artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Utopiaz mozorrotutako distopia

Orain dela egun batzuk gurutzaontzietan bizi den bikote bati buruzko berri bat irakurri nuen. Ontzi batean ezagutu zuten elkar; ordurako emakumeak bere etxebizitza saldua zuen eta jasotako diruarekin gurutzaontziz gurutzaontzi zebilen.

utopiaz-mozorrotutako-distopia
Pilvi Takala, Players bideotik. ©Pilvi Takala

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Ekainaren 4a

Gizona maitemindu egin zen eta haren bideari jarraitzea erabaki zuen. Noski, biak dira estatubatuarrak eta biek dauzkate "inbertsioak"(Akzioak? Kriptoak? Etxebizitzak? Auskalo). Antza, gizonak TOC puntu bat du eta lasaitasuna ematen omen dio egunero gauza bera egiteak: itsaso erdian egoteak, jatetxeetan jateak, igerilekuan bainatzeak... Galdera asko sortu zitzaizkidan: hirietara iristerakoan, bisitatzen al dituzte edo ontzian geratzen dira beti? Berdin zaie Karibean, Pazifikoan edo Mediterraneoan egotea? Ohikotasuna gustatzen bazaie, ez dira bi astean behin jende berriz inguratuta egoteaz nekatzen? Margaritak edan bitartean, ba al dakite Gazan, Iranen, beraien jatorrizko lurraldean zer geratzen ari den? Kuriosoa egin zitzaidan niretzat distopiaren zeinu argia dena beraientzat utopia izatea.

Pilvi Takala finlandiar artistaren lan bat ekarri zidan gogora, aspaldi ikusitakoa. Players izeneko bideo bat zen eta Thailandian bizi zen online poker jokalari talde bati buruz ziharduen; oso bitxia egin zitzaidan bizimodu hori orduan. Hain zuzen, 2010ekoa da lana, alegia, paradisu fiskaletan bizi ziren youtuber eta influencerrak oraindik gizartearen izar berriak ez zirenean, eta gazte askoren ametsa inbertsioei esker lan egin gabe bizitzea ez zenean. Bideoak Finlandia, Suedia eta AEBetako sei gizonen egunerokotasuna kontatzen du, tonu neutroan diharduen off-eko ahots batez. Denek dauzkate 22 eta 28 urte artean, online pokerrean apustu egitera dedikatzen dira profesionalki, egunero 1.000 eta 5.000 dolar artean jokatuz, eta Bangkokeko hotel batean bizi dira.

Gurutzaontzietan bizi den bikotearekin alderatuta, gazte hauek egunean ordu batzuez"lan egin"behar dute, pokerra online jokatuz, diru-sarrerak eta estatistikak egonkor mantentzeko. Aipagarria da lanbide gisa hartzen dutela eta ez adrenalina martxan jartzen dien joko gisa; izan ere, narratzaileak dio horregatik izan daitezkeela profesionalak, estatistikekin jolasten direlako eta ez emozioekin. Deigarria da bideoan zehar agerian geratzen dela aberatsak, gazteak eta betebeharrik gabeak diren arren nahiko aspertuta bizi direla. Diru kantitate izugarriak gastatzen dituzte "harropuzkeriatan", euren hitzetan: luxuzko erlojuetan, helikopteroetan irla galduetan ospatzen diren festetara joateko...intentsitate emozionala emango dien zerbaiten bila.

Orduan ez nekien, baina Players-en hamabost urte beranduago biziko genuen kapitalismoaren utopiaz mozorrotutako distopiaren lehen adierazpena ikusten ari nintzen.


hemen-ez-den-nonbait

Hemen ez den nonbait

Ainhoa Apezteguia, Leire Lacunza eta Nagore Chivite

Iruñeako Zitadela (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Urriaren 01etik
2027ko Urtarrilaren 24ra

isiltasun-lurraldeak

Isiltasun lurraldeak

Evelyne Herisson

DIDAM (Baiona, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 22ra

itzalek-diotena

Itzalek diotena

Ihintza-Chole Hargous Aranburu

Posta aretoa (Urruña, Lapurdi)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 16ra

bertopaketak

Bertopaketak

Anton Hurtado

Juan Manuel Lumbreras (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 17tik
2026ko Urriaren 23ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.