artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Zoriontasunak ezin bere arantzei uko egin

Alexia Sayago

2026ko Maiatzaren 15etik
2026ko Ekainaren 14ra

zoriontasunak-ezin-bere-arantzei-uko-egin

Elkar biltzerakoan elkar topatzen dugu. Geure burua ezagutzen dugun baina bertan bizitzeko indarrik ez dugun mundu bati leihotik begiratuko bagenio bezala. "¿Cómo puede ser que mi mayor miedo esté relacionado con el ser?" idatzi du Clarice Lispectorrek. Zure ordez hitz egitera ausartzen naiz, izan ere jarrera honetatik akonpainatua sentitu naiz elkar ezagutu genuenetik. Arantza horiek igurtzi gabe, ezagututakora eta geldotasunera itzultzeko moduak asmatzen ditugu; gure oinatzen gainean leku seguru batera itzultzen saiatzen gara, akonpainatuko gaituen esku baten topaketaren zain, itzulerako bidean seguru sentiaraziko gaituena.

"No le es dado a la dicha privarse de sus espinas" itzulera horren ezintasunaz mintzo da, argitzen gaituen eta berotzen gaituen argi-izpiaren inguruko iluntasuna saihesteko zailtasunaz, dena ongi dagoela sentiaraziz, une hori betierekoa izan daitekeela. Argi hori itsugarri bihurtzen denean, iluntasuna salbazio moduan agertzen da. Bertan, begirada sentsibilizatzen dugu, segundoak, minutuak, orduak... igaro ahala grisen gradientea handituz. Iluntasun hori funtsezko bihurtzen da, izan ere hori gabe ezin izango ginateke argitara itzuli. Ez zaio ematen argiari bere itzalaz libratzeko aukera, kasu honetan.

Carmen Valeroren "Sobre los párpados: el sol" testuaren laburpena

Alexia Sayago (Madril, 1995)

Artista plastikoa, ikertzailea eta performerra (praktikoki gauza bera ez balira bezala...). Moda-diseinua ikasten hasi zen Madrilgo Diseinu Goi Eskolan, baina karrera erdian utzi eta Arte Ederrak ikasten hasi zen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Aldi berean, perfomer gisa garatzen hasi zen La Juan Gallery-n. Karreraren ondoren, EHUn sartu zen Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboa Masterra ikastera, eta bertan geratu zen doktorego tesia egiteko. Doktorego tesi horretan murgilduta dago oraindik, eta, hain zuzen ere, tesi horri dagokio hemen aurkezten den proiektua.

No le es dado a la dicha privarse de sus espinas testu bategatik dantzatzen duten mugimenduen isurtze kontrolatua da, bere egiten dituen eta atzematen dituen gorputz baten topaketarako bidean.

Miren Agur Meaberi eskerrak, berakjakin gabe, Nola gorde errautsa bularrean? testua emateagatik; lan egiteko testu bat, nire neurriko testubat, ukitu beharreko testu bat.

zoriontasunak-ezin-bere-arantzei-uko-egin

Montehermoso Kulturunea | Fray Zacarías Martínez kalea, 2 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik larunbatera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Igande eta jai egunetan: 11:00 - 14:00


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.