Ez du pausorik debalde ematen
Hinrich Sachs
2023ko Urriaren 27tik
2024ko Urriaren 27ra

Museo Bikoitzaren hasierako planteamenduari jarraiki, bosgarren edizio honek bildumako eta museoko narratibako objektu hautatuen berrinterpretazio bat proposatzen du.
Sortu berri den lanak hiru zati ditu. Lehenik eta behin, San Ignacio de Loyola itsasontziaren oihaletako baten tamainako olana. Ontzi hori XVIII. mendean erabili zen iberiar penintsularen eta Venezuela kolonialaren arteko bide atlantikoan, salgaiak eta tropak garraiatzeko. Bigarrenik, bi neraberen eta artistaren arteko elkarrizketa kontatzen duen komikia, egungo San Telmo Euskal Gizartearen Museoari buruzkoa. Eta, azkenik, Euskal Herriko garai kolonialeko gurutze-puntuko brodatuetan aurkitutako motiboen sinbolismoari buruzko saiakera.
San Ignacio de Loyola itsasontziaren oihaletako baten tamainako olana.
Ontzi hori XVIII. mendean erabili zen iberiar penintsularen eta Venezuela kolonialaren arteko bide atlantikoan, salgaiak eta tropak garraiatzeko.
San Ignacio de Loyola belaontzia 1730ean eraiki zuten Pasaian, Donostiatik gertu, Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarraren enkarguz. Sarritan zeharkatu zuen Atlantikoa Donostiatik La Guairarako bidean, Venezuela kolonialean, 1742an Karibeko arrezife batean hondoratu zen arte.
Olanak garai hartako itsas ehungintzako teknologia ahaztuak esperimentatzeko aukera ematen dio publikoari. Liho naturalez josita dago eta itsasontzi historikoaren trinketeko belaren neurriak ditu (gutxi gorabehera, 17 ÀƒÂ— 8 m), 1731ko euskal ontzigintzaren eskuliburu baten arabera kalkulatuta. Mihise hau XVIII. eta XIX. mendeen artean eskualdeko emakumeek gurutze-puntuan brodatutako ehun-pieza talde txiki batetik gertu kokatuta dago, bildumaren erakusketa iraunkorrean. Kointzidentzia-puntua ehungintzako ekoizpen-katea da. Bertan, landare-zuntzak iruten dira eta ehundu egiten dira arropa, itsasoihalak eta hilzapiak ekoizteko erabiliko den lihoa egiteko.
Bi neraberen eta artistaren arteko elkarrizketa kontatzen duen komikia
Horren osagarri, ikusizko narrazio bat aurkezten duen liburuxka bat dago, ehungintzari lekuko garaikideen ikuspegitik heltzen diona. Artistaren eta Donostiako eta Errenteriako bi neraberen arteko elkarrizketa batean oinarrituta dago. Fantasia pertsonalak kontatzen ditu, San Telmoko gurutze-puntuko brodatuak aztertzen ditu, eta loturak ezartzen ditu historia kolonialaren, genero-rolen eta Europako ehun-enpresen ekoizpen-kate globalen dinamikaren eta gaur egungo brodatutako moda-oldearen artean. Josune Urrutia ilustratzaileak artistarekin batera garatu zuen gidoi grafikoa, eta bereak dira ondoren egindako marrazkiak ere. Bisitariei ale bat eramateko gonbita egiten zaie.
Euskal Herriko garai kolonialeko gurutze-puntuko brodatuetan aurkitutako motiboen sinbolismoari buruzko saiakera.
Hirugarren elementua museoan eta beste bilduma batzuetan kontserbatutako Euskal Herriko gurutze-puntuko ehunetan sakontzen duen ikerketa lana da. Horietan erabilitako motiboen esanahia, materialak eta artisau teknikak aztertzen ditu, baita bere funtzio sozial eta sinbolikoak ere. Espainiako domeinu kolonial bortitz eta ustiatzailearen mendeetan ezartzen du ehunen eta brodatuen jatorria, eta iradokitzen du brodatutako motibo batzuk eskualdearen aberastasuna nabarmen handitu zen aldi horrekin lotuta egon daitezkeela.

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)
Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.

Mingotsa
Aza. 09 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]
Hinrich Sachs | Erakusketa: Ez du pausorik debalde ematen. | Non: San Telmo museoan, Donostian. | Noiz arte: 2024ko urriaren 27ra arte.