artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Baskularra

June Crespo

2024ko Martxoaren 01etik
2024ko Ekainaren 09ra

baskularra

June Cresporen (Iruñea, 1982) eskultura-praktika hainbat bide eta ikerketa-ildo garaikideren bidegurutzean kokatzen da berak horrela nahita. Alde batetik, elkarrizketa eraldatzailea ezartzen du azken hamarkadetako euskal artea markatu duten kontzeptuekin; hots, "pare mugikorrak" eratzen ditu, esaterako, abstrakzioa eta keinua, tragikotasuna eta opakutasuna, arintasuna eta arroztasuna. Era berean, duela gutxi arte eztabaida handietatik kanpo zeuden gaiak hartzen ditu bere gain, bereziki sentsibilitate feministari eta bizimodu modernoak naturaren errealitatera ekarri duen suntsipenaren kontzientziari dagokienean. Era askotako materialak bildu eta nahastuz, Crespok azpimarratu egiten du bizitako materialen eta gure existentzia hesitzen eta bideratzen duten egiturazko elementuen artean dagoen kontraste handia. Egiturazko elementu horiei (hodiak, txapak, moldeak nahiz kofratuak) ehunezko piezak edo are paperak atxikitzen dizkie, tenkagailuen bidez lotuta edo, besterik gabe, elkarren gainean jarrita, elkarri galdezka.

Gaur egungo mundua konplexua izan arren eta informazioaren teknologiek hamaika erreferentziaren eraginpean jartzen bagaituzte ere, edo agian horregatik beragatik, Cresporen lana gorputzean oinarritzen da ia erabat: ukimenaren sentsualtasuna, pisua eta ehundura, prozesu metabolikoak eta istripuak. Guggenheim Bilbao Museoaren 105 aretoak berebiziko ezaugarri eta dimentsiodun testuingurua eskaintzen die elementu horiei guztiei, eta artistak gune horretarako berariaz sortutako instalazioaren bidez esku hartuko du bertan.

Aretoa: 105

Komisarioa: Manuel Cirauqui

baskularra

Guggenheim Bilbao | Abandoibarra Etorb., 2 - Bilbo (Bizkaia)

Xehetasunak
UDAN (ekainaren 17tik irailaren 22ra): 10:00 - 20:00 egunero | BESTELA: 10:00 - 19:00, asteartetik igandera.


june-cresporen-kontrasteak-bildu-ditu-bilboko-guggenheim-museoak
Arg/ Carlo Favero

June Cresporen kontrasteak bildu ditu Bilboko Guggenheim museoak

Mar. 04 | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Artistak berriki sortutako eskultura sorta bat jarri dute ikusgai Bilboko Guggenheim museoan, 'Baskularra' erakusketan. Ohikoa duen eskala aldatu, eta tamaina handiko hainbat obra ere ondu ditu, aretorako propio.


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.