artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Denbora desegiteko konjurua

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

denbora-desegiteko-konjurua
Amaia Urra 'finissage' erakusketan, Bilboko Atoi espazioan. OSKAR MATXIN / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Erakusketa espazioa bera da; zehazki, harekin dugun harremana. Bozgorailuek artelanaren audioa askatu orduko, begirada batera eta bestera hasi da, esaldiek aipatzen dituzten elementuen bila. Artistak aretoari berarengandik gogoko duena aitortzen dio, erritmo lasaia eta doinu sentsuala erabiliz. "Zure eskailera-maila izugarri gustatzen zait" bezalakoak entzuten ditut gazteleraz, nire buruan baleude bezala. Detaile txikietan ere jarri da begirada, itxuraz akatsak diren horietan, aurretik egondako erakusketek utzitako marketan.

Orduan, denbora moteldu da, egunerokotasunean bizi dugun bizkortasunari tokia ukatuz.Erantzuteko ditudan posta elektronikoak ahaztu ditut eta, paretetan aukerak antzematen hasi naiz, isiltasunetan galderak. Ahotsa behera doa eta ni berarekin aurrera, azpiko solairuan barrena. Aulkian eseri naiz nire laguna Marina aldamenean, elkarrekin egin dugu egote soilaren ariketa Atoi espazioan.

Amaia Urraren (Donostia, 1974) finissageerakusketan gaude, izenburuan ere hitzekin jolasten du artistak, frantsesez inaugurazioetarako baliatu ohi den vernissagekontzeptuaren kontrakoa proposatuz, itxiera erdigunean jarriz. Sorkuntza berriaren partea hiru elementuk osatzen dute: lehen aipatutako soinu instalazioak, "kapitalismoari araoa" izena duen liburuxka batek eta abenduaren 12an 12:00etan egingo duen performanceak. Lehendabizikoa sarrera prozesu moduan aurkezten ditu, azken biak, ateratzeko konjuru gisa.

Gauzak horrela, soinu-lanak gelari so egotera gonbidatzen gaitu, Amaia Urrak egindako behaketa ariketa sakon bezain poetikoa errepikatzera. Arreta indartzen duen ariketa honek, erakustareto hutsa du eszenatoki. Horrelako esperimentazioan pentsatzean, Yves Kleinek 1958an Iris Clert-en Pariseko galerian aurkeztutako Hutsalana datorkit burura, espazioa artelan bihurtuz. Kanpotik bere urdin ezagunarekin pintatu zuen galeria, eta barrutik, zuriz; urdinaren desintegrazioa irudikatzeko. Bi urte geroago, Arman-ek kontrakoa egin zuen Beteaerakusketan, Clerten galeria hainbat objekturekin gainezkatuz.

Horiez gain, asko dira erakustaretoaren inguruan hausnartzen duten artelanak;alabaina, gizarte garaikidearentzat bereziki iraultzailea da Amaia Urrarena. Byung-Chul Han filosofo ezagunak gaur egun arreta falta nabarmena dugula adierazi du, kontenplazioari tarte gutxi uzten diogu eta. Urraren erakusketan, denborazkotasuna eta egotea berreskuratzen dira, artistaren hiru lan berriak astia eskatzen baitiote publikoari: entzuteko, ikusteko, irakurtzeko.

Liburuxkan arretaren inguruko azterketa egiten da, era biziki bisualean. Urrak proiektua prestatu bitartean Atoirako bidean bere begiradaren ibilbidea erregistratzen zuen; atentzioaren dokumentazioa burutuz. Ariketa horri argitalpenean kutsu magiko eta politikoa eskaintzen dio,Kapitalismoari araoabaitu izenburua. Atentzioa bahituta dugun gizarte honetan, ekimen hauslea da hau. Artistak bizitakoa publikoak beste era batean, ozen irakurriz, egitekoa.

Erakusketa gertuko artistei bideratutako Foku proiektuaren barnean kokatzen da. Atoiko zuzendariek, Usue Arrietak eta Ainara Elgoibarrek, bideratzen dute bi atalez osatutako programa hau. Alde batetik, artelan berria sortzen da Atoin erakusteko; bestetik, sarean artxibo modukoa eratzen da, foku.info webgunean, artistek aurretik egindako lanen katalogo arrazoitua.Bada, ikerketarako tresna baliagarri honek espazio birtualera hedatzen du erakusketa. Izan ere, performancearen iragankortasuna dela eta, dokumentazioak garrantzi nabarmena izan ohi du. Azpimarratzekoa da baita ere artistek haien inguruan sortzen den diskurtsoan parte hartzeko aukera dutela. Arte garaikidearen historialaria izanik, interesgarria iruditzen zait berrikuspen hauek artistarekin elkarlanean egiten direla jakitea, barneko ikuspuntua kanpokoarekin erkatzeko aukera paregabea baita.

Artxibo digitalean barrena edo erakustaretoan bertan, bakoitzak erabakiko du nondik hasi. Nik, oraingoz, posta elektronikoak erantzun gabe utziko ditut (eta, ziurrenik, ez da ezer larririk gertatuko). Erakusketan ez dago presarik: ahotsak hizketan jarraitzen du, begiradak bere bidea egiten du eta denborak, tarte batez, ez du aurrera egiteko hainbesteko premiarik. Hori da Urraren konjururik eraginkorrena: ezer egin gabe egoteko baimena ematea, denbora "galtzea", hain zuzen ere, hura berreskuratzeko.

finissage

Finissage

Amaia Urra

Atoi (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Octobre 2026
Au 12 Décembre 2026


ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 21 Octobre 2026

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 18 Octobre 2026

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 Octobre 2026

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 15 Octobre 2026

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).