artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erik Boulatov errusiar margolari abangoardista hil egin da.

Sots Arteko figura nagusia, Parisen hil da, bizi zen tokian, azaroaren 9an, 92 urterekin.

erik-boulatov-errusiar-margolari-abangoardista-hil-egin-da
Erik Bulatov, 2016. © Евгения Давыдова

Quentin Humbloten artikulutik itzulia [JdA]
| 2025eko Azaroaren 17a

Moskuko kontzeptualismoaren eta Sots Artearen azken ordezkari handienetako bat zen (Pop Art estatubatuarraren baliokidea Sobietar Batasunean). Erik Boulatov artista errusiarra 2025eko azaroaren 9an hil zen, 92 urte zituela, Parisen. Cyrilikoz idatzitako esaldiak eta hiri zein landa paisaiak uztartzen zituzten bere lanengatik zen ezaguna, eta horrela lagundu zuen Errusiako arte garaikidearen berrikuntzan.

1933ko irailaren 5ean jaio zen Sverdlovsk-en (gaur egungo Jekaterinburg) Ural mendietan, eta haurtzaroan Moskuraino joan zen Alderdi Komunistako karguduna zen bere aita jarraitzeko. 1947 eta 1952 artean margolaritza, eskultura eta arkitekturako eskola batean ikasi zuen, eta 1958ra arte prestakuntza Súrikov Arte Ederren Institutuan jarraitu zuen.

1953an Staline hil ondoren ere erregimenak ezarritako estilo ofiziala zen Errealismo Sozialistarekin ez zuen sekula erosotasunik sentitu, eta umeentzako liburuen ilustratzaile bihurtu zen, bere lagun artista Oleg Vassilievekin batera. Harekin hiru hamarkadaz baino gehiagoz kolaboratu zuen eta hainbat sari irabazi zituzten.

Sobietar Batasuna apurka irekitzen hasi zenean, Pop Arta ezagutu zuen, jaialdi batean. 1960ko hamarkadan, bere lagunekin batera —tartean Oleg Vassiliev, baina baita Ilya Kabakov, Vladimir Yankilevsky eta Viktor Pivovarov — Boulevard Sretenski izeneko taldea sortu zuen, euren bilera-kalea izen berekoa. Talde horren lan-lerroak eten egiten zuen errealismo sozialistarekin eta XX. mendearen hasierako errusiar abangoardetara hurbiltzen zen. Horrela bihurtu zen Boulatov Moskuko kontzeptualismoaren figura nagusietako bat, bere talde lagunen antzera.

1985ean, ordurarte Sobietar Batasunean ia ezezaguna eta Europan guztiz baztertua zelarik, anonimotasunetik atera zen, Mikhail Gorbatxoven Perestroika hasi zenean. 1988ko Veneziako Biurtekorako Sobietar ordezkaritzaren parte izan zen, eta aukera baliatu zuen lehenik New Yorkera eta gero Parisa emigratzeko; azken hiri horretan finkatu zen 1991 eta 1992 artean, nahiz eta Errusiara joaten jarraitu zuen bere erakusketengatik.

1960ko hamarkadan Errusian asko erakutsi bazuen ere, batez ere kafetegietan izan ziren bere lanak ikusgai. 1988tik aurrera, erakusketak eta atzerabegirakoak bata bestearen atzetik etorri ziren: lehenengoa Zurich-eko Kunsthalle-n izan zen, eta ia berehala beste bat Pariseko Georges Pompidou Zentroan urte berean. 2006an Errusian egin zen bere lehen atzerabegirako handia, Tretiakov Estatuko Galerian, Moskun. 2013an, hiriburu berean, bere taldearekin batera aurkeztu zuten erakusketa Arte Garaikidearen Museoan, Roman Abramovitxen museo pribatuan, eta 2014an berriro ere Moskuko "Manège" Erakusketa Zentroan. Bere azken erakusketa handienetako bat 2023koa izan zen, Nijni Novgorodeko Arte Museoan, 90. urtebetetzea ospatzeko.

Errusiako erregimena etengabe kritikatu zuen, eta bere margolanetan iseka egin zion, estatuaren lelo ofizialak berreskuratuz, adibidez "Gora PCUS" (2003-2005) lanean, 2016an Semerinikhine bildumagile bikoteak Pompidou zentroari legatu ziona.

