrokoadroka kolektiboak antolatu du proiektua. Erakusketaren izena Noraeza eta bidea da, eta aurkeztu duten liburuetako batek ere izen hori du. Hainbat artistak sortutako obrak daude ikusgai erakusketan eta liburuan. Besteak beste, Allende Arnaiz, Idoia Beratarbide, Alaia Gaztelumendi, Ainara Lasa, Maite Gurrutxaga eta Aitor San Roman artistek lan egin dute proiektuan.

Aurkeztu duten beste liburua Hilotzen tramada. Onintza Etxebeste artistak Ehuntzen gunean iraganean egindako erakusketa batekin lotuta dago. Haren obraz gain, hurrengo idazleen testuak irakur daitezke liburuan: Oihana Arana, Goiatz Labandibar, Karmele Mitxelena, Olatz Mitxelena eta Itziar Ugarte.

Aurkeztu dituzten bi liburuak Artemugarri izeneko bildumako bi ale berri dira.

Instituzioei kritika

Metrokoadroka kolektiboak nabarmendu duurtero bi erakusketa eta bi liburu landu dituztela 21 aulki egitasmoan. Aurtengo udaberrian Etena izeneko erakusketa aurkeztu zuten, baina ezohiko era batean; izan ere, hutsik inauguratu zuten.

Proiektuak ordura arte jasotako babes instituzionala kontuan izanda, nabarmendu dute "beherakada handia" izan zela. "Etena erakusketaren bitartez, ezintasunari forma artistikoa ematen saiatu ginen. Antolatuko ez ziren ekitaldien egitaraua argitaratu genuen, eta erakusketan galdera bat jarri genuen, horma batean: 'Zer da kultura zuretzat?'", azaldu du Metrokoadrokak. Azpimarratu dutenez, ekinbideak "oihartzun handia" izan zuen Oiartzunen eta Euskal Herrian.

Noraeza eta bidea izena aukeratzearen arrazoia ere esplikatu dute: "Alde batetik, Etena erakusketak noraezean murgildu gintuen; bestetik, erakutsi nahi izan dugu bidea topatzeko ahaleginean jarraitzen dugula, nahiz eta kulturgintzan zailtasunak izan".

noraeza-eta-bidea

Noraeza eta Bidea

Exposition collective

Ehuntze (Oiartzun, Gipuzkoa)

Du 30 Octobre 2026
Au 13 Novembre 2026


gerezi-hori

Gerezi hori

Maider Aldasoro

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 22 Novembre 2026

argi-apur-bat

Argi apur bat

Dan Flavin

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 11 Novembre 2026
Au 04 Avril 2027

mitologiak

Mitologiak

Bonnat Museoa (Baiona, Lapurdi)

Du 08 Juillet 2026
Au 09 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).