artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Mauméjean Etxeko beirate bat izango da hurrengo Nabarmendutako obra San Telmo Museoan

Pieza Novelty Caférako (Boulevard 15) egin zuten 1900 inguruan; 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai arte bilduma historikoaren aretoan.

maumejean-etxeko-beirate-bat-izango-da-hurrengo-nabarmendutako-obra-san-telmo-museoan

| 2025eko Azaroaren 17a

Mauméjean Anaiak frantziar enpresak egindako beirate bat (ca. 1900) da Nabarmendutako obra berria. Pieza Novelty Caférako (Boulevard 15, Donostia) egin zuten eta 1917an kafetegia itxi zutenean bertan irekitako Trust Joyero bitxitegian mantendu zuten. Beiraz eta berunez egindako pieza honek 2,18 x 2,28 m neurtzen du eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren bildumatik dator. 2026ko apirilaren 26ra arte egongo da ikusgai San Telmo Museoko arte bilduma historikoaren aretoan.

Novelty Caféa 1900. urte inguruan hirian inauguratutako kafe-gozotegi dotorea izan zen, Boulevard zumardiko 15. zenbakian zegoen Echeverria familiaren jabetzako eraikin batean. Kafe, gozotegi eta te-areto gisa jaio zen, eta oso establezimendu berritzailea izan zen: koktelak prestatzen zituzten barmanak zituen, garai hartan hirian ezohikoa zena. Novelty irekia egon zen 1917. urtera arte, eta itxi ondoren Trust bitxi-denda ireki zen lokal berean, beiratea mantenduz.

Mauméjean Etxea garai horretako beirate enpresa nagusienetakoa zen. 1860an sortu zen Pauen, eta hasieratik nabarmendu zen eliza eta oratorioetarako beirateak manufakturatzeagatik. Baionako Katedrala edo Biarritzeko udaletxeko beirateak egin zituzten besteak beste. 1907 eta 1909 artean Donostian ireki zuten sukurtsala Donostiako Pedro Egaña kaleko 8. zenbakian, eta bertan egin zituzten garai hartako enkargu gehienak.

Beirate hau garai horretako merkataritza eta denden estetika eta dekorazioaren erakusle argia da.

Hitzaldia

La vidriera del café Novelty, Amaya Sánchez Bakaikoa, Ricardo Hernanz Maderuelo. | Urtarrilak 22, 19:00 (gazteleraz) | Ekitaldi aretoan / Sarrera librearekin lekuak bete arte + streaming.

Hitzaldian piezaz eta testuinguru historikoaz eta zaharberritze prozesuaz hitz egingo dute Amaya Sánchez Bakaikoak (zaharberritzailea eta kontserbatzailea, beirateetan aditua) eta Ricardo Hernanz Maderuelok (Burgosko Unibertsitatean doktorea "La Casa Internacional de Vidrieras Mauméjean y su entorno. Desde 1862 hasta nuestros días" tesiarekin).

Nabarmendutako obra

Nabarmendutako obra programa 2023an jarri zuen martxan San Telmo Museoak, denbora batez arreta obra jakin batera erakartzeko, bere ezaugarriengatik, gaurkotasunagatik edo bakantasunagatik azpimarragarria denean.

Sorreratik obra hauek izan dira programa honetan ikusi ahal izan ditugunak: Ozeanoko Perla bainuetxea (1910), Ramón Cortázarren akuarela; Pintura (1960-62) eta Adolescencia (c.a. 1948), María Paz Jimenezen olio pinturak; Amalia de Llano y Dotres, Condesa de Vilches (1853), Federico de Madrazo y Kuntzen olio pintura (azken hau Museo del Pradoren lankidetzarekin), Izenbururik gabe (1922) Néstor Martín Fernández de la Torreren olio lana, eta Tête eskulturarako modeloa (ca. 1978), Joan Mirórena.


ipar-baltza

Ipar Baltza

Erlea Maneros Zabala

CarrerasMugica (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Azaroaren 08ra

the-new-ink

The New Ink.

Matias Ofizialdegi (SMOF)

La Fabrica De Gomas (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Irailaren 11etik
2026ko Urriaren 25era

hirugarren-paisaia

Hirugarren paisaia

Maria Azkarate

Nafarroako museoa (Iruñea, Nafarroa)

2026ko Maiatzaren 15etik
2027ko Apirilaren 04ra

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

diferituan-bizitzea

Diferituan bizitzea

Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

Japonian lanean nagoenez, tenplu bateko udazkeneko ekinokzioaren inguruko ospakizun batera hurbildu nintzen aurrekoan. Ez nintzen plan hura egiten bakarra: tenplu txiki samarra zen, eta, iritsi nintzenerako, jendez gainezka zegoen; anitz turistak, ni bezala.

korapiloek-dakitena

Korapiloek dakitena

Maite Luengo Agirre [BERRIA.eus]
| 2026ko Irailaren 30a

'Gerezi Hori' | Artista: Maider Aldasoro. | Non: Rekalde aretoa, Bilbo. | Noiz arte: Azaroaren 22ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.