artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Mari, laminak eta basoko aztarnak

Jaio Lertxundi

2025eko Irailaren 19tik
2025eko Azaroaren 20era

mari-laminak-eta-basoko-aztarnak

Zuhaitz-emakume artistaren auto-portreta, Jaioren instalazioak arketiporik unibertsalena irudikatzen du: Amalurra, den guztiaren jatorrizko unitatea.

Ama elikatzailea eta basoaren umetoki, erakusketak espaziora egokitzen den zuhaitz mitologiko baten itxura hartzen du, lekuan leku fruitu berriak ematen dituena.

"Meditarraneoko argitik aldenduta Iratiko basoan agertu zitzaidan 'Mari, Laminak eta basoko aztarnak' proiektua, mitologiaren bidez jendartea eta natura lotu asmoz. Zuhaitzak elkarlana behar du, sustraiak garatzeko, ekosistema bat sortzeko."

Jaio Lertxundiren alkimia bisualak Iratin Mari eta Laminak agerraraztea lortu du, baita Bardeetako basamortuari boza ematea ere.

Amaia hasiera da.

mari-laminak-eta-basoko-aztarnak

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)

Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.