artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Argi jokoak

Ezagutzen ditudan artisten artean, Japoniako arteari buruz interesa duten guztiek irakurri dute Junichiro Tanizakiren Itzalaren laudorioa. Ez da harritzekoa, alde batetik, liburu ederra delako; bestetik, gutxi direlako Japoniako estetikari buruz itzuli diren liburuak.

argi-jokoak
Shōren-in, Kyoto, Kyoto Prefetura, Japan. Arg/ 663highland CC

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 25 de Noviembre 2026

Bertan, Tanizakik azaltzen du japoniar arteak gehiegizko argia bainonahiago dituela iluntasunarekiko jokoa eta erdi itzalak; urrez estalitako ate pintatuek leku ilunetan distira apal interesgarriagoak sortzen dituztela, eta lakaren gainazal mateak argia xurgatzearen sentsazioa ematen duela.

Horren zabaldua izan daItzalaren laudorioa, non mendebaldekook dugun japoniar artearen ikuspegia erabat baldintzatu duen, geroko idazle, artista eta pentsalari askok garai jakin bateko irakurketa dela adierazi badute ere. Izan ere, argi elektrikoak guztiz aldatu zuen artea (are, mundua) ikusteko modua. Liburua 1933an argitaratu zen eta, hain zuzen, urte horietan elektrifikazioa Japonia ia osora iritsi zen. Tanizakik artearekiko erlazio bisual mota baten galeraren berri ematen digu, baina galera hori ez zen soilik Japonian gertatzen ari.

Gai honekin lotuta, beti datorkit gogora Kataluniako hotel batean gaua pasatu nuenekoa. Jabeen aitona pintorea izan zen eta masia hartako gela batean bere erretratu eta paisaia batzuk zintzilikatuta zeuden. Horiei begira ari nintzela, eguzkia sartzen hasi zen, eta museo batean sekula bizi ezin duzun esperientzia bat izan nuen: irudiak guztiz aldatu ziren, zenbait detaile desagertu eta, aldi berean, materialen ezaugarri berriak eta argi joko desberdinak piztu ziren, eguzkia guztiz itzaltzearekin batera margoak ere itzali ziren arte.

Gaur egun ia ez dugu argi naturalak artean sortzen dituen aldaketak ikusteko paradarik: kalean dauden eskulturek zein eraikinek ere argiztapen artifiziala izaten dute. Zer esanik ez museoetako argi egonkor eta kontrolatuari dagokionez. Baina jatorrian, elizetako eskulturak leihoetatik sartzen ziren izpiak jotzen zituztenean edo kandelen argitara ikusten ziren soilik, erdi ilunpetan. Pentsa nolakoa izango zen herriko aldareko santu beldurgarri horren begirada halako argi baten pean. Burges eta aristokraten etxeetan urrezko argimutilek distira handia emango zuten, eta mahaiaren ertzetan, alde ilunagoetan zeuden portzelanazko ontziei, aldiz, gainazal leun ilunagoa hautemango zitzaien. Paretetan eskegitako paisaiek askoz ere ertz ilunagoak izango zituzten eta, askotan, zulo beltzak besterik ez ziren izango.

Batzuetan ez da beharrezkoa urruneko lurraldeetarajoatea argi joko berrien bila. Gure arte propioa ezagutzen dugula uste badugu ere, hain azkar aldatzen den mundu honetan historialariaren begiekin atzera begiratzea exotiko samarra suerta daiteke.


ground-rules

Ground Rules

Alejandro Cartagena

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 06 de Noviembre 2026
Al 17 de Enero 2027

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 08 de Julio 2026
Al 28 de Diciembre 2026

ciga-bilduma

Ciga Bilduma

Javier Ciga

Pompelo Civivox (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 14 de Febrero 2026
Al 31 de Diciembre 2026

zama-ikusezin-horiek

Zama ikusezin horiek

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 25 de Noviembre 2026

KOOPERATIBA | Artistak: Taxio Ardanaz eta Carla Filipe. | Non: Donostiako Tabakaleran. | Noiz arte: 2027ko urtarrilaren 10era arte.

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 20 de Noviembre 2026

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 13 de Noviembre 2026

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 12 de Noviembre 2026

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 4 de Noviembre 2026

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).