artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Denbora besarkatzeko ahalegin bat

'MIRARI BAT EGUNEAN' | Artista: Nagore Txibite. | Non: NUPeko Sario eraikinean, Iruñean. | Noiz arte: ekainaren 13ra arte.

denbora-besarkatzeko-ahalegin-bat
Nagore Txibite artistak 'Mirari bat egunean' erakusketan. Arg/ NUP kultura

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 10a

Desplazamenduaren nozioak erakartzen nauen zerbait dauka. Leku batetik bestera mugitzeaedota espazio-aldaketa bat erregistratzea baino gehiago, norbera ezagutzeko ariketa ere bilakatzen delako igaroaldia. Prozesu horretan, inguratzen gaituen irudi, hitz edota forma baten inperfekzioarekin identifikatzeak barne-mugimendu txiki bat ekartzeko aukera baitu. Alegia, behatzen dugun horrek baldintzatutako eraldaketa kontzientea gerta daiteke, eta haren eraginpean sortzen den bulkadak zerbait berria ekar dezake.

Hain zuzen, Nagore TxibiterenMirari bat eguneanerakusketak, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikinean, desplazamenduan behatzen dugun horretatik eratorritako tentsioek eraikitzen duten eszenatoki batean kokatzen gaitu. Zehazki, artistak lanerako bidean esperimentatu zuen behaketa prozesuaren emaitza baita bertan ikusiko duguna. Honek erantzun itxiei uko egiten dieten obrak eskaintzen dizkigu, eta hausnarketarako espazio ireki bat proposatzen du.

Ohiko erakusketa espazio zurien neutralitate aseptikotik urrun, Txibiterenpiezak bizirik dagoen espazio batean txertatzen dira, norbanakoen joan-etorriek egunero zeharkatzen duten igarobide batean, alegia. Beraz, irudiek dimentsio berezi bat hartzen dute bertan, eguneroko erritmoan agertzen diren heinean ingurua hautemateko modua eraldatzeko aukera ematen dutelako.

Horrenbestez, mostraren muina ez da soilik piezek erakusten dutena, haien aurrean gelditzen direnek zer eraikitzen duten ere garrantzitsua da. Nolabait, hurrengoa planteatzen zaigu: zer sortzen da eguneroko joan-etorrien inertzia hausten denean?

Ezaguna denaren eta ezagutzen ez denaren arteko atalase hori artikulatzeko, artistaren piezek espazio liminalak sortzen dituzte, non memoria, irudimena eta bizipen pertsonalak ehuntzen diren. Hala, espazio eta denbora zehaztugabe batzuetan kokatuta, irudimenaren eta oroitzapenaren arteko eremu anbiguoan kokatzen diren konposizioak sortzen ditu artistak.

Esaterako, Txibitek egituratutako pinturetan, geruza plastiko eta sinbolikoan islatzen da horren bilaketa. Horietako batean, espazio zirkular baten barruan mugitzen diren zaldizko gorrixkak ditugu. Eta, bertan, silueten mugimenduak sumatzen ditugu, inguruko langak euren desplazamenduak mugatzen dituelarik. Irudi horrekin kontrastean, bestepintura batek zeru gris batean aurkezten den hegazti bat bistaratzen digu, zeinak bere hegoen astintzearekin beste pinturaren askatasunik eza iraultzen duen.

Hots, espektralitate hori konplexuago bihurtzen da argazki-konposizioetan, irudiak testuekin uztartzean, obrek zuzenean interpelatzen baitute ikuslea. Izan ere, hitzek ez dute azalpen-izenburu baten funtzioa; aitzitik, kontsigna ironiko gisa jarduten dute. Orduan, testuaren eta irudiaren artean amiltzen den hutsunea osatzera behartzen dute ikuslea.

Tentsio hori bereziki argi agertzen da TO LIVE TO LIVE TO LIVEleloaren bizi-indarra eta EAT SLEEP REPEATesaldia kontrajartzen dituen piezan. Hitzen artean paisaia bat antzematen da, zaldizko gorri batek zeharkatzen duena. Antzeko zerbait gertatzen da ELIMINA AMBIGÜEDADES / CONVIÉRTETE EN LO ESPECÍFICOesaldia daraman piezan ere. Bi esaldiek kontraesan poetiko baten moduan operatzen dute, eta arestian aipatu dudan barne-mugimendu txiki hori eragiten digute erraietan.

Puntu horretan bertan, argi fluoreszenteen, baldosa simetrikoen eta erakunde akademikoaren produktibitate-logikoaren aurrean, Txibitekirekitzen dituen arrakala poetikoak denboraren aurkako erresistentzia-gune bihurtzen dira. Halatan, intuiziorako, zalantzarako eta interesik gabeko kontenplaziorako premia aldarrikatzen dute. Non oroitzapenez, errepikapenez, desirez eta proiekzioz osatutako beste denbora mota bat eraikitzeko proposamena egiten zaigun.

mirari-bat-egunean

Mirari bat egunean

Nagore Txibite

Sario (NUP) (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Apirilaren 30etik
2026ko Ekainaren 13ra


kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

fontana-n-3

Fontana nº 3

Susana Solanoa

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2026ko Urriaren 12ra

esentzia

Esentzia

Erakusketa kolektiboa

Virginie Bario Galeria (Hendaia, Lapurdi)

2026ko Irailaren 12tik
2026ko Azaroaren 04ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.