artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Departamento

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

departamento
Irati Inorizaren instalazioari begira, Departamenton. Arg/ DPTO

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Departamento izeneko espazioa ezkaratz bateko gela da. Ez oso aspaldi denda asko kokatzen ziren etxebizitzetako ezkaratzetan, kalera begira batzuk, barrura begira besteak. Horietako bat aukeratu zuen orain dela urte batzuk Edu Hurtado artistak erakusketa areto bat egokitzeko. Proiektu berezi honetan artistek Departamento delakoaren arduradunaren gonbidapena jasotzen dute toki berezi horretan bere lana aurkezteko. Ez da ikusgarria; alderantziz, ezkutuan dago eta txikia da. Gainera, ez da informazioa zabaltzeko lan berezirik egiten; beraz, artistaren edo arduradunaren gonbidapen bidezizan dezakegu erakusketaren berri. Proiektu berezia izateaz aparte, gaur egun artearen sareetan dauden helburuetatik kanpo dago: ez da erakusketa jakinarazten eta ia kasualitatez iritsi daiteke bertara.

Hala ere, ezkaratzaren barruan dagoen gelak erakusketak egiteko ohikoa den kubo zuriaren ezaugarriak betetzen ditu: zuria, ia karratua eta altuera egokia. Proiektuaren bultzatzaileak artea edozein tokitan eta edozein momentutan gerta daitekeela azpimarratu nahi duela ematen du eta ikusi nahi duenak artistari edo arduradunari aurretiazko hitzordua eskatu beharko dio.

Egun hauetan Irati Inoriza artistaren Son de ribera(Erriberako doinua) erakusketa dago ikusgai San Frantzisko kaleko 11. zenbakiko ezkaratzeko barruko aretoan. Artistaren jaioterriko errekan hasten diren goroldioak edo ur-belarren bidez eraikitako hesi moduko batek aretoko atea ixten du. Plastikozko tutu gardenen bidez belarrak ikus ditzakegu, bere egiturei erreparatu eta konturatuko gara tutu antzeko izakiak direla. Gainera, artistaren hitzetan, belar horiek lurra, ura eta airea elkartzen dute. Balmaseda herriari hain lotuta dagoen ibaiaren paisaia hori Bilboko Departamento izeneko aretora eraman du Inorizak eta, aldi berean, John Everett Millais artista prerrafaelitak pintatutako Ofelia koadro ezagunean jatorria duten grabatuak ipini ditu gelako hondoko paretetan. Horrek, goroldioen tutuek eraikitako sarrerako hesiari sakontasuna emateaz gainera, kolore urdin ilun indartsua ematen dio lehen aipatutako kubo zuriari.

Esan dugun bezala, artistak bere herriko paisaia eraman du Departamentora; horrek hain hirikoa eta etxe ingurukoa den espazio berezira naturaren organikotasuna eramaten du, bere askatasun itxurarekin (belarrak inork mugatuta hazten dira), baina baita bere alde ilunarekin ere, Ofelia gajoa itsas belarrez eta goroldioz itota agertu zelako. Edertasuna pozoitsua ere izan daiteke.


lignes-d-erre

Lignes d'erre

Lou Chavepayre

Galerie Georges Pompidou (Angelu, Lapurdi)

Du 07 Novembre 2026
Au 27 Février 2027

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

Du 01 Octobre 2026
Au 15 Novembre 2026

portrait-intime

Portrait intime

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Du 05 Juin 2025
Au 26 Décembre 2026

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

xabier-morras-margoz-emandako-lekukotasuna

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Itziar Ugarte Irizar [BERRIA.eus]
| 24 Octobre 2026

Artista nafarraren atzera begirako erakusketa ireki dute Donostiako Kutxa Kubo aretoan. Morrasek 60 urtean egindako lana jaso dute, eta, margolanak ez ezik, lan prozesuetako material ugari ere bildu dute. Jesus Mari Lazkano izan da komisarioa.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).