artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Artium Museoak eta EHU-k feminismoei eta praktika artistiko garaikideei lotutako artxibo eta dokumentazio zentroei buruzko udako ikastaroa antolatu dute

Ikastaroan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola emakume artisten artxiboen sorrera, kontserbazioa eta aktibazioa, edo ikuspegi feministatik egindako ikerketaren eta ezagutzaren ekoizpena

artium-museoak-eta-ehu-k-feminismoei-eta-praktika-artistiko-garaikideei-lotutako-artxibo-eta-dokumentazio-zentroei-buruzko-udako-ikastaroa-antolatu-dute

| 2026ko Ekainaren 8a

Artium Museoak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroen Fundazioak Genealogia feministak artxiboetan: ikerketa, memoria eta kanonaren berridazketa izeneko mintegia antolatu dute, feminismoari eta praktika artistiko garaikideei lotutako artxibo eta dokumentazio-zentroei buruzko hausnarketa kritikoa eta topaketa profesionalerako gune bat proposatuz. Artium Museoak zuzendurik, arlo horretan modu independentean lan egiten duten profesionalek nahiz erakundeetan lan egiten dutenek parte hartuko dute ikastaroan: Zaragozako Unibertsitatean, CSICen, Eresbil-Musikaren Euskal Artxiboan, Salamancako Unibertsitatean, Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, IPES Fundazioan edo Granadako Unibertsitatean. Ikastaroa ekainaren 25ean eta 26an izango da eta matrikula zabalik dago Udako Ikastaroen webgunean, gazteentzako prezio bereziekin.

Genealogia feministak artxiboetan: ikerketa, memoria eta kanonaren berridazketa ikastaroak feminismoari eta praktika artistiko garaikideei lotutako artxibo eta dokumentazio-zentroen inguruan hausnarketa kritikoa eta topaketa profesionala egiteko gune bat eskaintzen du. Bi egunez, erreferentziazko espezialistek emandako hamar txostenetan eta talde-eztabaidako bi saiotan funtsezko gaiak jorratuko dira, hala nola emakume artisten artxiboak nola sortu, kontserbatu eta aktibatu; ikuspegi feministatik egindako ikerketa eta ezagutzaren ekoizpena; genero-joerak sistema algoritmikoetan eta adimen artifizialetan, edo metodologia feministak dokumentazio-politiketan nola sartu.

Mintegiaren helburu nagusia museoen, unibertsitateen eta dokumentazio-zentroen arteko elkarrizketa artikulatzea da, dokumentu-politikei eta ondareari aplikatutako metodologia feministei buruzko ikuspegi zabala eta diziplinartekoa ahalbidetuz. Programazioak erreferentziazko praktikak eta ereduak azpimarratzen ditu, artearen eta kultura garaikidearen esparruan artistek eta pentsalariek utzitako ondareak nola eraiki, zaindu eta zabaltzen diren zalantzan jartzen laguntzen dutenak.

Ikastaroa nahiz aurrez-aurre nahiz online egingo da, elkarren segidako bi egunetan, ekainaren 25ean eta 26an. Matrikula (gazteentzako tarifa murriztuarekin) EHUko Udako Ikastaroen webgunean egin daiteke, uik.eus helbidean.

PROGRAMA

Ekainaren 25ean

  • 09:30. Praktika artistiko feministen kartografiak: dokumentu-funtsetik ikerketa kritikora. Elena Roseras Carcedo, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoko, Artium Museoko Liburutegi, Artxibo eta Dokumentazio arduraduna
  • 10:30. Emakume musikagileak, isiltasun deserosoa. Pello Leiñena, Eresbilen zuzendaria
  • 12:00. Han zeuden: Ikusgarritasuna eta memoria Zaragozako Unibertsitateko 'Archivo y Mujer' mikrogunean. Zaragozako Unibertsitateko Ana Isabel Gascón Pascual, Artxiboaren zuzendaria, eta Fernando Garín Jansa, Artxiboko teknikaria
  • 13:00. Artxibo proiektua: euskal emakume artisten funts dokumentala. Txaro Arrazola-Oñate, Pintura Saileko irakasle agregatua. EHUko AEn Fakultatea.
  • 16:00. Erregistroz kanpo: emakume artisten argitalpen-esperimentuak Latinoamerikan, 1960 – 1990. Mela Dávila, ikertzaile, egile eta komisario independentea.
  • 17:00. Artxiboa, ahozko memoria eta transmisio afektiboa Gloria García Lorca eta Berta Cáccamorengan. Juan de Nieves, komisario independentea

