artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artiumek bere bildumari begiratuko dio 25. urteurrenean, eta artelanak trukatuko ditu Arabako Arte Ederren Museoarekin

Aurelio Artetaren 'Gerraren triptikoa' Artium museoan jarri dute ikusgai, eta Pablo Picassoren 'Mosketeraria pipa eta guzti' Arabako Arte Ederren Museora eramango dute. Bildumaren historia eta bilakaera ardatz izango ditu Artiumen urtemuga ospakizunak.

artiumek-bere-bildumari-begiratuko-dio-25-urteurrenean-eta-artelanak-trukatuko-ditu-arabako-arte-ederren-museoarekin
Artium museoaren A0 aretoan Arabako Arte Ederren Museoak utzitako hainbat obra ikus daitezke. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Atzera begiratzea, sortu zeneko memoria berreskuratzeko; orainari erreparatzea, artelanen esanahiak berriz aztertzeko; eta etorkizunari so egitea, bilduma publikoak gizartearekin duen harremana indartzeko. Hiru oinarri horietan ardaztuta egongo da Gasteizko Artium museoak bere 25. urtemuga ospatzeko ondutako egitarau zabala. Museoaren funtsa izango da ospakizunen protagonista nagusia: 3.000 artelan baino gehiago biltzen dituen bilduma publikoaren jatorria, bilakaera eta etorkizuneko norabidea aztertuko dituzte, eta museoko areto guztietara zabalduko dute programa datorren urteko lehen seihilekoan. Urteurrenaren atariko ekintza gisa, gainera, Artiumek eta Arabako Arte Ederren Museoak elkarren arteko lankidetza abiatu dute, bi bildumen arteko loturak estutzeko eta Arabako ondare artistikoa beste ikuspegi batzuetatik erakusteko.

Elkarlan horren lehen urratsa dagoeneko ikus daiteke: Arte Ederren Museoak utzitako Aurelio Artetaren Gerraren triptikoa lana ikusgai jarri dute Artiumen, eta Pablo Picassoren Mosketaria pipa eta guzti koadroa Artiumetik Arte Ederren Museora eramango dute. Bi obren arteko joan-etorriaren bidez, bi bilduma publikoen arteko elkarrizketa sustatzea dute xede.

Beatriz Herraez Artiumeko zuzendariak azaldu du Artetaren lana hautatzeko arrazoietako bat haren gaurkotasuna izan dela: "Artetaren obraren indarrak gaur egun bizi dugun egoera politikoarekin hitz egiten du; zoritxarrez, gaur gertatzen ari denari erantzuteko gai den lana da".Gerraren triptikoak gerraren hondamendiari begiratzen dio, eta Gernikako bonbardaketarekin lotura zuzena du. 1937ko apirilaren 26an gertatu zen erasoa, eta 2027an 90 urte beteko dira sarraski hartatik.Artetaren lanak orainaldia ulertzeko "galderak" ere pizten dituela azpimarratu du Herraezek:"Arte garaikideak hainbat garai elkarren ondoan jartzeko gaitasuna du, eta, askotan, oraina berraktibatzeko".

"Arte garaikideak hainbat garai elkarren ondoan jartzeko gaitasuna du, eta, askotan, oraina berraktibatzeko"

BEATRIZ HERRAEZ Artiumeko zuzendaria

Picassoren koadroak ere badu bere historia, eta Artetarenarekin elkarrizketan jartzeko aukera ematen du. Mosketaria pipa eta guzti1968koa da, artistak azken urteetan landutako mosketarien sailekoa. Herraezek azaldu duenez, irudi horiek artistaren beraren irudi heroikoaren aurkako jarrera erakusten dute: jenialtasunaren eta heroismoaren ideiak zalantzan jartzen dituen "antiheroi" baten gisakoak dira. Horrela, Artetaren triptikoaren gerraren dramaren aldean, Picassoren lanak gizakiaren izaerari eta bizitzaren amaierari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzen duela esplikatu du.Orain, bi artelanen arteko joan-etorriak balioko du lotura horiek berriz azaleratzeko eta bisitariei bi museoetako bildumak ezagutzeko gonbita egiteko.

Bildumaren jatorriaz hausnarketa

Artiumek 2002ko apirilaren 26an ireki zituen ateak, Arabako Foru Aldundiaren Arte Moderno eta Garaikideko Bilduma zaharreko funtsak oinarri hartuta. Hasierako bilduma hura handitu egin da urteotan, eta gaur egun 3.000 artelan baino gehiago biltzen ditu. Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak azpimarratu duenez, bilduma bat osatzea ez da soilik artelanak eskuratzea; gizartearen eta garaian garaiko adierazpen artistikoen bilakaeraren berri emango duen ondarea eraikitzea ere bada.Urteurrenak, horrenbestez, galdera batzuk jarriko ditu mahai gainean: zer museo eraiki den 25 urteotan, zer ezagutza sortu eta zabaldu den, eta zer-nolako erakundea izan nahi duen Artiumek datozen urteetan.

Horrekin lotua dago dagoeneko Artiumeko A0 aretoan bisitatu daitekeen obren bilduma. 1966an Orain taldeak Arabako Arte Ederren Museoanantolatutako erakusketaren inguruko artelanak eta dokumentuak jarri dituzte ikusgai. Besteak beste, Juan Mieg eta Carmelo Ortiz de Elgearen lanak, eta Joaquin Fraile eta Jose Ignacio Vegas Aranbururen artxiboetako materialak bildu dituzte. Frailek Orain taldea sortu zuen Mieg, Ortiz de Elgea, Jesus Etxebarria eta Alberto Schommerrekin batera, eta euskal artearen hizkuntza artistikoen berrikuntzan funtsezko eginkizuna izan zuen XX. mendearen bigarren erdian. Artxiboetako materiala ikertu, katalogatu eta digitalizatu ondoren, museoaren webgunean kontsultatzeko moduan dago.

Erakusketan, bildumaren jatorria ez ezik, haren inguruan sortutako memoria ere berreskuratu nahi dute. Artiumek artelanak eta haien dokumentazioa elkarren ondoan jarri ditu, bilduma nola osatu zen eta zer testuinguru artistiko eta instituzionaletan sortu zen erakusteko.

Bestalde, 2027ko martxoan, bildumaren funtsen berrantolaketa aurkeztuko dute. Erakusketak bildumaren hastapenak eta haren antolaketaren bilakaera aztertuko ditu, 1960ko hamarkadaren amaieratik 1990eko hamarkadara arte. Apiriletik aurrera, berriz, arte garaikidearen erakusgarri diren bildumako lanak jarriko dituzte ikusgai, Artiumeko funtsetan egindako ikerketa berriak abiapuntu hartuta. Besteak beste, museoko erakusketetan parte hartu duten nazioarteko artisten lanak bilduko dituzte, hala nola Maria Garrasalu, Patricia Dauder eta Patricia Esquivias artistenak.

Aurtengo azaroan, I Baschi alla Biennale 1976/2026 erakusketa aurkeztuko dute, zeina aurreko udaberrian Veneziako Palazzo Contarinin ikusgai egon zenaren bertsio zabalago bat den. Artiumeko A3 aretoan bisitatu ahal izango da, 2027ko maiatzera arte.


66-76-26

66-76-26

Steve MᶜQueen

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

Du 09 Octobre 2026
Au 21 Février 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Du 08 Juillet 2026
Au 28 Décembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Du 15 Mai 2026
Au 04 Avril 2027

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).