artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

Erakusketa integratzailea

Gutxien espero duzun erakusketak generoaren parekidetasun aldetik egokia izateagatik harritzen zaitu. Ezusteko polita izan nuen Bartzelonako Miró Fundazioan ikusgai dagoen Miró eta Estatu Batuak erakusketa bisitatzerakoan.

erakusketa-integratzailea
Miro i els Estats Units katalogoaren azala, artisten izen zerrendarekin.

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2025eko Azaroaren 14a

Gaiak ez zuen berez feminismoarekin harremanik, eta horregatik ezustekoa handiagoa izan zen ikustean artista emakumeak naturaltasun handiarekin integratuta zeudela erakusketaren diskurtsoan. Pintorearen lana Ameriketako Estatu Batuetara iritsi zenean Pierre Matisse galeristaren bidez, eragin handia izan zuen lurralde hartako artista gazteengan, gizonak izan edo emakumeak izan. Zorionez, Joan MirókAEBetako artearekin zuen harremana aztertzerakoan ez daude betiko izenak bakarrik.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Estatu Batuetako espresionismo abstraktua garatzen ari zen bitartean, Miróren lana eredutzat hartu zuten egiteko era berriak bultzatu zituzten artistek. Baina ideia hau azaltzeko erakusketaren arduradunek ez dituzte bakarrik Arshile Gorky, William Baziotes, Adolph Gottlieb, Jackson Polllock, Willem de Kooning, Mark Rothko, Robert Motherwell eta abarren lanak aukeratu, baita azken urtetan ezagunagoak diren emakume artistak eta guretzat ezezagunak direnak ere. Horrek asko poztu nau, sarritan erakusketetan betiko izenak errepikatzen ikusten ditugulako (seguru asko artelanak lortzeko errazagoa delako) eta ez dugulako tarte handirik beste artisten lanak ikusteko. Lee Krasner, Louise Bourgeois, Eleine de Kooning edo Helen Frankenthaler pixkanaka bereganatu ditugun artistak dira, baina zeinek ezagutzen ditu Alice Trumbull, Perle Fine, Louise Nevelson, Sonja Sekula, gizonaren izena hartu behar izan zuen Peter Miller, Anne Ryan, Minna Wright, Janet Sobel, Michael Corinne West, Grace Hartigan edo Joan Mitchel?

Zeinek zekien 1947an Mirók New Yorkera bidaiatu zuenean grabatu lan ugari egin zituela Atelier 17 gunean, Willian Hayter lagunaren tailerrean, eta bertan emakumezko artista asko zegoela, tartean Louise Bourgeois, eta elkarrengandik asko ikasi zutela?

Zerrenda luzeakerakusten du Estatu Batuetako espresionismo abstraktuan emakume artistak egon egon zirela, nahiz eta gure historiografiak gizonen itzalean ezkutatu edo zeharo desagerrarazi dituen. Horregatik eskertzekoa da erakusketa baten atzean ikerketa dagoeneanez izatea bakarrik artelanen pilaketa hutsa diskurtso baten atzean; hau da, asko eskertzen da erakusketaren egitura ikerketaren emaitza izatea. Gaur egun erakusketa asko antolatzen dira eta ondo dago artelanak ikusteko ematen diguten aukera, baina ez da hain erraza erakusketek ekarpenak egitea artearen historiari.


irekitze-grafikoa

Irekitze grafikoa

Virage (Biarritz, Lapurdi)

2026ko Irailaren 25etik
2026ko Azaroaren 02ra

itsasoaz-haraindiko-ikuspegiak

Itsasoaz haraindiko ikuspegiak

Patricia Phelps de Cisneros Bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Urriaren 06tik
2027ko Urtarrilaren 21era

arte-lanen-lapurreten-kronologia-bat

Arte-lanen lapurreten kronologia bat

| 2026ko Urriaren 10a

1911ko La Gioconda-tik 2026ko urriaren 4an lapurtutako San Joanen Apokalipsia-raino, Europan eta munduan izandako lapurreta garrantzitsuenen zerrenda.

bilboko-euskal-museoa-zabalik

Bilboko Euskal Museoa, zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Berritu ondoren zabaldutako museo bati buruz idatzi nuen aurreko astean. Irakurleak barkatuko dit museoei buruzko serie hau, baina ekainean zabaldu zuten Bilboko Euskal Museoari buruz idatzi behar dut gaur, nahiz eta arte museoa ez izan.

oroitzeak-berekin-dakarrena

Oroitzeak berekin dakarrena

Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 8a

Urtero legez, Mapamunditarrak erakusketa proiektuaren hitzordua gurean dugu berriz, urteroko egutegiari leial. Badira erantzun borobil eta itxiak ematera datozen erakusketak, baina ibilbideak erakutsi ohi digu komisariotza proiektu oro, funtsean galdera batekin hasten dela.

bonnat-museoa-zabalik

Bonnat museoa zabalik

Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Azkenean! Ia 15 urte itxita egon ondoren berriz zabaldu dute Baionako Bonnat-Helleu museoa. Leon Bonnat artista baionarrak bere herriko etxeari utzi zion urteetan pilatutako arte bilduma; horren ondorioz, ordura arte bilduma pribatua izan zena publikoa bilakatu zen.

deskolonializazioaren-erronka-euskal-museoetan-ate-joka

Deskolonializazioaren erronka euskal museoetan ate joka

Xalbat Alzugarai Etxeberri [BERRIA.eus]
| 2026ko Urriaren 6a

Europako museoetan maiz piztu ohi da haien bildumetan iragan kolonialak duen arrastoari buruzko polemika. Obra espoliatuak itzularazteko Parisek onartu duen legeak ekarri du gaia hizpidera orain. Adituek diote Euskal Herrian ere "asko" dagoela egiteko.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.