artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Gorputz berri bat eraikitzeko

Nestor Basterretxearen artxibo pertsonala eman dio haren familiak Artium museoari. 5.000 dokumentu baino gehiago dira, artistaren obra eta bizitza ulertzeko lagungarri

gorputz-berri-bat-eraikitzeko
Nestor Basterretxearen sendia, atzo, Beatriz Herranz, Elena Roseras eta Ramiro Gonzalezekin batera, Artium museoan. Arg/ ENDIKA PORTILLO/ FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2 de Octubre 2023

Nestor Basterretxearen (Bermeo, Bizkaia, 1924-Hondarribia, Gipuzkoa, 2014) ibilbide artistikoari lotutako artxibo pertsonala mardula da. Haren bizitza eta obra bezain "poliedrikoa". Begirada anitzetatik begiratu ahal zaio Basterretxeari, eta prisma guztietatik begiratuta da haren lana "zabala" eta "sakona". Haren sendiak urte luzez izan du artistaren artxibo pertsonala "kutxetan" gorderik, baina aurrerantzean denen eskura egongo da, familiak dohaintzan eman baitio Gasteizko Artium museoari. "Bere bizitzatik abiatuta, gorputz berri bat eraiki duzue". Eskertua mintzatu da Gorka Basterretxea, artistaren semea, museoarekin. "Anabasa desegiten lagundu, eta berriz hornitu duzue egitura".

Artistak berak eskuz idatzitako eta mekanografiatutako gutunak, gidoi zinematografikoak eta horien zirriborroak, 1950az geroztik bere lanarekin zerikusia duten prentsa zatiak, erakusketen liburuxkak, argazkiak eta materialak, altzari modernoen diseinu enpresa baterako egindako objektuak eta proiektu artistikoak. Denera, 5.000 dokumentuk baino gehiagok osatutako artxibo pertsonala eman dio Basterretxearen familiak museoari.

"Ondare zabala" jaso du museoak familiaren eskutik, Beatriz Herranz Artiumeko zuzendariak azpimarratu duenez. "Gaur egun zer garen eta zergatik garen hobeto ezagutzeko aukera emango digu", erantsi du Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak.

Nestor Basterretxearen artxiboa Juncal Ballestin, Rafael Lafuente, Juana Cima, Joaquin Fraile eta Gerardo Armestoren artxiboetara gehituko du museoak.

Duela bost urte inguru izan zen museoaren eta artistaren familiaren arteko lehen hartu-emana. Bide horretan, funtsezkoa izan da bi aldeen arteko harreman joria. Basterretxearen gertukoen jarrera hori berariaz azpimarratu dute Artiumeko zuzendariak eta ahaldun nagusiak. Familiaren "eskuzabaltasuna" eta museoarekin izandako keinu "kalkulaezina" goratu dituzte.

XX. mendearen bigarren erdialdeko euskal eskulturaren berritzaile nagusietako bat izan zen Basterretxea. Artiumek eskuratutako ondare dokumentalak artistaren bizitzaren eta obraren "ikuspegi paregabea" eskaintzen lagunduko duela azaldu Herranzek. Ez hori bakarrik. Basterretxeak "beste artista eta kultura eragile batzuekin izandako harremanetan sakontzeko" eta haren lanaren "testuinguru historiko eta artistikoa hobeto ulertzeko" aukera ere emango du.

Bizitzari buruzko ikuspegia

Basterretxearen dokumentu funtsa sailkatu eta digitalizatzeko lanari ekin dio Artiumek, museoaren webgunearen bidez ikusgai egon dadin. Ondare horren lagin txiki bat paratu dute museoaren bilduma aretoan. Han ikus daitezke, besteak beste, Operación H (1963) film esperimentalaren irudi batzuk, hormatik zintzilik den pantaila erraldoi batean. Biok lantegirako egindako altzarien diseinuen zirriborroak beira arasa batean ikus daitezke, eta 1966an zurez egindako taburete laranja bat ere bai.

Aipagarria da, era berean, Jorge Oteizari buruzko dokumentazio andana. Bi artisten arteko harreman pertsonala estua izan zela argiki islatzen dute lan askok. Horietako batzuk ikusgai daude Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2002) erakusketan hainbat margolan eta marrazkirekin. Ikusgai dauden artxiboez landa, Basterretxeak idatzitako gutunak eta idatziak ere eskuratu ditu museoak, "bizitzari, munduaren eta gizakiaren ikuspegiari eta kulturako beste artista eta pertsona ospetsu batzuei buruzkoak", Elena Roseras dokumentazio arduradunak azaldu duenez. Proiektu arkitektonikoen gainean landu zituen dokumentuak ere badituzte, hala nola Lemoizko zentral nuklearrari buruzkoak.

Basterretxearen semeak kontatu du aitaren "kontu intimoenak eta hutsalenak" jarri dituztela museoaren eskuetan, "beste begirada batzuentzat baliagarria" izateko itxaropenarekin. "Begirada horiek ziurtasunak eta zalantzak argitzen dituzten erantzunak bilatuko dituzte, eta, horien bidez, gure kontzientziak ageriagoak bihurtuko dira", azpimarratu du. Haren ustez, egindako dohaintzarekin "birsortu" egingo da aitaren parte bat, "eta, aldi berean, haren burua eta gurea hobeto ulertzeko era emango du".


xabier-morras

Xabier Morrás

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

Desde el 23 de Octubre 2026
Al 07 de Febrero 2027

l-urtu

[L]urtu

Myriam Gesalaga

Krisol aretoa (Zalla, Bizkaia)

Desde el 09 de Septiembre 2026
Al 20 de Septiembre 2026

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

Desde el 15 de Mayo 2026
Al 04 de Abril 2027

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).