artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

aktualitatea

June Cresporen kontrasteak bildu ditu Bilboko Guggenheim museoak

Artistak berriki sortutako eskultura sorta bat jarri dute ikusgai Bilboko Guggenheim museoan, 'Baskularra' erakusketan. Ohikoa duen eskala aldatu, eta tamaina handiko hainbat obra ere ondu ditu, aretorako propio.

june-cresporen-kontrasteak-bildu-ditu-bilboko-guggenheim-museoak
Arg/ Carlo Favero

2024ko Martxoaren 4a | Ainhoa Sarasola [BERRIA.eus]

Hodiak, oihalak, aldizkariak, adreiluak, loreak, porlana... Elkarren artean oso desberdinak diren objektuak eta materialak sarritan ikus daitezke elkarrekin June Cresporen obretan (Iruñea, 1982). Kontraste horretan sortzen dira haren eskulturak, eta beste esanahi eta forma batzuk hartzen dituzte objektuek, jatorrian zer ziren ez igartzeraino. Elkarren artean oso desberdinak eman dezakete, halaber, artistak Bilboko Guggenheim museoaren 105. aretoan bildutako piezek. Baina haien arteko loturak ere antzeman daitezke erakusgelan aurrera egin ahala. "Bisitariari obrarekin aurrez aurre topatzeko espazio bat proposatzea da nire nahia, norberak aurrez aurre begiratzea; ibilbide batean aurrera eginez, koreografia batean bezala, ezkutatzen diren hainbat gauza eta agertzen diren beste hainbat aurkitzea".

Guggenheim museoak artista nafarrari eskaini dion bakarkako lehen erakusketa da June Crespo. Baskularra, eta, hartan, sortzaileak azken zazpi-zortzi urteetan egindako 30 lan inguru daude ikusgai, baita eskala handiko eskultura multzo bat ere, museoaren areto horretarako propio sortua. Forma zirkularrak, tubularrak eta organikoak tartekatuz doaz, eta industria ekoizpenerako euskarriekeutsita, lurrean etzanda edohormetatik zintzilik daude. Halaber, zoruan, bi argazkiren inprimaketa handiak ere badira, argazki bakoitzaren inprimaketa bat hain zuzen. Manuel Cirauquik egin ditu komisario lanak, eta erakusketa ekainaren 9ra arte egongo da zabalik.

Bi eskultura mota bildu dituela azaldu du artistak, eta maila berean jarri dituela denak; "frikzio horrek sortzen duen kontrastea da niretzat kutunena". Lan batzuk industrialagoak dira, eta besteek jatorri organikoagoa dute.

Altzairuzko txapaz ondutako bi tutu erraldoi, eta hodi zabal eta motzagoekin sortutako beste obra bat dira erakusketako pieza handienetako hiru. Horien inguruan, beste pieza handi batzuk ere badira, tutu formakoak horietako gehienak ere, baina arinagoak nolabait. Artistak erakusketa egituratzeko baliatu ditu eskulturarik handienak. Handia da museoak proposatu zion aretoa, eta argi zuen ez zuela hormekin zatitu nahi. Crespo: "Aretoa arkitektonikoki ez mugatzea izan zen erronka honi aurre egitean hartutako lehen erabakia, eta horrek beste erabaki batzuk ekarri zituen:eskalarena, kasurako; saiatu nintzen elementu batzuk sortzen espazioa artikulatuko zutenak, ez zutenakaukera emango dena kolpe batean ikusteko". Kofratu batzuk sortu zituen, esaterako, baina moldea bera gehiago interesatu zitzaion azkenean. "Funtzio horren bila hasi nintzen lanean, baina pieza autonomoak dira orain".

Loreak arroztu

Azkenaldian landu duen beste serie bati tiraka sortu zituen artistak beste zenbait pieza; tutu forma arinagokoak, hain zuzen, baina baita beste batzuk ere. Horietan, loreak diraabiapuntuko bulkada. Izan ere, azaldu duenez, luzaz egon zen loreak eskaneatzen, forma horiek behatzen, harik eta "kasik elementu artifizial bat" bihurtu zitzaizkion arte. Hala, eskala handitzean, landarearen zurtoin zirenek hoditerien itxura hartu zuten batzuetan, forma industrialagoak beste batzuetan, edo organikoagoak, linealagoak. "Jatorriz botanikakoa zen elementu hori arrotz bihurtu nahi nuen, ezezagun".

