artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Nagore Legarreta: "Pospolo kaxa batekin egindako kamerarekin sortu ditut argazkiak"

Indian ateratako argazkiekin pospolo kutxa baten itxura izango duen liburua prestatzen ari da Legarreta: ‘Suzko irudiak'. Bizitzaren eta heriotzaren paleta kromatiko osoa izango du ardatz.

nagore-legarreta-pospolo-kaxa-batekin-egindako-kamerarekin-sortu-ditut-argazkiak
Nagore Legarreta, Hernanin. Arg/ JON URBE - FOKU

Kristina Berasain Tristan [BERRIA.eus]
| 2024ko Ekainaren 24a

Portu mundu txiki bat da, auzo txiki bat, palmondoa eta guzti, ibaitik gertu. Ezkaratzeen atarietan auzotarrak hizketan ari dira. Balkoietan arropa zintzilik dago. Amonarena zen etxean bizi da egun Nagore Legarreta (Hernani, Gipuzkoa, 1981). Hantxe dauka, gela ilun batean, argazki laborategia.

Akats batekin hasi zen dena...

Lan askoren abiapuntua izan da akatsa, baina akats guztiek ez dute balio. Pospolo kaxa batekin egindako kamerarekin sortu ditut argazkiak. Lautan izan naiz Indian. Lagun batek katigatu ninduen. Taldeekin joan ginen bidaietako argazkilaritza irakastera. Nik pospolo kutxak eraman nituen. Lehenengo aldian kaxari jostorratz punta batekin egin nion zuloa, eta itzultzean konturatu nintzen zulotxoa oso handia zela, eta irudiak gaizki fokuratuta zeudela. Argazkiak errebelatzean konturatu nintzen hor bazegoela zerbait berezia, argi berezi bat, batez ere, eguzkiarekiko modu jakin batean kokatzen nintzenean. Argazkiak eguzki izpi txorrotadez beterik daude.

Liburu bat egingo duzu orain.

Udazkenean argitaratuko dugu liburua. Guztira zazpiehun argazki ditut,eta orain hasiko naiz edizio lanetan. Liburuaren haria egunaren zikloa da, egunsentitik ilunabarrera, kolore paleta kromatikoa ardatz hartuta.

Pospolo kutxa baten itxura izango du, ezta?

Hala da. Pospolo itxurako zorro baten barruan joango da; alde batetik eguna izango da, eta bestetik gaua. Dirua biltzeko kanpaina bat egin dugu, eta harrituta nago, zeren hogei bat egunetan oinarrizko helburura iritsi gara [4.322 euro]. Hala ere, gustatuko litzaidake kopuru hori gainditzea, zeren gutxienekora iritsi gara, baina proiektuak askoz gehiago balio du. Uztailaren 13ra bitarteko epea dago ekarpena egiteko, eta tartean badago aukera, liburuaz gain, argazkiak erosteko eta argazki kamerak egiteko ikastaroak erosteko.

Esan izan duzu ez zaizkizula National Geopraphicen argazkiak gustatzen.

Ez zait gustatzen eginda dagoen argazkia egitea. Ez dut nahi Taj Mahalaren argazkia egin, hori jada egina dagoelako. Oso zaila da zerbait desberdina egitea, baina pentsatu nuen egiteko modua aldatuta bidea oparoa izan zitekeela. Beste ikuspuntu bat landu nahi nuen.

Argazki onirikoak dira...

Estenopeikak beti ematen du mundu irreal baten sentsazioa, ametsen mundu batena. Asko kateatu nintzen estetika horretara. Gusturago sentitu naiz eremu horretan. Iradokitzen duten argazkiak dira, akatsez beteak, ez hain zehatzak. Estropezua aldarrikatzen dut. Bide batzuk irekitzen dizkizu, espero ez zenituenak.

Mezu bat ere badago.

Bizitzaren zikloari lotutako proiektua da. Indian egunean bizi dira, momentuan, eta filosofia hori ekarri nahi izan dut, ulertuta bizitzaren barruan heriotza dagoela. Bizitzarekin eta heriotzarekin lotzen dut lan hau, argiarekin eta iluntasunarekin. Azkenaldian lagun artista batzuk joan zaizkigu. Koldobika Jauregi bera. Berak bat egiten zuen begirada honekin. Asko etortzen zait haren erreferentzia. Eta Gorka Setien, Mikel Barreiro... Nolabait hor daude. Lan honen sinopsia izango litzateke beste egun bat pasatu da eta bizirik gaude. Momentua bizitzearen aldeko mezua da, gauzak disfrutatu eta sinplifikatzearena.

Varanarasirekin maitemindu zinen...

Bai. Oso konexio potentea sentitu nuen han. Ganges ibai sakratua da, eta goizaldean, eguzkia ateratzean, jende pila joaten da hara; errezoak egiten dituzte, luzaketak... Eranzten dira, arropa garbitzen dute... Eta bizitza ospatzen ari direnen alboan hildakoak daude. Dena aldi berean gertatzen da. Magikoa da.

Soinu banda bat ere izango du liburuak, ezta?

QR kode bat egongo da musika hori entzuteko. Hiru musikarirekin ari naiz: Mariano Hurtado, Nerea Garrido eta Beñat Iturriotz. Pieza bakar bat izango da, 20-30 minutukoa; hasi bezala bukatzen den abestia. Liburua bezala, egun baten kontakizuna izango da, goizaldearen argitik gaueko iluntasunera. Hori da pieza horren zentzua. Oso musika tresna bereziak erabiltzen ari dira, eta oso itxura ederra hartzen ari da. Gero zuzeneko emanaldiak egingo ditugu.

Zikinbrillo izango da zigilua. Zer da 'zikinbrillo'?

Aitak gauzak egiteko nuen moduari jarritako izena da. Nire marka bihurtu dut, etiketa estetiko bat. Gauzak egin nahi dituzu azkar eta ondo, baina narras xamar ateratzen dira, baina gero txukun jartzen dituzu, eta modu hori oso nirea da. Edertasunari egiten zaion omenaldi zatar bat dela esango nuke. Edertasunaren bilaketa utopiko horretan batzuetan gauza ederrak ateratzen dira.

irudi galeria

indian-arg-manu-barreiro
ganges-ibaia-arg-nagore-legorreta

erretratu-ii

Erretratu II

Erakusketa kolektiboa

SC Gallery (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 24tik
2026ko Ekainaren 30era

bizi-min-bizi

Bizi-min-bizi

Miren Gonzalez Goikoetxea

Arteztu (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Maiatzaren 29tik
2026ko Uztailaren 18ra

farocki-efektua

Farocki efektua

Kubo Kutxa aretoa (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 19tik
2026ko Irailaren 27ra

gramatika

Gramatika

Mawa Ordúñez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Apirilaren 24tik
2026ko Ekainaren 21era

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

artea-mugitzearen-artea

Artea mugitzearen artea

Amaia Igartua Aristondo [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 8a

Artelanak erakusteaz ez ezik, haiek lekualdatzeaz ere arduratzen dira museoak: adibidez, maileguan uzten dituztenean. Zaharberritzaile batek gainbegiratzen du prozesua pieza biltzen dutenetik helmugan ipintzen duten arte, eta aseguratuta joaten dira.

elkarri-eutsiz

Elkarri eutsiz

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

MAR DE DIOS | Non: Rekalde aretoan, Bilbon. | Noiz arte: Ekainaren 21era arte.

utopiaz-mozorrotutako-distopia

Utopiaz mozorrotutako distopia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.