Ekainaren 26an

  • 09:00. Jostorratza eta gamelua: emakumeak gizonen aginte profesionalaren aurrean. Ana María González Ramos, Gizarte Ikasketa Aurreratuen Institutuko (CSIC) zientzialari titularra.
  • 10:00. Nola aurkitu nauzu? Etengabeko isiltasunetik jeinuak bere burua suntsitzera: Erabat ez daudenak. Olatz Ovejero Alfonso, zinemagile eta ikertzailea. IPESeko komunikazio-arduraduna.
  • 11:30. Emakumea jakintzaren subjektu eta objektu gisa: paper bikoitza informazio-iturrietan. Ana María Muñoz Muñoz, Granadako Unibertsitateko Informazio eta Komunikazio Saileko katedraduna.
  • 12:30. Adimen artifizialari buruz ekofeminismotik hausnartzea: estraktibismoa eta desberdintasuna aro teknologikoan. Lucía Ortiz de Zárate Alcarazo, Filosofia Moraleko irakaslea – UAM.
  • 13:30. Alborapenak datuetan, alborapenak kanonean: adimen artifiziala, fitxategi digitalak eta sortzaileen ikusgarritasuna. Patricia Sánchez Holgado, Salamancako Unibertsitatea, Irakasle eta Ikertzaile taldea.
  • 14:30. Eztabaida, laburpena eta ikastaroaren amaiera.

mikel-escobales

Mikel Escobales

Artea Abian

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Azaroaren 20etik
2027ko Otsailaren 14ra

itsasbazterra

Itsasbazterra

Alex Bloc

Sakana (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Urriaren 02tik
2026ko Abenduaren 28ra

uhinak

Uhinak

Ra Asensi

Bilboko Euskal Museoa - Kukula (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Uztailaren 08tik
2026ko Abenduaren 28ra

bloke-eta-malda

Bloke eta malda

Julen Agirre Egibar

La Taller (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 03tik
2026ko Abenduaren 04ra

zoroak-maitariak-eta-poetak

Zoroak, maitariak eta poetak

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Traen con ellos el olor de la bergamota y el cedro. Hamabost urte eta gero hau | Artistak: Ece Powell, Irune Merino, Izar Okariz, Iker Abaskal, Samuel Martin Schick, Stefano Santa Maria, Izai Rodriguez, Flx. Javier Larreina Morales. | Non: Guata Kultur Fabrikan, Aranguenen (Zalla, Bizkaia). | Noiz arte: Abenduaren 19ra arte.

zipriztin-berdeak-eta-moreak-horma-zurien-gainean

Zipriztin berdeak eta moreak horma zurien gainean

Goiatz Iza Erkiz [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Bilboko Guggenheim museoak Dan Flavin artista garaikidearen 24 obra bildu ditu 'Dan Flavin: Argi apur bat' erakusketan. Flavin 1960ko hamarkadako korronte minimalistaren parte izan zen, eta, lanpara fluoreszenteen bitartez, perspektibarekin jolasten zuen.

ibilbide-ezezagunak

Ibilbide ezezagunak

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 20a

Askotan artistak mugimendu eta garai bati lotuta azaltzen zaizkigu. Badirudi epe jakin batean artelanak sortu ondoren hil egiten direla edo mundutik desagertzen direla. Gainera, artistak bilakaera ezberdin bat edo beste bide batzuk aztertzen baditu, ez zaizkio kontuan hartzen.

bixente-ameztoiren-margolan-bat-nabarmendu-du-san-telmo-museoak-artistaren-heriotzaren-25-urteurrenean

Bixente Ameztoiren margolan bat nabarmendu du San Telmo Museoak, artistaren heriotzaren 25. urteurrenean

| 2026ko Azaroaren 13a

Museoak Bixente Ameztoi Olasagastiren (Donostia 1946 - Villabona 2001) Sin título (Izenbururik gabe) koadroa aurkezten du, Nabarmendutako obra izeneko programaren barruan. Lana 1976ko mihise gaineko olioa da, 130 x 161,7 cm-ko neurrikoa. Aurten erosi du museoak eta artistaren heriotzaren 25. urteurrenarekin bat eginez ikusgai jartzen du Arte Historikoaren aretoan 2026ko azaroaren 6tik 2027ko otsailaren 28ra arte.

kilimak-begietan

Kilimak begietan

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Circus | Artista: Alejandra Ikaza. | Non: Bilboko Rekalde aretoan. | Noiz arte: 2027ko otsailaren 28ra arte.

idazkera-eta-poesia

Idazkera eta poesia

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 12a

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa abian den honetan, aspaldiko artelan bat etorri zait burura. Laurita Siles Malagako artista doktorego tesia Euskal Herrira egitera etorri zenean, lagun batek bertso txapelketa batera eraman zuen.

paisaia-arkitektura-eta-trazua

Paisaia, arkitektura eta trazua

Izaskun Araluzea [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Bloke eta malda | Artista: Julen Agirre. | Non: Bilboko La Taller aretoan. | Noiz arte: Abenduaren 4ra arte.

departamento

Departamento

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Azaroaren 4a

Aurreko asteetako artikuluetan berriz ere ateak zabaldu dituzten azpiegitura handiez aritu gara. Gaur arteaz gozatzeko areto ezberdin eta ezezagun bati buruz hitz egin nahiko nuke.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.