artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Elkarri eutsiz

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

elkarri-eutsiz
Mar de Dios artistaren erakusketa, Rekalde aretoan. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 4 de Junio 2026

Itzuli naiz Rekalde aretora Mar de Diosen (Barakaldo, Bizkaia, 1992) erakusketa berriz ere ikustera. Euskal testuinguruan zeramikan aritzen den belaunaldi gaztearen parte dugu artista, EHUko Arte Ederren Fakultatean Zeramikako Masterra ikasitakoa. Azken bolada honetan erakusketaz erakusketa aritu da, bai euskal testuinguruan, bai nazioartekoan. Esaterako, hilabete hauetan Bilbon bi erakusketa izan ditu aldi berean: aztergai dudan bakarkakoa eta haren pieza berri batzuk bildu dituen Guggenheimeko Lurraren Arteak talde-erakusketa.

Rekalde aretokoa Barriek programaren parte da, Bizkaiko Foru Aldundiak lagundutako artistei ikusgarritasuna eskaintzea helburu duena. Espazioko gela txikianegon arren, B aretoan, txikitasuna handitasunari gailendu zaio. Izan ere, Mar de Diosek 2021 eta 2026 bitartean egindako ibilbide oparoaren hautaketa paregabea eskaintzen digu B areto horrek.

Zeramikazko artelanak lurrean daude, idulkirik gabe. Altuerari lotutako konplexurik ez dute, antza. Gertutik behatu nahi izatekotan, gu gara egokitu behar dugunak. Gorputz izeneko idulkiak uzkurtu behar ditugu, piezak bekoz beko ikusteko, elkarrekiko harremanean sakontzeko.

Nire aurreko bisitan, Candela Garazi (Donostia, 1992) performerrak dinamizatu zuen Mar de Diosen erakusketa. Publikoari jarraibideak eman, eta bisitarion parte-hartzearekin gauzatzen zen lana. "Pertsona bat gelara sartzen da eta gogokoen duen artelanaren alboan etzaten da", entzun,eta jarraian bisitarietako batek betetzen zuen deskribapena. Ausartu izan banintz, hiru piezaz osatutako lanaren aldamenean kokatuko nintzateke. Gimnasioetako kettlebell eta umeentzako zigilu loredunen formaren konbinazioa iradokitzen duen lan horren ondoan.

Esanak esan, hori ez da erakusketako pieza erakargarri bakarra, guztiek daukate berezko xarma. Forma ezagunak eta ezezagunak dira aldi berean, kontrastez eta sorpresaz beteak. Geometrian oinarritutako lengoaia sintetiko baina adierazkorra darabilte. Pieza bakoitzak, formaz gain, koloreak eta ehundurak jartzen ditu erdigunean (metalizatu irristakorra, beltz belusatua eta abar), eta, hala, ikusmenaren eta ukimenaren zentzumenak aktibatu.

Hitzez deskribatzen saiatzen ari naizen arren, azpimarratzekoa da artistakez duela idatzizko oztoporik jarri. Anonimo ageri dira erakusta aretoan obrak, ez baitu bere lanen izenbururik adierazten. Metal arte-aldizkariari eskainitako elkarrizketa batean irakurri dut artelanari bere kabuz hitz egiten uztea gogoko duela, ez baitu ikuslea baldintzatu nahi. Lan-prozedura gisa intuizioa baliatzen duelaere aipatzen du. Nolabait, horrek gorputzetik gorputzerako harreman zuzena eragiten duela pentsarazten dit, gu artistarekin konektatzen gaituela.

Artelanek afektuak jaso eta eragiten dituzte pertsonengan, baina baita haien artean ere. De Diosek bakarkako erakusketako eskuorrian azaltzen duenari jarraikiz, afektibitatea sorkuntza-prozesuaren erdigunean izan du azken urteotan. Adierazpen horrek piezen arteko harremanak erdigunean jartzen ditu, eta mota desberdinetako loturak erakustaretoan azaleratu.

Obra batzuk multzoka ageri dira, adibidez, binaka edo hirunaka. Aitzitik, itxuraz banaka isolatutadaudela ematen duten horiek ere ez daude bakarrik. Izan ere, artelan bakoitza garbi desberdindutako parteek osatzen dute, dela koloreagatik, dela ehunduragatik. Batak bestea sostengatzen du, osotasun anitz bat sortuz. Are gehiago, afektuekin batera sostenguaren ideia da protagonista, xakeko peoi edota piperrontzi itxura duen artelan makurtuan ikusten den moduan.

