artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Pitxarra arima

Alberto Peral

2025eko Abenduaren 12tik
2026ko Otsailaren 14ra

pitxarra-arima

Japonian izan naizen aldi bakarrean, etxe tradizional zahar batean hartu nuen ostatu. Nire gelan bi zeramika zeuden, eta etxe hartan bizi izan zen familiaren arbaso guztien errautsak zituzten barruan gorderik. Gogoan erabili nuen haien presentziak ez zuela irudi batek bezala jokatzen: sentsazioa fisikoagoa zen eta, aldi berean, ikusezinagoa. Kontzientzia-egoera zehatz batera eramaten ninduen, eta hor ez zen irudien beharrik.

Alma de cántaro gaztelaniazko esamoldea hainbat aldiz agertzen da Kixote eleberrian, baina bere sorburua ezezaguna da. Agidanez, Cervantesek, batetik, hutsik dagoen pegar baten soinu hutsari egiten dio erreferentzia, eta, bestetik, "arimari", barnean duena balitz bezala: izpiriturik edo adimenik gabeko zerbait; agerikoak diren kontuak hautematen ez dituen eta erreala denaz erabat jabetzen ez den norbait.

Logika eskultoriko bat dago hor, "arima" hitza emateak hutsik dagoen zerbaiti pegarraren barne-zentzua argitzen baitu. Eltzegileak buztinezko platera birarazten du eta, ertzetatik, moldea ematen dio hutsuneari pixkanaka, orea edukiontzi bihurtuz; hura ixtean hutsune ukigarri bihurtzen du hutsa.

Eskulturak eta zeramikazko piezak objektuak dira. Zaila da horiek ikustean sentsazio fisiko bat izatea —arkitekturarekin, berriz, bai—, baina gaitasuna dute kontuak gogora ekartzeko. Beren fisikotasunak oroitzapenak gogora ekartzeko adina indarra du.

— Alberto Peral, Bartzelona, 2025eko azaroaren 20a

pitxarra-arima

CarrerasMugica | Heros Kalea, 2 - Bilbo (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.