Izan ere, jardunak erakusten dio artistari nondik jo, eta haren obran aurkikuntzaren eta istripuaren ideiek pisu handia dutela nabarmendu du Cirauqui komisarioak: "Ziur nengoen halako toki bati aurre egiteko gai zela, ez bakarrik bere obra indartsuabertan zabalduz, baizik eta aurrerapausoak emateko gakoak aurkituz ere bai; inork espero gabekoak izan dira, eta ederra izan da". Baskularraren kontzeptua ere jardun horretan agertu zitzaiela azaldu du, aldenduta dauden elementuak harremanetan jartzen dituen zirkuitu baten adieran —hortik tutuak eta beste zenbait forma—. Eta ideia horiek Cresporen obran daudela gaineratu du, "kanpokoa" eta "barrukoa" batzen baititu berak maiz. "Ekoizpen berrian agertzen diren hainbat ideia duela urte batzuetako lanetan ere badaude. Eta Junek argitasuna izan du horiek konektatzeko, baita ausardia ere, pieza batzuk espaziora moldatzeko, beren bizitasunaren erakusgarri. Bizitasun hori Juneren ezaugarri indartsu bat da. Erakusten digu arteari bizirik dagoen zerbaiti bezala begiratzen, espaziora moldatzen".

Beste modu batean, baina ildo berari jarraituz azaldu du Crespok bere jarduna: "Entzuteedo negoziaziomoduko bat dago motorgisa jarduten duen lehen ideiaren eta gero izango den obraren artean; nire interesak hor ere agertuko dira, ez ditut aurrez erabakitzen". Eta beste hitz batzuekin ere antzera, aurrerago: "Nire lanetan abiapuntuak askotarikoak izaten dira, baina zerbait deskubritzeko aitzakia dira beti". Aitortu duenez, "materialen artean gertatzen dena" baita interesatzen zaiona.

Errealitatea "erregistratzea"

Eskulturak "errealitatea erregistratzeko tresna gisa" baliatzen ditu Crespok, komisarioak iritzi dionez. Eta horren erakusgarri dira aretoaren sarreran jarri dituzten lehen piezak: Change Album (Queen) (2016) eta Hedapen horizontala (2017). Biak ala biak Herbehereetan bizi izan zen garaian sortu zituen; etxe berri batean kokatzen ari zela, hoditerian eta eraikuntzaren beste elementu batzuetan jarri zuen arreta. Aldizkariak ere baliatu zituen bigarren pieza egiteko, bere lanean maiz erabili izan duen elementua.

Haien inguruan daude erakusketako piezarik zaharrenak, baina badira aspaldi sortu eta artistak orain moldatu berri dituen lanak ere. Titulurik gabea (Eta zure urratsak entzuten ditut honuntz etortzen) (2018) da horren adibide; aluminiozko eskailerekin eta leiho profilekin osatutakoa da pieza, besteak beste, baina aretora egokitu du orain Crespok.

Oihala da Crespok eskulturetarako baliatu ohi dituen beste materialetako bat, eta Bilboko erakusketako piezetan ere badu presentzia. Askotariko oihalek, gainera. Alfonbrak ditu azpian piezarik astunenetako batek, oihal gardenago batek estaltzen du hormatik zintzilikatutako beste eskultura bat, eta lo zakuak ageri dituzten beste lau obra ere badira. "Osagai afektibo" bat da harentzat, artistak azaldu duenez; kolorea sartzeko ez ezik, material hotzagoei "beste tenperatura bat" emateko ere erabiltzen du.

Euskal Herrian eta nazioarteanCrespo artista erreferenteetako bat dela nabarmendu du Juan Ignacio Bidarte Bilboko Guggenheim museoko zuzendariak. Hala, haren hitzetan, bisitariei haren obra aurkezteko ez ezik, sortzaileari "bai tamainan, bai kontzeptuan, bere ibilbidean mugarri bat" jartzeko aukera eskaintzeko ere antolatu dute erakusketa. Horregatik, atzera begirako ohiko bildumez bestelakoerakusketa bat osatzea proposatu zioten, eta eskertu egin dio erronkari "kalitatez eta atrebentziaz" aurre egin izana.

Iruñean sortua da Crespo, 1982an, baina orain Bilbon bizi da,eta bertan egiten du lan. Euskal Herrian ez ezik, nazioartean ere bakarkako hainbat erakusketa egin ditu, hala nola Italian, Espainian, Portugalen eta Herbehereetan, eta hainbat bilduma kolektibotan ere parte hartu du urteotan. 2013an, Eusko Jaurlaritzak banatzen duen Gure Artea saria jaso zuen.

