Iradokizun Urdin-Prusiarrak
Rafa Satrústegui
2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Agorrilaren 28ra

Prusiar iradokizunak dira Arteko Galeriaren proposamena IREKIAK Gallery Weekend6. ediziorako, aurten maiatzaren 29tik 31ra irekiko dituen Donostiako galerien erakusketa-denboraldiaren hasiera markatzen duen ekitaldirako.
Donostiar jatorrikoa eta hiriarekin lotura sendoak kituena, Rafa Satrústegui, Madril 1969 Donotiara itzuli da denbora luzez egon ondoren, Prusiako urdinak ia erabat markatutako erakusketa batekin eta keinua abstrakzioaren eta narrazioaren artean dabilen pintura estilo batekin.
Bere ezaugarri diren fintasun eta lirismoarekin, artistak Arteko Galerian egiten duen lehenbakarkako erakusketan pintura eta paper gaineko lanen aukeraketa zabalaaurkezten du, non baliabide eta teknika gutxienekin keinuaren indarra eta aldakortasuna adierazten saiatzen den, zeinuarekiko duen muga aztertuz.
Satrústegirentzat, abstrakzioa eta figurazioa ez dira elkarren artean baztertzen diren paradigmak, baizik eta etapa desberdinak eta tarteko mailaketak, anbizio bakar baten oinarrian dauden estrategiak:errealitatea aberasteko, manipulatzeko edo edukiz betetzeko nahia.

Arteko Gallery | Dunas kalea, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Bisitak hitzordua hartuz.


