artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Oliver Laxek bere proiektu murgiltzaile berria aurkeztuko du Tabakaleran

Madrideko Reina Sofía Museorako sortutako 'HU/هُو.Bailad como si nadie os viera' instalazioak Sirāt film sarituaren sorkuntza-prozesua, ikerketa-lana eta grabazioak ditu abiapuntu.

oliver-laxek-bere-proiektu-murgiltzaile-berria-aurkeztuko-du-tabakaleran
Olivier Laxe. Arg/ Tabakalera

| 2026ko Ekainaren 15a

Oliver Laxek Sirāt filmaren unibertso sortzaile eta sentsorialetik abiatuta sortutako instalazio murgiltzaile bat hartuko du Tabakalerak datorren uztailetik aurrera. Zinema garaikideko azken urteetako filmik ospetsuenetako bat da Sirāt (Epaimahaiaren Sari Nagusia Cannesko Zinemaldian, 2025; sei sari 2026ko Goya sarietan; bi izendapen 2026ko Oscar sarietarako).

Reina Sofía Museorako sortu zuen HU/هُو. Bailad como si nadie os viera instalazioa, eta orain Tabakaleraren udako programazioaren erakusketa nagusietako bat izango da. Oliver Laxe bera izango da uztailaren 16an egingo den inaugurazioan, eta ekitaldian izango dira, baita ere, Reina Sofía Museoaren ordezkari Julia Morandeira, Ikasketa zuzendaria, eta Chema González, Zinema eta Medio Berrien burua, Madrilgo pinakotekan erakusketari forma eman zioten komisarioak biak.

Agirian diotenez, Donostia Zinemaldiarekin (SSIFF) lankidetzan instalazioa Tabakaleran antolatzeak agerian uzten du entitateen arteko sintonia, arte bisualen, zinemaren eta esperimentazioaren arteko lotura-modu berriak aztertzen dituzten proiektuei dagokienez. Aldi berean, erakusketa Tabakalera Kultura Garaikideko Nazioarteko Zentroaren lan-ildoekin bat datorrela azpimarratu nahi izan dute: diziplina desberdinen arteko elkarrizketa bultzatzea, artistei eta sortzaileei beren praktika artistikoak garatzen laguntzea eta jendarteari arte garaikidea adierazpen guztietan hurbiltzea.

Datozen asteetan emango dute erakusketaren xehetasun gehiago.


hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

web

Web

Mona Hatoum

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Azaroaren 15era

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.