artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

STMren Galarza argazki funtsa

Gregorio González Galarza, Carmelo González Campano

2024ko Urriaren 26tik
2025eko Urtarrilaren 23ra

stmren-galarza-argazki-funtsa

Komisarioak: Juanjo Fernéndez Beobide, Lola Horcajo

Erakusketak San Telmo Museoko Galarza fondoaren irudi aukeraketa bat aurkeztuko du. Egileak Gregorio González Galarza argazkilaria eta bere seme Carmelo González Campano dira. Museoko eta hiriko bilduma garrantzitsu bat da hau, 3000 argazki-dokumentu baino gehiagorekin, XX. mendearen lehen erdialdea hartzen dutenak, hiriak urte horietan izan zuen garapenari jarraiki.

Erakusketa gaika edo panoramaka egituratuko da, eta irudien izaera dokumentala azpimarratuko da, hiriaren bilakaera ezagutzeko bitarteko gisa. Groseko zabalgune berria, Urumea ibaia bideratzea eta Maria Kristina eta Kursaaleko zubi berriak eraikitzea, Amarako zabalgunea eta Antiguako auzo berria, Ulia eta Igeldoko jolas-parkea, Kontxako hondartzaren eta Alderdi Ederreko lorategien irudi berria eta abar agertuko dira gure begien aurrean, etengabe berritzen ari den hiri erakargarri eta kosmopolita bat erakutsiz.

Izaera etnografikoagoa duten beste argazki batzuk Urumeako arrantzale, bainuontzi edo garbitzaileen jarduerak erakusten dizkigute, baita jaietako bizitza ere, inauteriak, herri dantzak, herri kirolak eta zezen-festa Chofre plazan.

Argazki gehienak Gregorio González Galarzak argitaratzen zituen postalen bidez merkaturatzen ziren, eta hiri ederraren oroitzapena eraman nahi zuen bisitariari eta nobedadearen bila zebilen bildumagileari zuzenduta zeuden.


stmren-galarza-argazki-funtsa

San Telmo | Plaza Zuloaga, 1 - Donostia (Gipuzkoa)

Xehetasunak
Asteartetik igandera. (Astelehenetan zabalik jai eguna edo zubia baldin bada soilik).
Negua (azaroak 1-martxoak 24): 10:00 - 19:00
Uda (martxoak 26-urriak 31): 10:00 - 20:00
Abenduak 21, 24 eta 31 (astelehenak ez badira): 10:00 -14:00.
Urtarrilak 1, 20 eta abenduak 25: Itxita.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.