artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Zoroak, maitariak eta poetak

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zoroak-maitariak-eta-poetak
Eremuak programaren barruan antolatutako erakusketa kolektiboaren irudi bat. RAUL BOGAJO / FOKU

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Teseuren jauregian, Atenasen, Teseuri mintzatzen zaio Ipoline eta zera diotso: "Bakana da gero, Teseu nirea, maitari horiek diotena". Teseuk, hari erantzunez, zoroaren, maitalearen eta poetaren tokia imajinazioarena dela esaten dio: "Zoroa, maitaria eta olerkaria irudimen hutsa dira". Hori horrela, adimenak ikus dezakeenaz haraindi ikusteko gai dira. Modu horretan, olerkariak izena eman diezaioke izenik ez duen horri: "Irudimenak izaki ezezagunen antza sortzen duelarik, olerkariaren idazlumak antzaldatzen ditu eta haizezko ezerez horiei egoitza eta izen bat ematen dizkie".

Uda gau bateko ametsa antzezlanaren zati bat da goian aipatutakoa. Obra hau oinarri duen performance batek eman zien irekiera Eremuak programak (euskal testuinguruko arte garaikidearen programa irekiak) antolatutako jardunaldiei eta Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau erakusketaren inaugurazioari. Performanceak Ermi, Lisander, Elene, Demetir, Titania, Oberon, Puck eta Ilargi-argi ditu protagonista, eta maitasun eta magia istorio bat kontatzen du. Shakespeareren obra abiapuntu hartuta, hunkituta utzi gintuen performance bat eraiki zuten erakusketako partaideek: hasieran erakusketari buruzko mahai inguru bat zirudiena maitasun istorio bilakatu zen, eta seriotasun osoz hartu genuen horrek umore zantzuak ere hartu zituen amaiera aldera.

Erakusketa hau Eremuak-ek antolatutako laugarren mostra kolektiboa da eta haren egoitza den Guata Kultur Fabrikan kokatzen da, Arangurenen (Bizkaia). Deialdi ireki baten bitartez hautatu zituztenEce Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez eta Flx. Javier Larreina Morales artisten piezek osatzen dute erakusketa. Artistok lau hilabetez egon dira Guatan bertan lanean, muntaketak iraun dituen lau hilabeteetan. Denbora horren zantzuak ditu erakusketak bai artistek fabrikarekin berarekin eraikitzea lortu duten harremanean bai eta erakusketaren barne logikan ere. Izan ere, muntaketari edo espazioari egindako erreferentziak etengabeak dira: bideoetan, soinu instalazioan, erabilitako materialetan… Muntaketa antolatzeko asanbladak egin dituzte eta, horrela, partaideak astero bildu dira erabakiak modu kolektiboan hartzeko.

Hiru ezaugarri hauek erakusketaren izaeraren oinarri dira: modu kolektiboan antolatzea, muntaketa baterako ezohiko denbora ematea eta espazioaren beraren berezitasunak erabiltzea. Baldintza hauen pean artista bakoitzak bere indibidualtasunetik eraiki eta taldearen parte egin du bere lana. Soinu instalazioak hiru solairuak lotzen ditu, margolanetako figurek marrazkiekin jarduten dute, hormak konektatuz, gertatu denari eta gertatuko denari so ari dira bideoak, fabrikan berezkoa denaren eta ez denaren artekozalantzan jartzen gaituzte pieza askok eta guztien artean jolas moduko bat sortzen da, misterio bat gordeko balute bezala.

Erakusketa bi modutan ikus daiteke, egunez edo gauez, eta esperientzia erabat ezberdina da kasu bakoitzean. Gauez kaletik sartzen den argi arrosak giroa morez tindatzen du eta, argi artifizial gutxi dagoenez, bideoak gardentasun handiz ikus daitezke. Egunez, ordea, bestelakoa da, gauez argi ikusten ziren hainbat gauza ezin baitaitezke antzeman, eta alderantziz gauza bera gertatzen da, argi naturalak espazio osoa hartzen baitu.

Hasieran esan dugunez, izenik eta formarik ez duen intuizio batetik sortzen omen da poesia, eta pentsa genezake erakusketa hau ere modu berean izan dela eraikia: zortzi pertsonak lau hilabetez espazio bat habitatu eta forma eman diotela bakoitzak zekartzan intuizio horiei, modu indibidual zein kolektiboan.


debt

Debt

Nooshin Askari

Cibrían (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 25 de Septiembre 2026
Al 21 de Noviembre 2026

erretratu-intimoa

Erretratu intimoa

Pilar Belzunce

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

Desde el 05 de Junio 2025
Al 26 de Diciembre 2026

local-ecology

Local Ecology

Jochen Lempert

Artium (Gasteiz, Araba)

Desde el 21 de Noviembre 2026
Al 29 de Marzo 2027

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 20 de Noviembre 2026
Al 14 de Febrero 2027

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

meta-morphosis

Meta-morphosis

Jone Alaitz Uriarte [ARGIA.eus]
| 30 de Octubre 2026

Oro har artista baten lana aztertzen denean, sortzaileak behin eta berriz irudikatzen edo margotzen dituen motiboetan jartzen da arreta: zer objektu edo errealitate agertzen diren maizen, zein forma edo irudi agertzen diren behin eta berriro haren obran. Motibo horiek euskarrira —mihisera, buztinera edo paperera— eramateko moduak, berriz, estiloaren auzira garamatza. Interesgarria da, hala ere, kontrako ariketa egitea: artista batek, kasu honetan margolari batek, zer margotzen ez duen aztertzea.

bixente-ameztoi-paradisua-pintatzen

Bixente Ameztoi paradisua pintatzen

Joseba Zulaika [ARGIA.eus]
| 30 de Octubre 2026

Remelluri upategiko kapera pintatzeari ekin zion Bixente Ameztoik 1993an. Frank Gehry bere Bilboko museo erraldoirako lanean hasia zen. Bastidako (Araba) santutegi ezkutua zen Bixenteren kapera.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).