artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Berrogei bat urteko atzera begirako bat, gehi inaugurazio goizean bertan bukatutako bi artelan

Alejandra Ikaza euskal artistaren ibilbidea bildu dute erakusketan, eta ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan: 'Circus'. 1989koak dira bildutako lanik zaharrenak, eta erakusketaren inaugurazio goizean bertan bukatutako bi pieza dira berrienak.

berrogei-bat-urteko-atzera-begirako-bat-gehi-inaugurazio-goizean-bertan-bukatutako-bi-artelan
Alejandra Ikaza artista, Bilboko Rekalde aretoko 'Circus' erakusketan. IÑIGO ASTIZ

Iñigo Astiz [BERRIA.eus]
| 6 Novembre 2026

"Badago obra berria, bai", baieztatu du lehenik Alejandra Ikaza artistak (Bilbo, 1966), eta, bisitariak hurrengo aretorantz gidatuz, ume irribarre zabalez osatu du aurkezpena gero: "Bai, bai, obra berria: gaur goizekoa!". Eta, kasu honetan, dataren aipamenarena ez da figura erretoriko hutsa. Haren berrogei bat urte baino gehiagoko ibilbidea bildu baitute erakusketa batean, eta hura zabaldu baitu sortzaileak Bilboko Rekalde aretoan, Circus izenarekin, eta irekieraren aurkezpen eguneko goizean bertan bukatu baititu gune horretarako espresuki sortutako azken bi piezak. Rekalde kalera ematen duen erakusleihotik ikusdaitezkeen bi ispilu borobil handi dira, biak ere koloretako zur puskekin osatutakoak. Sagarrakdeitu du artelan bikotea. "Begira", seinalatu ditu, "hauek dira". Hurrengo urteko otsailaren 28ra arte egongo dira bertan, gainerako artelanekin batera.

Miguel Fernandez-Cid Vigoko Arte Garaikideko museoaren zuzendariakegin ditu komisario lanak, eta, azaldu duenez, sei urte eman dituzte hura lantzen. Berez, 2020rako antolatu nahi zuen Ikazari eskainitako erakusketa, baina koronabirusak eragindako osasun krisiak hankaz gora jarri zituen bere planak. Bertan behera geratuz joan ziren erakusketak orduan, eta, krisia amaitutzat jo zenean, erdibidean geratutako konpromiso horiek betetzea izan zuten lehen egitekoa museo gehienek. Eta hori izan zen Vigoko museoaren eta Bilboko aretoaren kasua ere. Azkenean, ordea, eta, sei urteren buruan, orain zabaldu ahal izan dute Ikazaren erakusketa, eta poza azaldu du horregatik komisarioak. Galiziako museoanjarri dutebilduma ikusgai lehenik, etahan izan ondoren eraman dute orain Bilbora, besteak beste, propio bertarako sortutako azken bi pieza horiek gehituta.

"Belaunaldi kide zituen artista batzuek baino ikusgaitasun txikiagoa izan zuen Ikazak, baina oso sortzaile gutxik izan dute hark bezain harrera beroa galerietan"

MIGUEL FERNANDEZ-CID Komisarioa

Bilbon sortu zen Ikaza, eta, kontatu duenez, oso gogoan du ume zela haren osaba margolari baten etxean aditutako pintura usaina. "Beti erakarri ninduen horrek". Besteak beste, Londresen, Madrilen, Bartzelonan eta New Yorken egin zituen arte ikasketak gero, eta 1989an hasi zuen bere ibilbide artistikoa, artean New Yorken bizi zenean. Ordukoak dira, hain justu, erakusketan bildu dituzten lanik zaharrenetako batzuk. Koaderno orri txikibatzuk dira, eta kristalezko bitrina batean jarri dituzte ikusgai. Formalki hainbat koloretako laukiz osatutako collage baten itxura dute konposizioek, eta, artistak berak onartu duenez, zuzenki lotuta daude erakusketan ikus daitezkeen beste paper gaineko lan batzuekin. "Begira". 2000ko hamarkadan sortutako neurri handiko paper gaineko hainbat kolore konposizio abstraktu seinalatu ditu oraingoan. "Ikusten dituzu azken lan hauek? Orduko haien luzapen modukoak dira, ezta?".

