artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Tutti Frutti

Erakusketa kolektiboa

2026ko Ekainaren 13tik
2026ko Irailaren 19ra

tutti-frutti
Wei Libo, Pure goodness (Mandarin orange n°02), 2022. Arg/ Artistaren kortesiaz.

Tutti Frutti erakusketak merkatuen unibertsoarekin lotura materiala, formala edota kulturala duten hamazortzi artistaren obren hautaketa bat biltzen du —eskulturak, instalazioak, margoak, bideoa, objektuak—. Frutek, barazkiek, salmahaiek eta barazki-azalek osatutako erakusketa honek kontsumoa, ekoizpena eta elikadura ditu hizpide, eta gogorarazten digu nola arteak, produktu onek bezalaxe, gorputza zein gogoa elikatzen dituen.

Identitate, amets eta euskarrien nahasketan oinarrituta, erakusketak erabilera-objektuen eta lurreko fruituen arteko topketak irudikatzen ditu; gauzen sakoneko materialtasuna zalantzan jartzen du, eta formei euren irudikapenaren bezainbesteko balioa ematen die.

Salmahaien antzerti-forman oinarrituz eta merkataritza-erabilpenak bazter utziz, forma-hurbilketa ezohiko bezain emankorrak sortzen dira. Plazera sinplea da: korridoretean ibili, begirada libre uzten zaion bitartean. Itzalik gabeko fruta-mordoen ondoan, zerak aurkituko ditugu: mahai-tresneria jarria, arropak zabalduak, liburu-saltzaile baten mahaia zaharkitua, zintzilikatutako saskigintzako eskulturak eta berreskuratutako kaxetez egindako barazkiak.

Tutti Frutti izenburuak forma, gustu eta materialen nahas-mahas baten ideiari bide ematen badio ere, muinak artea hil ala biziko elikagaitzat jotzen du non ezinbesteko indarrak soilik geratzen zaizkion. Lurra lantzen, landatzen eta biltzen duen baratzezainaren irudiarekin bat egiten du pentsatu, marraztu eta sortzen duen artistarenak, biek ala biek gu elikatzeko bideak bilatzen dituztelarik.

Erakusketako komisario gonbidatua: Anne-Laure Lestage.

tutti-frutti
Wei Libo, Pure goodness (Mandarin orange n°02), 2022. Arg/ Artistaren kortesiaz.

Georges Pompidou galeria | 12 Albert le Barillier karrika - Angelu (Lapurdi)

Xehetasunak
Irailetik ekainera > Astearte - Ostirala: 14:00-18:00 | Larunbata: 11:00-13:00 / 14:00-18:00. \\ Uztaila-abuztua > Astearte - larunbata: 11:00-13:00 / 14:00-18:00.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.