artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Hasi da Jardun Artistikoentzako Institutuaren (JAI) programaren bosgarren edizioa

JAIk ezagutzaren ekoizpenaren eta transmisioaren arteko loturan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen arteko trukerako gune bat eraikiz. Aurten Itziar Okariz, Alejandro Cesarco, Olatz Otalora eta Ibon Aranberri izango dira programako tutoreak.

hasi-da-jardun-artistikoentzako-institutuaren-jai-programaren-bosgarren-edizioa
JAI aurkezpena. Arg/ Quintas Agazkilariak

| 2024ko Ekainaren 27a

Tabakalerak (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Zentroa) eta Artium Museoak (Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoa) elkarlanean antolatutako JAI -Jardun Artistikoentzako Institua izeneko ikasketa-programa, 2022tik aurrera Jorge Oteiza Museoa Fundazioaren lankidetza izan duena, gaur hasi da Vitoria-Gasteizko museoko lantegi eta espazioetan. Datozen bi hilabete eta erdian eskolaren bosgarren deialdian hautatutako hamasei lagunek parte hartuko dute —hiru erakundeen programei lotutako nazioarteko artistak irakasle dituztela— ikasketa-programan. Uztailaren 8tik aurrera eskola Tabakaleran garatuko da, eta abuztuko azken astean itzuliko da Artium Museora, tartean Oteiza Museoan egonaldi labur bat egin ondoren. JAI udako eskolaren muina jardun artistikoa da, eta ikerketa, ekoizpena eta lan kritikoa sustatzea ditu helburu.

JAI, Jardun Artistikoentzako Institutua, Artium Museoak eta Tabakalerak elkarlanean antolatutako ekimena da, eta arteen arloko profesionalak trebatzen laguntzea du helburu, truke eta gurutzaketa artistikoetarako espazio bat sortuz. JAIk ezagutzaren transmisioan sakondu nahi du, prestakuntza-prozesuan dauden artisten eta nazioarteko profesionalen arteko trukerako espazioak eraikiz.

Ekoizpenarekin lotutako ezagutzaren transmisio hori indartzeko, JAIko irakasleak bosgarren edizio honetako deialdia sustatzen duten erakundeen erakusketa-programen eta programa publikoen parte dira. 2024an honako hauek izango dira irakasleak: Patricia Dauder (Bartzelona, 1973), Jeremiah Day (Plymouth, Estatu Batuak, 1974), Imán Issa (Kairo, 1979), Hilary Lloyd (Halifax, Ingalaterra, 1964) eta Iñaki Garmendia (Ordizia, 1972). Tutoreak, berriz: Olatz Otalora (Algorta, 1990), Alejandro Cesarco (Montevideo, Uruguai, 1975), Itziar Okariz (Donostia, 1965) eta Ibon Aranberri (Itziar-Deba, 1969) artistak.

Prestakuntza-saioak ekainaren 26tik abuztuaren 30era bitartean egingo dira. Ikastaroa Artium Museoan hasiko da, eta uztailaren 5era arte egongo dira bertan ikasleak. Uztailaren 8tik abuztuaren 23ra arte, Tabakaleran jarraituko dute, eta hil horren 26an Gasteizera itzuli eta 2024ko JAI udako eskola amaituko dute. Abuztuan, parte-hartzaileek egonaldi bat egingo dute Altzuzan, Oteiza Museoa Fundazioa dagoen herrian.

Ikasketa-programa artearen jardueraren inguruko elkarrizketak eta horiek sortzen dituzten lengoaietan eta subjektibazioan beste bide batzuetatik barneratzeko gaitasuna zabaltzeko aukera ematen duen baliabide gisa aurkezten da. Planteatutako mekanika diseinatuta dago artista-irakasle bakoitzak prozesu horien ikuspegi berezia eskaintzeko. Ezaugarri horrek programaren metodologia gehiago kokatzen du lantegiaren espazioan ehuntzen diren harremanetan eta praktika zehatzetan teorian baino. Vitoria-Gasteizko Artium Museoan egingo diren saioek lotura estua dute museoan ikusgai dauden Patricia Dauderren eta Ibon Aranberriren erakusketekin, baina Tabakaleran, lantegiko praktika eta parte-hartzaile bakoitzaren prozesuaren garapena izango dira ardatz.