2008an Errusiako Arte Ederren Akademiako kide izendatu zuten, eta 2015ean Arteen eta Letren Zaldun izendatu zuten Parisen. Gaur egun, bere lanak mundu osoko bildumetan daude ikusgai: Errusian —Tretiakov Estatuko Museoan eta San Petersburgoko Hermitage Museoan—, baita Europan eta Estatu Batuetan ere, esate baterako New Yorkeko Guggenheim Museoan, Koloniako Ludwig Museoan eta Basileako Kunstmuseum-ean.

irudi galeria

erik-boulatov-mozart-1991-erik-boulatov

get-me-a-stone

Get me a stone

Rosalind Nashashibi

Artium (Gasteiz, Araba)

2026ko Ekainaren 12tik
2026ko Azaroaren 01era

gramatika

Gramatika

Mawa Ordúñez

Montehermoso Kulturunea (Gasteiz, Araba)

2026ko Apirilaren 24tik
2026ko Ekainaren 21era

lau-urteko-erakusketarako-deialdia-zabaldu-du-eremuak-programak

Lau urteko erakusketarako deialdia zabaldu du Eremuak Programak

| 2026ko Ekainaren 15a

Deialdia artistei eta arte garaikidearen praktiketan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago. Hautaketa-epaimahaia eremuak-eko Batzorde Teknikoak osatuko du —gaur egun Iñaki Garmendia, Raúl Domínguez eta Olatz Otaloraz osatua—, Chus Martínezekin batera kanpoko gonbidatu gisa. Hautagaitzak uztailaren 5a arteko epean bidali behar dira.

rosalind-nashashibiren-get-me-a-stone-erakusketa-jarri-dute-artium-museoan

Rosalind Nashashibiren 'Get Me A Stone' erakusketa jarri dute Artium Museoan

| 2026ko Ekainaren 15a

Erakusketan azken bost urteetan ekoiztutako margolan batzuk daude ikusgai, eta horrekin batera Occupation of The Inner Life (2026) filma. Artistak Gazako egungo egoerarekin duen inplikazio afektibo eta politikoa islatzen dute Get Me A Stone erakusketan bildutako lanek. Aita palestinarraren alaba, Nashashibik hainbat lan eskaini dizkio historian zehar era guztietako indarkeria jasan duen lurralde bati.

david-hockney-88-urterekin-hil-da

David Hockney 88 urterekin hil da

| 2026ko Ekainaren 12a

Ekainaren 12 honetan iragarritako Artista britainiarraren heriotzak pintura, argazkigintza, irudi inprimatu eta ukipen-pantailen arteko zatiketak gutxitan kontuan hartu dituen ibilbideari amaiera eman dio.

san-telmo-museoak-baltzune-eta-p-003687-obrak-aurkezten-ditu

San Telmo Museoak Baltzune eta P-003687 obrak aurkezten ditu

| 2026ko Ekainaren 12a

Tractora Koop. E.-ko kide diren Usue Arrieta Otaolaren Baltzune eta Ainara Elgoibarren P-003687 obrak 2026ko ekainaren 11tik aurrera urtebetez museoko dorreoian eta elizan ikusgai izango dira Museo Bikoitza programaren barruan.

louvre

Louvre

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 11a

Louvre museoko langileak greban omen daude. Xalbat Alzugarai [Berria egunkariko] kazetariak argitaratutako erreportaje luzean ondo baino hobeto deskribatu zuen munduko museo handienetako baten egoera penagarria.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

uharte-zentroak-9-proiektu-hautatu-ditu-2026ko-laguntza-programarako

Uharte Zentroak 9 proiektu hautatu ditu 2026ko Laguntza Programarako

| 2026ko Ekainaren 9a

Arte Plastiko eta Ikusizkoetarako Laguntza Programak arte plastikoen eta Ikusizkoetarako arloan ikerketa artistikoko proiektu argitaragabeak egiten laguntzea du helburu. Egitasmoak bi modalitatetan banatuta daude: ekoizpenekoak alde batetik eta argitalpenekoak bestetik.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.