Bidaiaren Oihartzunak
Maite Pinto
2026ko Irailaren 04tik
2026ko Urriaren 22ra

Bidaiaren Oihartzunak 2024ko udan Japonian egindako egonaldi baten ondoren sortutako grabatu kalkografikoen saila da, bidaia-eguneroko moduan ulertua. Proiektua motibazio bikoitz batetik abiatzen da: alde batetik, euskarri digitaletik hizkuntza grafikora igarotzean irudi fotografikoaren pertzepzioa nola aldatzen den aztertzea; eta, bestetik, gaur egungo irudien zirkulazio azkar eta iheskorraren aurrean gelditzeko beharrari erantzutea. Instagramen etengabeko scroll-ak eta irudien berehalakotasunak markatutako testuinguruan, irudiari denbora eskaintzeko eta begirada moteldu ahal izateko espazio bat proposatzen da.
Aukeratutako estanparen formatuak, telefono mugikorraren pantailaren neurri eta proportzioetara hurbiltzen denak, gaur egun irudiak erregistratzeko eta gogoratzeko dugun moduarekin lotura zuzena du. Argazkiak gailu digitalen bidez ateratzen, gordetzen eta berrikusten ditugu; ondorioz, memoria eta irudia pantailaren bidez eraikitzen diren esperientzia bihurtu dira. Sail honetan, bidaia bateko oroitzapen batzuk hautatu eta kobrezko grabatuaren bidez finkatzen dira, irudi batzuek denboran oihartzuna izaten jarrai dezaten.
Kaptura digitalak akuaforte eta urtintaren hizkuntzara eramatean, irudiek presentzia berri bat hartzen dute. Grabatuaren prozesuak irudiaren ekoizpena moteldu eta materializatzen du: hautaketatik hasi eta prozesu teknikoaren urrats bakoitzeraino, denborak beste erritmo bat hartzen du. Horrela, irudiari pausatzeko aukera ematen zaio, eta digitalaren iheskortasunari aurre egin diezaiokeen presentzia material bat eskaintzen zaio.

tTok | Joaniskobaita, Purguko kurutzeko plaza, 1 - Uztaritze (Lapurdi)
Xehetasunak
Asteartea: 17:00 - 20:00
Asteazkena: 9:00 - 16:00
Osteguna: 15:00 - 18:00
Ordutegi finko honetatik kanpo ere irekia izan daiteke. Nahi izanez gero, edo hitzordua hartzeko deitu, lotsarik gabe.

