artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Euskar(h)artu

Erakusketa kolektiboa

2025eko Azaroaren 18tik
2025eko Azaroaren 27ra

euskar-h-artu

Euskara hizkuntza aberatsa den heinean fonetikoki in­teresgarriak diren aunitz hitz ditu. Euskara jakin ez dakite­nek ere haren s, z, x eta k-k azpimarratzen dituzte behin eta berriz, hortaz, horri tiraka sortu den lana aurkezten dugu. IZKINA; gure hizkuntzak dituen hitz guztietatik gure auke­ratua hori da: IZKINA. Gazteleratik oso gertu mantentzen den hitza dugu eta ordea, euskaldunok bizilekuaren arabera ezberdin ahozkatzen eta esaten dugu: izkin, iskin, iskina, ixkina, ixkin, eskina, ezkina, ezkin, exkina.

Horrez gain, hiriburu, herri eta pertsona bakoitzak bere ahozkerarekin esaten duen hitza da, fonetikoki ondo eta txarto esaten dutenei gutxitua, eta dikotomia honetan iz­kiña berria sortzen dela ikusten dugu. Izkiña hitzak bere bi­garren eta hirugarren esanahiak ditu, alderatu da horietako bat. Alderatu: zer edo zer? norbait? kanporatu izan liteke? ez dakigu, baina lan honek hori ere galdetzen du.

Euskal Herria eta Euskara era simultaneoki {bai topografi­koki, bai linguistikoki) baztertzera behartuak izan dira, iz­kiña batera murriztuak. Murrizketa hori kokatu dugu lana­ren bigarreneko esanahia gisa. Erakusketako artelan ba­koitzak izkiña hitzak eradoki digun kontzeptu bati eran­tzuteko bidean sortu da, horrela, IZKIÑA proiektua aurreko paragrafoetan aipatutakoaren irudikapen plastiko eta bi­suala dugu.

euskar-h-artu

Arte Ederren Fakultatea EHU | Euskal Herriko Unibertsitatea - Bizkaiko kanpusa, Barrio Sarriena - Leioa (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.