Fernandez-Gilek nabarmendu duenez, gazte zela, belaunaldi kide zituen beste euskal artista batzuek baino ikusgaitasun txikiagoa izan zuen Ikazak. Ordea, haren lanek beti izan zuten oso harrera ona galerietan. "Ikusgaitasun txikiagoa izan zuen, beharbada, baina oso sortzaile gutxik izan dute hark bezain harrera beroa galerietan. Lengoaia erabat pertsonala duelako gertatu da hori".

Olio gaineko koadroek hartzen dute erakusketaren lehen zatia, esaterako. Margolan handiak dira gehienak, eta itsas hondoak irudikatzen dituzte haietako batzuek. Beste batzuetan hondoko kolore masa ikusgarriak gailentzen dira lehen begiratuan, bai eta haien gainean margotutako forma koloretsuak ere. Gerturatu ahala, ordea, gainazal koloretsu hori askoz ere neurri txikiagoko hamaika marrazki figuratiboz osatuta dagoela ere ikusiko du bisitariak. Aurpegiak dira batzuk, landareen irudiak ere bai, baita, adibidez, hitz edo data solte batzukere. Artistak onartu duenez, izan ere, koadro osoa ohar koaderno bat balitz bezala baliatu izan du batzuetan.

"Ikerketa artistiko guztiak interesatzen zaizkit"

ALEJANDRA IKAZA Artista

Lan abstraktuagoak ere badira erakusketan. Hain zuzen ere, Fernandez-Gilek Sonia Delaunay eta Paul Klee aipatu ditu erreferentzien artean, baina koloreko paperez osatutako konposizioek Henri Matisse ere ekar dezakete gogora tarteka. "Eta ekialdeko artea ere bai", zehaztu du artistak.

Lorca, Mesopotamia eta Tao

Dioenez, oraindik ere goizero-goizero jaikitzen da pintatzera, eta ez du margotuko duenari buruzko planik izaten. Erakusketan ere, koadroz koadro emandako azalpenetan, haren jarioan nahasian joan dira hala familiari edo lagunei buruzko azalpenak, nola artearen historiari buruzko erreferentziak. Federico Garcia Lorca aipatu du 1990eko hamarkadan sortutako paper collage bateko loreei buruz aritzean. Mesopotamiako emakumezkoen orrazkerez aritu da beste koadro handi baten erdialdean marraztutako emakumezko buru bat aipatzean. Eta aritu da Errenazimentuko perspektibari uko egiteaz ere, taoismoaz, Brasilgo inauteriez, jostunen ofizio eta materialez, Katrina urakanak eragindako kalteez, 1930eko joera geometrikoekiko sentitzen duen gertutasunaz, edota erabili ohi duen kolore paletaren jatorriaz eta berezitasunaz ere. "Ikerketa artistiko guztiak interesatzen zaizkit", onartu du.

Bere lanetan zoriak eta jolasak garrantzihandia dutela ere aipatu du artistak, eta horregatik hautatu duela erakusketako titulurako ereCircus hitza. Horregatik, eta baita azkenaldian erronboekin eta zirkuaren iruditeria gogora dakarten elementuekin ari delako ere.

circus

Circus

Alejandra Icaza

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Du 30 Octobre 2026
Au 28 Février 2027


walker

Walker

Tsai Ming-Liang

Tabakalera (Donostia, Gipuzkoa)

Du 18 Septembre 2026
Au 06 Décembre 2026

l-cohen

L. Cohen

James Benning

Artium (Gasteiz, Araba)

Du 21 Novembre 2026
Au 10 Janvier 2027

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Du 20 Novembre 2026
Au 14 Février 2027

malpais

Malpaís

Borja Gomez

Narata gunea (Bilbo, Bizkaia)

Du 20 Octobre 2026
Au 07 Novembre 2026

landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Du 08 Septembre 2026
Au 29 Novembre 2026

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).