artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Koloreztatutako barne bulkadak

Oaia Peruarena margolariak 'Behin eta berriz hasi' bilduma sortu du. Erakusketa irailaren 5era arte egongo da ikusgai, Donostiako Ekain Arte Lanak galerian.

koloreztatutako-barne-bulkadak
Oaia Peruarena, Ekain Arte Lanak galeriako 'Behin eta berriz hasi' erakusketan. GORKA RUBIO / FOKU

Maialen Etxebeste Lekuona [BERRIA.eus]
| 15 de Julio 2026

Bulkadak. Koloretako bulkadak. Barnetik eta barneranzkoak, baina nola edo hala barne horretatik erauziak.Halakoak dira Oaia Peruarena (Irun, Gipuzkoa, 1972) artistaren margolanak. Eta bulkada horien araberasortzen du: "Maite dut beti galtzea eta aurkitzea. Barreneko bultzadei askatasuna ematea, eta gero askatasun hori ordenatzea". Kaosaren eta orekaren arteko etengabeko elkarrizketa bat da, sekula amaitzen ez dena. Edo amaitu arren, berriz ere hasten dena. Beti. Hutsetik, baina ez hasieratik: "Esperientzia gehitu egiten da poliki-poliki, eta oraingo abiapuntua eta orain dela bost urtekoa ez dira abiapuntu bera". Ideia horren bueltan sortu du Peruarenak, hain zuzen ere, Behin eta berriz hasi margolan bilduma. Erakusketa Donostiako Ekain Arte Lanak galerian ikusgai egongo dairailaren 5era arte.

Mihise gaineko olioak, paperean akrilikoz eta pastel margoz sortutako piezak, eta collageak daude ikusgai galerian. Eta, guztiaren gainetik, koloreak nabarmentzen dira. Hain zuzen, koloreak "interesatzen" zaizkio gehien Peruarenari. Koloreekin ikertzea, jolastea eta haien artean sortzen diren "loturak" aztertzea. Azaldu du, dena den, "momentuak galdegiten" dionaren arabera erabakitzen duela zer kolore erabili:"Hemen zati hori landuagoa dago [olio lan handi bat seinalatu du], eta, horregatik, kolore batzuk apalagoak dira. Sortu nuenean,kolore ñabarduretan sakontzeainteresatzen zitzaidan".

Pieza handiak ez ezik, ertainak eta txikiagoak ere badaude aretoan; denera, kasik 30. Margolariak egunean "sentitzen" duenaren eta "gustuko" duenaren arabera aukeratzen ditu formatuak eta tamainak: "Formatuhandiagoek indar handiagoa eskatzen didate fisikoki. Egun batzuetan ez dut halako indarrik sumatzen, eta nolabaitekointimitatea behar dut,formatu txikiagoak agian, goxoagoak".

Horregatik daude neurri guztietako lanak galeriako hormetatik zintzilik. Sartu eta berehala, lan handibat dago paretan eskegita, zeinak bisitariari eskaileretan behera jaisteko gonbita egiten dion. Aretoan dauden gainerako obren arteanezberdinena da agian, eta ikuslea gehiagorako egarriz uzten du. Txikiagoa da ezkerreko hormako lan bat, pastelez egindakoa; finagoak ditu trazuak, harmonikoagoak, ordenatuagoak nolabait. Kaosaren eta ordenaren arteko hartu-emanaberriz ere.

Artistak kontatu du sortzeko garaian erabakiak "intuitiboak" izaten direla askotan: "Trazu bat gertatzen da, eta badakizu aski dela horrekin". Eta, hala, margolanak berak"eskatzen" dionari jarraituz erabakitzen du Peruarenak obra bati zenbatekobolumena eman, trazua zer aldetara egin eta zerkolore erabili: "Lanean ari naizen bitartean eskura ditudan materialak erabiltzen ditut, eta, momentuan etortzen zaidanari erantzuna emateko, baliteke pintzelaz zarta bat ematea, behatzak sartzea edo margo masa bat botatzea mihise gainera".

Baina nondik abiatuta, nola hasi sortzen? "Uste dut sorkuntzan gabiltzan gehienok zerbait izaten dugulabarrenean beti", hausnartu du Peruarenak. Gehitu du batzuetan ideia bat sortzen zaiola barruan, buruan "mantxa" forma hartzen duena; "abiapuntu" bat, haren hitzetan. Beste zenbaitetan, ordea, margolaria bera da obra bere baitan bilatzen duena: "Paperak hartzen ditut,jarri, eta hor, egonean, kolore bat ikusten hasten naiz; horrek ematen dit abiapuntua".

Paper zati txiki-txikiak

Peruarenaren lana etengabeko bilaketabat da;norbere buruarena, baina baita landutako askotariko tekniken ingurukoa ere. Horrexegatik, dio "ezeztatu" egiten ditu "ontzat" jotzen ez dituen lan asko. Dena den, baztertutako lanek ere elementu eta zati "interesgarriak" izaten dituzte, eta gorde egiten ditu halakoak: "Baditut paper zatitxiki-txikiak gordeak eta oraindik erabili gabe, ez baitakit zertarako izango diren".

Gordetako zati horietatik sortzen ditu collageak. Lan horietan erenolabaiteko oreka bilatzen du: "Konposizioa kaos bat izaten ahal da, baina konposizio bortitzagobatean ere bada piezen arteko koherentzia bat". Artistak argitu du collagearen teknika pinturarenetik ezberdintzen duena "tentsioa" dela, margolanak "galdu" edo hondatu egin baitaitezke keinu baten ondorioz, eta collageak, berriz, moldagarriagoak edo "arinagoak" dira: "Collageetan, gerta daiteke zerbait ez erabiltzea, baina ez duzu pieza galtzen. Margolanetan, berriz, espazio hutsak hutsik utzi ahal izateko erabakiek nahiko xuxenak izan behar dute".

"Konposizioa kaos bat izaten ahal da, baina konposizio bortitzagobatean ere bada piezen arteko koherentzia bat"

OAIA PERUARENA.

Eta margolariak "maite" ditu tarte hutsak. Harentzat, hutsunea isiltasuna da, arnasgunea. Hala ere, ziurtatu du hutsik uztea baino errazagoa dela"betetzea, betetzea eta betetzea", eta horrexegatik egin ohi dituela bi modutako lanak: "hutsune anitzekoak" eta "materia askokoak".

Beraz, "arrazionalki" eta hitzez azaldu ezinezko bulkadak, koloreak eta hasierak dira nagusi Peruarenaren azken bilduman. Zer gertatzen da bukaerekin, baina? Ba al da amaierarik? Artistaren aburuz, obren eta bildumen bukaerak "sentitu" egiten dira. Bildumakez omen dira betiko amaitzen, ordea, eta halaxe azpimarratu du: "Bukaera izaten da, baina momentuko bukaera. Zerbait gelditzen da bilduman, baina beti egongo da berriz hasteko zerbait, aurreko horri lotua egonendena".

behin-eta-berriz-hasi

Behin eta Berriz hasi

Oaia Peruarena

Ekain (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 05 de Septiembre 2026


forma-egin-eta-pentsatu

Forma egin eta pentsatu

Izaskun Alonso Saratxaga

ZAS kultur aretoa (Gasteiz, Araba)

Desde el 09 de Julio 2026
Al 03 de Octubre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).