artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Konstelazio bat beltzaren tonuetan

Gasteizko Artium museoak Jutta Koetherren lanak jarri ditu 'Black Place' erakusketan. Artistak 1980ko hamarkadaren erditik gaur arte egindako ibilbidea errepasatzen du. Beltza da obra guztietan protagonista

konstelazio-bat-beltzaren-tonuetan
Jutta Koether artista, Gasteizko Artium museoan jarri duen erakusketan, iragan ostiralean. JAIZKI FONTANDEA / FOKU

Aitor Biain [BERRIA.eus]
| 2022ko Azaroaren 4a

Izarrek gauaren oihal beltza zulatzen duten eran margotzen dituzte margolan beltzek Gasteizko Artium museoko horma zuriak. Zuriaren eta beltzaren ñabarduren arteko jolas horretan oinarritzen baitira Jutta Koether artistaren lanak (Kolonia, Alemania, 1958). 1980ko hamarkadaren erditik gaur egunera arte egindako obrak biltzen ditu Black Place erakusketak (leku beltza). Piezen "konstelazio bat" da erakusketa, artistaren esanetan, balio baitu haren ibilbidearen errepasoa egiteko. Inguruotan bakarka egindako lehena du, hain zuzen ere. Datorren urteko apirilaren 16ra bitarte egongo da ikusgai.

Hiru hamarkada luzeko bidea egin du Koetherrek artearen munduan. Pinturan oinarritzen da haren lana, baina idazketa, performancea eta musika ere landu izan ditu bidean. Praktika artistikoa "hausnartzeko" eta aldarrikatzeko baliatzen du artistak; batez ere aldarrikapen feministarako. Izan ere, artearen historiako kode asko zalantzan jarri eta "ezarritako kanonarekin hausteko" baliatzen ditu obrak, baita ikuslea zuzenean interpelatzeko ere.

Horrek egiten du bereizgarri Koetherren lana, erakusketaren komisario Catalina Lozanok azpimarratu duenez: "Oso garrantzitsua da ñabardura hori; izan ere, garai hartan artista feminista ugarik beste bide bat hartzea erabaki zuten. Baina Juttak pinturaren bidea hautatu zuen. Margolaritzan zerbait gerta zedin nahi zuen; bertan eragin". Horrek argi erakusten du artistak bazterretatik lan egiteko duen interesa, Lozanok erantsi duenez, eta baita margolaritzaren historiari beste ikuspuntu batetik ekiteko nahia ere, "irakurketa berriak eskaini ahal izateko". Artium museoko zuzendari Beatriz Herraez izan du lagun Lozanok komisario lanetan.

Hurbildu eta aldendu

Askotariko formatuak dituzten lanak biltzen ditu erakusketak. Badira ia horma guztia hartzen duten tamaina handiko mihiseak, zeintzuek erreferentzia egiten dieten Botticelliri, Rubensi eta beste artista batzuei; baina badira, halaber, tamaina txikia nahiz ertaina duten obrak, era askotako euskarrietan eginak, zeintzuetan artistak margoaz gain bestelako materialak ere erabiltzen dituen. Areto bakarrean daude guztiak, erakusketarako propio egindako pieza izan ezik. Hain justu, hura da erakusketari izena ematen diona, eta margolana ez den bakarra.

Korridore baten amaieran, horma beltz baten gainean, emakume baten aurpegiaren silueta marraztu du Koetherrek, aluminiozko xaflak erabilita. Luzea da pasabidea oso, eta, obraraino iristeko, metro asko ibili behar ditu bisitariak, artelanik gabe, erabat biluzik dauden horma zurien artean. Artistak azaldu duenez, obrara hurbildu ahala jabetuko da ikuslea haren xehetasunez. "Eliza batera sartzean bezala da: urrunetik begiratuta, badakizu ikusten dituzun irudiak zer izan daitezkeen, baina hurbildu eta aldendu egin behar duzu ñabardurez jabetzeko".

Jolas hori darabil artistak bere artelanetan ere. Mihiseari hurbiletik begiratuz gero, adibidez, hitzak edota marrazkiak ikus daitezke margolanetan. Izan ere, espazioa "elementu performatibo bat" da artistarentzat. "Bisitariak, obrara gerturatzen denean, performer baten jarrera hartzen du, ikusle hutsa baino gehiago da. Kasu honetan ere, lan batzuk ikusteko oso gertu egon behar da; beste batzuetan, ordea, aretoaren erdigunean egotea ezinbestekoa da obra bere osoan ikusteko".

Beltza da pieza guztiak lotzen dituen kolorea eta haria, baina ez da bakarra; artistak beste kolore batzuk ere erabiltzen ditu tarteka, nahiz eta gehienetan ez den agerikoa begien bistara. Beltza da nagusi eremu osoan. Izan ere, Koetherren arabera, kolore beltzak badu harremana 80ko punkarekin, underground kulturarekin eta baita arte abstraktuarekin ere. "Oso errotuta zegoen lehen saiakerak egiten hasi nintzen garai haietan. Ez dut esango tabula rasa denik, baina esploratzeko aukera izugarri handiak ematen dizkit kolore beltzak. Horregatik da interesgarria niretzat".

Erakusketaren izenbururaino eraman du hori. Georgia O'Keefe artista estatubatuarrak 1940ko hamarkadan margotu zituen paisaia batzuei egiten baitie erreferentzia. Aztec inguruan egin zituen, Mexiko Berrian (AEB): desertu amerikarreko mendialde ilun bat da. Eremu hari Black Place izena jarri zion O'Keefek. Hori bera baliatu du Koetherrek erakusketak berezkoa duen iluntasuna izenburura ere eramateko.

Koetherrek artea eta filosofia ikasi zituen Koloniako Unibertsitatean, eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art museoan ere egin zituen ikasketak. Haren lanak munduko museo ugaritan erakutsi ditu: Munich, Berlin, Stockholm eta Vienako museoetan, besteak beste. 1987an joan zen New Yorkera lehendabizikoz, eta han bizi da orduz geroztik. AEBen eta Alemaniaren artean dabil oraindik, dena den. Izan ere, sortzaile izateaz gain, irakasle ere bada Hanburgoko Arte Ederren Unibertsitatean; marrazketa eta pintura irakasten ditu.

black-place

Black Place

Jutta Koether

Artium (Gasteiz, Araba)

2022ko Urriaren 28tik
2023ko Apirilaren 16ra


fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.