artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute
Arte Ederren Bilboko Museoko areto berrien ikuspegi bat. Arg/ Nigel Young

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Museoaren espazioa zabaltzeko egindako eraikuntza lanak bukatu ondoren, itxura berria hartu du parkeko erakundeak. Hitz bakar baten bidez deskribatu beharko bagenu, "ikusgarria"izango litzateke, eta horri beste adjektibo bat gehitu behar bagenio,"handia"izango litzateke, horixe izan baita Foster eta Uriarte arkitektoen helburua. Bezeroek hala eskatuko zieten seguru asko, eta, profesional onak direnez, ondo baino hobeto bete dute eskatutakoa: eraikin handia eta ikusgarria, hiriko beste museoaren aurrean txiki eta ezdeusa sentitzen zen museoarentzat. Hemendik aurrera Bilbora biltzen diren bisitariek beste ikono arkitektonikoa ikustera joan beharko dute.

Bildumaren berrantolaketa ondo geratu da. Jatorrizko eraikinean eta 70eko zabalkundean zehar kokatu diren artelanen diskurtso museografikoa gaurkotua eta egokia iruditu zait. Ibilbidean ikasi eta artelanez gozatu daiteke, urteetan biltegietan baztertuta egon diren hainbat lan ikusteko aukera dugu eta, arte garaikideko lanak klasikoen artean tartekatzea nire gustukoa ez bada ere, onartu behar dut irizpidez egindakoa dela.

Beste kontu bat daberriak diren espazioetara iristen garenean. Kanpotik arkitektura berezia bada ere (Agravitas izeneko eraikinak pisua hartu duen arren), barne espazioak ez dira politak, edo interes arkitektonikorik gabekoak dira, sarrera izan ezik. Onartu behar dut Arriagari eskainitako sarrera ikusgarria dela, altuera izugarrizkoa, eta egiturari eusten dioten V formako zutabeek berezitasuna ematen diote. Hala ere, parkeari tokia kendu arren, bospasei artelan aterpetzea besterik ez du lortu; gainera, horietako bat Durriok Arriagaren omenez egindako iturria da. Melpemone musak aurrerantzean ezingo dio zeruari konturik eskatu Arriagaren heriotza goiztiarra dela eta, eraikin baten barruan kaiolatu baitute. Zoritxarrez, monumentu publiko zena eskultura bihurtu dute.

Zabalkundearen beste espazioak museoaren goialdean eraiki dituztenak dira. Diseinuari eta arkitekturari eskainitako solairua zaila da sabaia baxuegia delako eta metalezko egiturak oztopo direlako; gainera, bertan ikusgai dauden objektuek ez dituzte betetzen erakusketa baten gutxienekoak, hau da, objektu solteak besterik ez dira, diskurtsoarekin inongoloturarik gabeak. Azkenik, izarra izan behar zuen espazioa, tartaren ginga, alegia, izugarria da, zentzu guztietan, handia delako (handiegia?) eta ez delako erraza izango erakusketak antolatzeko. Ez da erakargarria, eta ikusgai jarri diren artelanak txiki bihurtzen ditu gizakiaren eskala gainditzen duen etadantzarako egokiagoa den areto horrek. Argi zuriak ez dio mesede handirik egiten, eta bertan dauden hamar artelan inguruk ez dute justifikatzen zabaltzeko lanetan gastatu dugun dirutza. Hemendik aurrera, Arte Ederren Museoak Guggenheim museoak erabiltzen duen irizpidea erabili beharko du artelanak erosteko orduan: handiak izatea, Fosterrek eta Uriartek eraikitako aretoa bete nahi badu, behintzat.

Espazio hotz edo aseptikoei buruz hitz egiten ari garenez, ez dut aipatu gabe utzi nahi Oteiza deunari eskainitako kaperatxoa. Oteizari otoitz egitera sartu nintzenean, dentistaren kontsultan topatu nuen; beraz, espazioak ez zidan aukera handirik eman goxo eta barneratuta egoteko. Testuingururik gabe eta argitasun zuri harekin, zaila egin zitzaidan eskultorearen lana gozatzea edo ulertzea.

Azkenik, ezin dut alde batera utzi espazio berrietara iristeko erabili behar diren eskailerek eta igogailuak eragiten duten nahasketa. Inongo irizpiderik gabe, lurrean artelanak botata dauzkaten korredore zuri inpertsonaletan gal gaitezke ez badugu eskailera egokia aukeratzen. Adibidez, 6. aretora ez gara iritsiko ez badugu eskailera egokia igotzen. Eta pena da, bertan Rafael Ruiz Balerdi artistaren marrazkiei eskainitako erakusketa ederra dagoelako.

Bukatzeko, jakin nahiko nuke zergatik zabaldu duten museoa Plácido Arango eta Patricia Phelps de Cisneros bildumazaleen artelanekin. Museoaren historia bildumazaletasunean oinarrituta badago ere, bertako testuinguruari keinua egitea espero nuen, eta ez hain urrun geratzen zaizkigun bilduma handiei.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Du 25 Septembre 2026
Au 21 Novembre 2026

fond-de-bain

Fond de bain

Hermann-Paul

Baionako Euskal Museoa | Musée basque (Baiona, Lapurdi)

Du 18 Septembre 2026
Au 10 Janvier 2027

rivage

Rivage

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

Du 02 Octobre 2026
Au 28 Décembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 14 Octobre 2026

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 10 Octobre 2026

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).