artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Marwa Arsaniosek emakumeen erresistentzia komunitarioa bistaratu du Artium museoan

Lurraren jabetzari, erabilerari eta zaintzari buruzko hausnarketa estetiko eta politikoa egin du artistak 'Lurrak ez du jaberik izango' erakusketan. Emakumeek egitura patriarkalei aurre egiteko abiatutako antolaketa eta autodefentsa moduak azaleratu ditu.

marwa-arsaniosek-emakumeen-erresistentzia-komunitarioa-bistaratu-du-artium-museoan
Marwa Arsanios artista Artiumeko erakusketan. RAUL BOGAJO / FOKU

Edurne Begiristain [BERRIA.eus]
| 2025eko Azaroaren 13a

Lurrak ez du jaberik izango. Esaldi sinple bezain erradikal hori da Marwa Arsanios artistak (Washington, AEB, 1978) Gasteizko Artium museoan ikusgai jarri duen erakusketaren abiapuntua eta izenburua. Emakumeek osatutako mundu osoko komunitateen esperientziak ardatz hartuta, lurraren jabetzari, erabilerari eta zaintzari buruzko hausnarketa estetiko eta politiko sakona egin du bilduman.Arsaniosek Euskal Herrian egin duen bakarkako lehen erakusketa da, eta apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai. Agustin Perez Rubio aritu da komisario lanetan.

Erakusketaren muina Who Is Afraid of Ideology? ikus-entzunezko saila da. Kurdistanen (Irakeko eta Siriakoaldeetan), Kolonbian eta Libanon lurra nola ustiatzen eta berreskuratzen ari diren ikertu du artistak, eta emakumeek egitura patriarkalei aurre egiteko martxan jarritako antolaketa eta autodefentsarako moduak bistarazi ditu. Emaitza museoaren A1 aretoan ikus daiteke: erretratu kolektibo bat da, non ikuspegi ekologikoak, feministak, indigenak eta dekolonialak bat egiten duten praktika berriei itxura emateko. "Lan guztiak Arsaniosen konpromiso politiko eta sozialak zeharkatuta daude", Rubiok azpimarratu duenez.

Arsaniosentzat, lurra ez da baliabide ekonomiko bat, ezta jabetza pribatuaren objektu bat ere, "harreman sare baten parte" bat baizik. Horrela, haren lanek usership edo erabiltzeko eskubidea proposatzen dute ownership edo jabetzaren ordez: "Lurra jabetzan eduki ordez, harekin bizitzea eta elkar zaintzea proposatzen du".

Bideo instalazioak eta artisautza

Bost kapituluk osatutako instalazio multzo bat ikus daiteke Artiumen. Bideo instalazioek ez diote ordena kronologiko bati jarraitzen, baina pieza guztiak elkar lotuta daude sormen prozesuetan egindako marrazkien, ehunezko eskulturen, brodatuen eta kartelen bitartez. Izan ere,Arsaniosentzat, ehungintza eta artisautza ez dira lan apaingarriak, baizik eta "erresistentzia eta zaintza praktikak".

Mugimenduaren, pasabidearen eta lurraren erabileraren inguruko pentsamendu berri batera eraman nahi du Arsaniosek ikuslea. Hala, Irakeko Kurdistango eskualde menditsuan lanean ari den Emakume Kurduen Mugimenduaren eguneroko esperientziak ikus daitezke Who is Afraid of Ideology bideo instalazioaren lehen zatian, eta Siriako Kurdistango Jinwar herrian emakumeek sortutako komunitate baten ohiturak, berriz, bigarrenean. Pijao de Tolimako (Kolonbia) hazi-zaindariek izan dituzten esperientzia traumatikoen eta erresistentzia estrategien zikloa biltzen du hirugarren atalak, Micro Resistencias izenekoak. Reverse Shot laugarren piezak, berriz,artistak eta herritar talde batek laborantzako lur bat erkidegoarentzat berreskuratu zuteneko ekintza erakusten du.

Zikloa osatzen duen bosgarren eta, oraingoz, azken kapitulua da Right of Passage; Artium museoarekin eta Sandretto Re Rebaundengo eta Joan Miro fundazioekin elkarlanean ondutako bideo instalazioa da. Animaliek sail pribatuak zeharkatzeko eskubidea izatearen gaineko azterketa bat da, indarkeria kolonialaren estrategiatik begiratuta. Artistak animalien mugimenduen eta ez-jabetzearen ideiaren inguruko narrazio bisuala sortu du, irudi dokumentalak, animazioa eta soinu paisaia esperimentalak konbinatuta.

Proiektua abiatu zuenean, Gazaren inbasioa eta Libano hegoaldeko bonbardaketak hasi ziren, eta Arsaniosek "birpentsatu" egin behar izan zuen proiektua. Kokapenak ez ezik, salatu nahi zuen gaia ere aldatu zuen: animalien eskubideak zeuden tokian, "animalizazioa eta deshumanizazioa" jarri zituen erdigunean. Horretarako, fikziozko pertsonaia bat sortu zuen: giza arratoi bat. "Fikzioak ate bat zabal dezake beste zerbaitetara, irtenbide bat izan daiteke, eta bestelako etorkizun bat irudikatzeko aukera eman dezake bizi garen mundu genozida ez bezalako mundu bat pentsatzeko".


macula-et-materia

Macula et Materia

Sally Mann

Kutxa Kultur Artegunea (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Uztailaren 17tik
2026ko Urriaren 18ra

kaosaren-diziplina

Kaosaren diziplina

Isabel Coixet

San Telmo (Donostia, Gipuzkoa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 01era

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.