artekaria

Euskal Herriko
Arte Ataria

erakusketak

The artwork as a living system

Laurent Mignonneau, Christa Sommerer

2024ko Otsailaren 07tik
2024ko Maiatzaren 26ra

the-artwork-as-a-living-system

"The Artwork As a Living System" atzera begirakoak "Interfazearen artean" aitzindari izandako Christa Sommerer eta Laurent Mignonneau artisten lana erakusten du. Lankidetzan garatu da, eta artea eta natura lotzen ditu proiektu birtual, sentikor eta interaktiboetan erabiltzen diren teknikarik berritzaileenekin.

Alemanian (ZKM – Arte eta Baliabideen Zentroa, Karlsruhe), Austrian (OÖ Landes-Kultur GmbH, Linz) eta Belgika (iMAL – Art Center for digital cultures & technology, Brusela) egon ondoren, Sommerer-ek eta Mignonneauk erakusketa-proiektu espezifiko bat aurkeztuko dute Azkuna Zentroko Erakusketa Aretorako, beren lanaren ardatza islatzeko: artelanek sistema bizidun gisa jokatzen dute, bizitza ezin baita ulertu entitate bakar gisa, perspektiba asko gisa baizik. Horixe da teknologikoki sormenezkoak, zientifikoki irakasgarriak, artistikoki irudimentsuak eta arte digitalaren klasiko bihurtu diren pieza hauen leitmotiv-a. Horien bidez, funtsezko ekarpena egin diote XXI. mendeko arteari eta bizitza artifizialaren zientziari.

the-artwork-as-a-living-system

Azkuna Zentroa | Arriquíbar Plaza, 4 - Bilbo (Bizkaia)


mignonneau-eta-sommerer-arte-digitalaren-aitzindariei-eskainitako-atzera-begirakoa-zabaldu-du-azkuna-zentroak
Bi bisitari, Bilboko Azkuna zentroko erakusketako piezetako batekin jolasten. Arg/ OSKAR MATXIN EDESA

Mignonneau eta Sommerer arte digitalaren aitzindariei eskainitako atzera begirakoa zabaldu du Azkuna zentroak

Ots. 09 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Artista bikoteak 1990eko hamarkadatik gaur egunera arte sortutako hamazortzi instalazio bildu dituzte aretoetan. Interaktiboak eta jostariak dira haietako gehienak.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.