Erakusketarekin batera, katalogo bat ere plazaratu dute, zeinetan artistak bere ekoizpenaren inguruko egunerokoan egindako oharrak biltzen baitira, besteak beste. Horiekin batera, Miren Agur Meabe idazleak ondutako poema sorta bat ere jaso dute katalogoan, baita bi saiakera kritiko ere: Jara Rocha ekintzaile eta teorialariarena bata, eta Cirauquirena bestea. Hainbat jarduera osagarri ere izango dira erakusketa ikusgai dagoen bitartean,hitzaldiak eta bisita gidatuaktartean.

baskularra

Baskularra

June Crespo

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2024ko Martxoaren 01etik
2024ko Ekainaren 09ra


ekoiztu-2025-i

Ekoiztu 2025.I

Elvira Ongil Escribano, Ada Garrués Paularena eta Acid loverz rock

Uharte Zentroa (Uharte, Nafarroa)

2026ko Urtarrilaren 22tik
2026ko Martxoaren 27ra

maria-muriedas

Maria Muriedas

Rekalde Aretoa (Bilbo, Bizkaia)

2025eko Abenduaren 16tik
2026ko Otsailaren 08ra

lurraren-arteak

Lurraren arteak

Guggenheim Bilbao (Bilbo, Bizkaia)

2025eko Abenduaren 05etik
2026ko Maiatzaren 03ra

paraleloak-eta-meridianoak

Paraleloak eta meridianoak

Iberdrola bilduma

Arte Ederren Bilboko Museoa (Bilbo, Bizkaia)

2026ko Apirilaren 29tik
2026ko Agorrilaren 30era

jose-antonio-azpilikuetaren-edward-hopperrak

Jose Antonio Azpilikuetaren Edward Hopperrak

Ots. 04 | Iñigo Astiz [BERRIA.eus]

Euskal artistak Hopperren lanetan oinarrituta sortutako hamabi grabatu bildu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak ‘After Hopper' erakusketan. Jose Ignacio Olabe arte editoreak egindako enkargu baten emaitza da bilduma.

arte-galeriek-atea-itxiko-diote-21eko-bezari

Arte galeriek atea itxiko diote %21eko BEZari

Ots. 02 | Amaia Jimenez Larrea [BERRIA.eus]

Gaurtik larunbatera bitarte, Hego Euskal Herriko hainbat arte galeria itxi egingo dituzte, Espainiako Gobernuak artelanen salmentarako ezarritako %21eko BEZaren aurka protesta egiteko. Aspalditik dator zerga jaisteko eskaria; 2012an igo zuten.

strong-back-soft-front-egunerokotasunaren-behaketari-buruzko-hausnarketa-artistikoa

Strong Back, Soft Front" egunerokotasunaren behaketari buruzko hausnarketa artistikoa

| 2026ko Urtarrilaren 30a

Maite González Martínez artistaren bakarkako erakusketak, Iñigo Villafranca Apesteguia komisario duela, gelditzeko eta ingurunea begirada lasai eta hurbiletik behatzeko proposamena egiten du. Erakusketa Tabakalerako komisariotza egonaldi deialdiaren emaitza da; bertako komisario eta artistei laguntzea du helburu.

poesiarik-ez-behintzat

Poesiarik ez behintzat

Urt. 29 | Garazi Ansa [BERRIA.eus]

Moon poem | Artista: Oscar Tuazon. | Lekua: Cibrian galeria (Donostia). | Noiz arte: urtarrilaren 31ra arte.

elkarketa-ala-murrizketa

Elkarketa ala murrizketa

Urt. 29 | Haizea Barcenilla [BERRIA.eus]

Iazko abenduaren 15ean, Bilbo Arte eta Azkuna zentroa elkartzeko erabakia hartu zuen Bilboko Udalak. Abenduaren erdiko bi asteak eztabaida publikorik gabe hartutako erabakiak oihartzun gutxirekin pasatzeko erabiltzen dira...

estetizidioa

Estetizidioa

Urt. 22 | Ismael Manterola Ispizua [BERRIA.eus]

Estetizidio hitza idatzita ikusteak larritu nau. Ez nuen terminoaren berri, eta lehendabiziko aldiz artearen kontrako bortxakeria aproposak hain gordin adierazita irakurtzeak harritu nau.

ideologien-beldurrik-bai

Ideologien beldurrik bai?

Urt. 22 | Jone Rubio Mazkiaran [BERRIA.eus]

Lurrak ez du jaberik izango | Artista: Marwa Arsanios. | Tokia: Artiumen, Gasteizen. | Noiz arte: apirilaren 12ra arte.

Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.