JAIren bosgarren deialdirako 50 hautagai baino gehiago agertu ziren, eta horien artean, 16 parte-hartzaile aukeratu, txostenean aurkeztutako artelanaren interesaren eta kalitatearen arabera eta hautagaiek beren aurkezpenetan helburuak izendatzean ikasketa-programaren ildoekiko adierazitako egokitasunaren arabera. Hautaketak, gainera, parekotasun-irizpideei erantzuten die, eta, azkenik, talde anitza eta askotarikoa osatu da parte-hartzaileen jatorri geografikoari, belaunaldiei eta arte garaikidearen praktiketan dauden lengoaia eta diziplinen aniztasunari dagokienez. Batzordeak, era berean, parte-hartzaileetako lauri matrikula- eta mantenu-bekak ematea erabaki zuen.



gorputz-geometrikoak

Gorputz geometrikoak

Eduardo Txillida

Txillida leku (Hernani, Gipuzkoa)

2026ko Ekainaren 25etik
2026ko Urriaren 26ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

fantasia-eta-arrazoia

Fantasia eta arrazoia

Goya

Arabako Arte Ederren Museoa (Gasteiz, Araba)

2026ko Maiatzaren 18tik
2027ko Otsailaren 28ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

harri-erre-malpais

Harri erre, 'malpaís'

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Malpaís | Artista: Borja Gomez. | Non: Naratan, Bilbon. | Noiz arte: Azaroaren 7ra arte.

bilboko-arte-ederren-museoa-zabaldu-dute

Bilboko Arte Ederren Museoa zabaldu dute

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 21a

Berritutako museoei buruzko artikulu sorta bukatzeko, Bilboko Arte Ederren Museoari tokatuko zaio gaur txanda. Komunikabideek behin eta berriz errepikatu duten moduan, urriaren 5ean zabaldu zen Bilboko museo berritua.

zer-memoria-dosi-behar-du-fikzioak

Zer memoria dosi behar du fikzioak?

Uxue Rey Gorraiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 18a

Iruñeko Topaketen gerizpean, Leire Lakuntza, Ainhoa Apeztegia eta Nagore Txibite artisten obrak hizketan eta galdezka jarri dituzte Ziudadelako Arma aretoan. Udalaren Arte Garaikideko Bildumako lanen hautaketa batekin ere osatu dute erakusketa.

kultura-ikertu-kultura-babestu

Kultura ikertu, kultura babestu

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 16a

Orain egun batzuk [EAEko] Kulturaren Euskal Behatokiaren email bat jaso nuen; azaroaren 5ean eta 6an egingo dituen jardunaldien egitaraua zekarren (gaztelerazko mezutik ireki behar izan nuen, euskarazko bi estekak ez zebiltzalako; benetan inork ez ditu halako gauzak gainbegiratzen kultura eta euskara sailean?).

gwangjuko-biurtekoa-aldaketarako-agindu-bat

Gwangjuko Biurtekoa, aldaketarako agindu bat

| 2026ko Urriaren 15a

Bere 16. edizioan, Hego Koreako arte garaikideko nazioarteko erakusketak esperientzia intimoak, kontakizun historikoak eta denboraren ikusmoldeak jartzen ditu elkarrizketan

osotasunaren-gezur-hauskorra

Osotasunaren gezur hauskorra

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 14a

Izar iheskorra eta bihotza | Artista: M. Benito Piriz. | Non: Bilbo Arten, Bilbon. | Noiz arte: azaroaren 8ra arte.

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.