artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Black Place

Jutta Koether

2022ko Urriaren 28tik
2023ko Apirilaren 16ra

black-place

Black Place Jutta Koetherren lehen erakusketa monografikoa da Estatuan eta hiru hamarkada baino gehiagoko lana bilduko du.

Laurogeiko hamarkadaren hasieratik, Koetherrek pinturan oinarritutako eta idazkerak, performanceak eta musikak zeharkatutako praktika artistiko bat garatu du. Praktika horiek artearen historiografiarekiko diziplinarik ez izaten eta bere genealogiak bilatzen lagundu diote. Koetherren lana ezkutuan eta modu desobeditzailean hurbiltzen zaio margolaritzaren historiari, eta feminismoak eratutako praktika artistiko baterako leku gisa aldarrikatzen du baliabide hori.

Black Place-k formatu eta material askotako lanak biltzen ditu; Poussin, Rubens, Cézanne… margolarien lanen berreskuratze gisa har daitezkeen oihal handiak —lehen aldiz erakutsi ziren lekuetan ia modu performatikoan eginak eta beren egikeraren berehalakotasun zentzuarekin—, edota formatu ertain eta txikiko lanak, era askotako euskarrietan eginak, non Koetherrek beste material batzuk aplikatzen dituen, ohiko pinturatik kanpo.

Pinturaren historia Koetherren praktikan beti subjektu gisa presente egon den arren, bereganatze-estrategiak aldatuz joan dira, baita testua bere lanetan sartzeko modua ere. Bere lehen lanetatik argi ikusten da arreta jartzen diela herri-kulturaren adierazpen batzuei eta besteei, bai eta historiari eta pinturaren berezko logikari lotutako beste gai batzuei ere.

Jutta Koether Kolonian jaio zen 1958an. Artea eta filosofia ikasi zituen Koloniako Unibertsitatean, eta Whitney Museum of American Art-eko Ikasketa Independenteen Programa jarraitu zuen New Yorken, laurogeiko hamarkadaren hasieran; museo eta erakunde askok eskaini dizkiote erakusketa nmonografikoak haren lanari, ondokoek, besteak beste: Museum Brandhorst, Munich, Mudam Luxembourg, PRAXES Center for Contemporary Art, Berlin, Moderna Museet, Stockholm, Van Abbemuseum, Eindhoven, Kunsthalle Bern, Vienako Arte Ederren Akademia eta Kölnischer Kunstverein, Kolonia.

Artista gisa egindako lanaz gain, Koetherrek arteari eta musikari buruzko aldizkarietarako idatzi du: Spex, Eau de Cologne, Artforum, Texte zur Kunst eta Flash Art. Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, f. (1987). Gainera, Koetherrek hainbat proiektutan parte hartu du Reena Spaulings taldearekin eta, bere performance musikaletan, Rita Ackerman, Tony Conrad, Kim Gordon, John Miller, Steven Parrino eta Tom Verlainerekin, besteak beste. 2010az geroztik, Pintura eta Marrazketa irakaslea da Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitatean.

Komisarioak: Beatriz Herráez eta Catalina Lozano

Irudia: Polsprung, 2002. Jutta Koether, Olioa oihalaren gainean (Galerie Buchholz-en adeitasunez)

black-place

Artium | Frantzia Kalea, 24 - Gasteiz (Araba)

Xehetasunak
Asteartetik ostiralera: 11:00 - 14:00 / 17:00 - 20:00
Larunbatak eta igandeak: 11:00 - 20:00
Doako sarrera: arratsalde guztietan eta igandeetan, egun osoan


konstelazio-bat-beltzaren-tonuetan
Jutta Koether artista, Gasteizko Artium museoan jarri duen erakusketan, iragan ostiralean. JAIZKI FONTANDEA / FOKU

Konstelazio bat beltzaren tonuetan

Aza. 04 | Aitor Biain [BERRIA.eus]

Gasteizko Artium museoak Jutta Koetherren lanak jarri ditu 'Black Place' erakusketan. Artistak 1980ko hamarkadaren erditik gaur arte egindako ibilbidea errepasatzen du. Beltza da obra guztietan protagonista


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.