Josturak
Arrese Elena
Deialdi iraunkorra

"Erakusketa Torre Luzeako erakusketa-aretora egokitzen da, hiru geltoki bisualen diseinuaren bidez. Maitasunen mapa bat balitz bezala ekarri dut JOSTURA proiektua Zarautzera. Erakusketa honetan, gure kostaldeko ingurunearen handitasuna eta bertan bizi direnen hauskortasuna uztartu nahi ditut. Ez dira erretratuak, ezta postalak ere. Espazio horrek nire oroimenean uzten duen bibrazioa eta emozioa ulertzen saiatzen naiz. Horma luzean, aireko horizonte bat jarri dut. Energiaz, kolorez eta materiaz betetako lau oihal handiko frisoa zabaldu dut, zerutik kostaldearen handitasuna jasotzeko. Hondoko horma motzean, kristalezko kutxetan babestutako aurpegi abstraktuak daude, memoriaren erlikia modernoak balira bezala. Itsas pasealekuan dabiltzanen giza bibrazioa biltzen da. Ezkerreko pareta luzean, materiaren Jostura egin dut. Elkarri lotutako collage-moduluen instalazioa da. Bi mugimendutan antolatu ditut: batetik, bloke gogor bat, eta, bestetik, konstelazio hedatu eta flotagarri bat."
— Arrese Elena

Torre Luzea | Kale Nagusia, 28 - Zarautz (Gipuzkoa)

