artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Idazkera eta poesia

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

idazkera-eta-poesia
Laurita Siles. Arg/ Laurita Siles

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Silesek ez zuen hitzik ulertzen, eta horregatik jarrerei arreta jartzen hasi zen: gorputz tente edo makurtuak, eskuak sakeletan, begirada galduak edo kontzentratuak. Hitzen bidez esaten zena interpretatu ezin zuenez, marrazkiaren bitartez hasi zen bere pertzepzioari forma ematen, serie txiki eta eder bat sortzeko —gure museo askotako bildumetan leku aproposa izango zuen lana, bide batez—.

Silesek poesia eta marrazkia hurbildu zituen, baina ezin izan zituen guztiz elkartu, bertsolaritza immateriala delako eta haren marrazkiak, hain zuzen, poesiaren edukiari heldu ezinetik jaio zirelako. Badira, ordea, poesia eta marrazkia banatu ezineko praktika gisa ulertzen dituzten kultura anitz. Alfabeto latinoa erabiltzen dugunok kaligrafia hitzaz estaltzen dugu islamaren lurraldeetan edo ideogramak erabiltzen dituzten herrialdeetan egiten diren testu-irudi horiek, baina hitzak gure ikuspegiaren mugak besterik ez du agerian uzten. Idatzi duguna besteentzat ulergarriegitekohelburua duen teknika bat da kaligrafia gurean, ikuspegi funtzionala besterik ez duena. Jane Austenen nobeletan kaligrafia ederra zuten emakumeak lauda zitezkeen arren, aspaldi ahalmen hori ez da askorik baloratzen; eta baloratzen zenean ere, ez zen inolaz ere artearen esparrura hurbiltzen. Gehien jota, egokitasunaren arloan geratzen zen.

Marokotik Iranera, Txinan zein Japonian, poesia eta idazkera elkar elikatzen dutenpraktika artistikoak dira. Poemak ez dira idazten; konposizio zainduetan marrazten dira. Idazkerak zirrara igortzen du, eta zirrara horrek bat etorri behar du poemak adierazi nahi duenarekin; alegia, poema idatzia emozio propioak sor ditzakeen marrazkia bada ere, emozio horiek esanahiarekin batera osotasun bat eratzen dute. Esaterako, neguaren hoztasunaz aritzen den poema batek ezin du forma loretsua izan, eta Alaren handitasuna adierazten duen bertso batek —meskitetan egoten direnak, kasurako—handitasun horren itxura izan behar du.

Poemaren zentzuaren edertasuna eta idazkeraren formarena elkartzen dira batak besteari indarra emateko, eta mendebaldekoei bereziki kostatzen zaigu elkarketahori ulertzea; ez soilik hizkuntza ulertzen ez dugulako, eta irudi huts gisa ikusten dugulako kaligrafia deitzen dugun hori, elkarketa bera arrotza egiten zaigulako baizik. Hizkiak, guretzat, zerbait praktiko dira, ez edertasunerako bidea. Polita litzateke artistaren batek txapelketako bertso batzuk marraztuko balitu, eta are politagoa marrazkiok Laurita Silesenekin batera erakutsiko balira.


mariano-royo

Mariano Royo

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

Du 06 Novembre 2026
Au 10 Janvier 2027

finissage

Finissage

Amaia Urra

Atoi (Bilbo, Bizkaia)

Du 17 Octobre 2026
Au 12 Décembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Du 14 Février 2026
Au 31 Décembre 2026

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 Novembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 Novembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 Octobre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

denbora-desegiteko-konjurua

Denbora desegiteko konjurua

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Finissage | Artista: Amaia Urra. | Non: Atoi gunean, Bilbon. | Noiz arte: abenduaren 12ra arte.

ez-ulertzearen-zoriontasuna

Ez ulertzearen zoriontasuna

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 28 Octobre 2026

Aurrekoan Kyotoko Jidai Matsuri desfilea ikusteko aukera izan nuen. 2.000 lagun inguruk hartzen dute parte, jantzi historikoak soinean, mila urte atzera egiten duten adibideekin. Aho zabalik begiratzen genien mendebaldar guztiok kimonoei, armadurei, shozokuei, hantenei eta Interneten bilatu behar izan ditudan bestelako jantzi askori.

Artekaria

Le portail de l'art en Euskal Herria

Ceci est le portail créé par le réseau ZAPART. Avec ARTEKARIA, nous voulons donner de la visibilité à l'incroyable richesse artistique et infrastructurelle de notre petit territoire basque (Euskal Herri osoa). En effet, il nous semble que dans un espace aussi réduit où se trouvent tant de musées (Artium, Oteiza, Beaux-Arts de Bilbo, Guggenheim…), de centres d'art (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), de salles publiques et privées (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fondations) galeries traditionnelles ou d'artistes… avec tant de programmations et d'œuvres d'artistes visibles, la visualisation de cet ensemble n'est pas facile. Nous avons créé ce portail pour aider à remédier à ce manque.

Artekaria

Le réseau des artistes professionnel.le.s d'Euskal Herria

Zapart a pour objectif de mettre en réseau, de promouvoir le travail et de défendre les droits des artistes professionnel.le.s vivant et travaillant en Euskal Herri (sur les six territoires historiques que sont Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa et Zuberoa).