Elkarri eustearen kontzeptu hori erakusketara gonbidatu duen eskulturan ere ikusarazten da. Artistak Angel Garrazaren Argiak (2000) txertatu du erakusketan, aipatutako asmo poetikoa ederki adierazten duen bi ataleko artelana. Gonbidapen honekin Mar de Diosek bere irakasle izandakoarekiko atxikimendua partekatu nahi du. Ondoriozta dezakeguerreferente garrantzitsua izan dela irakasle hori berarentzat eta, erakusketa honetan ikusten dudanari jarraikiz, Mar de Dios bera euskal testuinguruko belaunaldi berrientzat ere eredugarri izango dela baiezta daiteke.

mar-de-dios

Mar de Dios

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

Desde el 14 de Abril 2026
Al 21 de Junio 2026


landabarrenako-dama

Landabarrenako Dama

Pilar De Zubiaurre

Durangoko Arte eta Historia Museoa (Durango, Bizkaia)

Desde el 08 de Septiembre 2026
Al 29 de Noviembre 2026

juan-mieg-neure-pintura-besterik-ez-dut-egin

Juan Mieg: "Neure pintura, besterik ez dut egin"

Miel Anjel Elustondo [Argia.eus]
| 18 de Septiembre 2026

Kasik ez gara garaiz heldu Juan Miegekin hitz egitera. 88 urte, eta aurten bertan utzi dio pintatzeari, ezinaren ezinez. Urte askoan, eta oraindik ere, hoska ari zaizkigu artista honen obrak bateko eta besteko eraikinetako hormetatik. Bizi guztiko obra, poesia pintura egina, mihisera finezia handiz eramana, konposizioa, matizeak. Pintura berri bat, hasi zenetik eta oraindaino.

lapurretak

Lapurretak

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 16 de Septiembre 2026

Moda berri bat zabaltzen ari da Europan: museoetan lapurtzea. Orain dela urtebete eskas Louvretik balio handiko bitxiak eraman zituztenetik, hainbat museotako bildumek eraso azkar eta eraginkorrak jasan dituzte.

claudix-vanesix-tabakalerako-artista-egoiliarra-2025ean-prix-ars-electronican-saritua-izan-da

Claudix Vanesix, Tabakalerako artista egoiliarra 2025ean, Prix Ars Electronican saritua izan da

| 10 de Septiembre 2026

XENOCENE: A Manifesto in Motion, Tabakaleran sustatu eta garatutako lanak Ohorezko Aipamena jaso du Prix Ars Electronica 2026 sarietako Interactive Art + kategorian. Bigarren urtez jarraian, Tabakaleran sortutako proiektu batek aitortza jaso du Prix Ars Electronica sarietan. 2025ean, Maria Oterok ere Ohorezko Aipamena jaso zuen Compost Computacional lanarengatik.

jose-pablo-arriaga-itsasoarekiko-harremana-bizi-nahi-nuen-nire-eskulturetan-kontatu-ahal-izateko-gero

Jose Pablo Arriaga: "Itsasoarekiko harremana bizi nahi nuen, nire eskulturetan kontatu ahal izateko gero"

Maria Ortega Zubiate [Argia.eus]
| 10 de Septiembre 2026

2025eko udan abiatu zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portutik Jose Pablo Arriagaren belaontzia, emaztea eta bi alabak eta teila batzuk lagun; urtebete beranduago iritsi da, teilarik barik, baina esperientzia mordoa hartuta. Bidaia horretatik sortuko du Lau teila proiektua eskultoreak, Karibeko herrialde postkolonialen bidegabekeriak inspirazio hartuta.

Artekaria

El poratl del arte en Euskal Herria

Este es el portal creado por la red ZAPART. Con ARTEKARIA queremos dar visibilidad a la increíble riqueza artística e infraestructural de nuestro pequeño territorio vasco (Euskal Herri osoa). De hecho, nos parece que en un espacio tan reducido donde se encuentran tantos museos (Artium, Oteiza, Oteiza, Artes de Bilbo, Guggenheim…), centros de arte (Uharte-zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), salas públicas y privadas (Didam, Zitadela, Bastero, Ospitalea, fondations), galería de arte tradicional o de artistas... con tantas programaciones y obras de artistas visibles, la visualización de este conjunto no es fácil. Hemos creado este portal para ayudar a resolver esta falta.

Artekaria

La red de l@s artist@s profesionales de Euskal Herria

Zapart tiene como objetivo conectar, promover el trabajo y defender los derechos de l@s artist@s profesionales que viven y trabajan en Euskal Herria (en los seis territorios historicos que son Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa y Zuberoa).