artekaria

Euskal Herriko
Artearen ataria

erakusketak

Arketipoak

Jenni Alvarado

2024ko Otsailaren 02tik
2024ko Martxoaren 17ra

arketipoak

"Arte Ederretan lizentziatu nintzen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2006an. Harrezkero, nire proiektu artistikoak batez ere marrazketa eta pinturaren inguruan kokatu dira. Hala ere, azken urteetan eskulturak eta bideoak geroz eta presentzia handiagoa hartu dute.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil erakusketa kolektiborako hautatua izan nintzen, 2010ean. CLONE Magazine especial ilustración aldizkarian kolaboratu nuen, 2011n. Eusko Jaurlaritzako arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpen beka lortu nuen, "Simbología para un trayecto pictórico" proiektuarekin, 2015ean. Pintura Masterra egin nuen Euskal Herriko Unibertsitatean, 2018 eta 2019 artean.

Ekoizpen artistikoko bi beka jaso nituen 2019an eta 2020an: Bizkaiko Aldundiko arte plastikoen eta ikusizkoen ekoizpen beka, "Objeto ritual" proiektuarekin, eta BilbaoArteren hiruhilekoko ekoizpen artistikoko beka, "Falso Totem" proiektuarekin.

Bilboko Rekalde Aretoan Barriek erakusketarako hautatu ninduten, 2021ean. Urte horretan bertan, Hermes aldizkariaren abenduko alea ilustratzeko hautatua izan nintzen. 2022an, hainbat erakusketa egin nituen arte galeria eta erakusketa aretoetan, besteak beste Basen (Bilbo), Javier Silvan (Valladolid), edo Portalean (Eibar).

2022an, Artoteka proiektura batu nintzen. Tokiko arte garaikidea hedatu eta bitartekaritza artistikoa sustatzen duen plataforma honek arte garaikidea eguneroko bizitzako espazio, pertsona eta kolektibo desberdinetara hurbiltzea du xede.

2023an, bi erakusketa egin nituen, bata bakarka, berriz ere Valladolideko Javier Silva galerian, eta bestea Luzuriaga herriko eliza gotikoan, oraintsu nire bizileku bihurtu den Arabako herri txiki honetan apenas erabiltzen den espazioan."

— Jenni Alvarado

arketipoak

Durangoko Arte eta Historia Museoa | Etxezarreta jauregia - San Agustinalde Kalea, 16 - Durango (Bizkaia)


Artekaria

Euskal Herriko Arte ataria

ZAPART sareak sortutako ataria duzu hau. Gure euskal lurralde txikiak duen artista eta azpiegitura aberastasun harrigarriari ikusgarritasuna eman nahi diogu Artekariarekin. Izan ere, hain eremu ttipi batean hainbeste museo (Artium, Oteiza, Arte Ederretakoak, Guggenheim…), arte zentro (Uharte zentroa, Tabakalera, Bilbaoarte…), areto publiko zein pribatu (Didam, Zitadela, Bastero, Portalea, Ospitalea, fundazioen aretoak…), galeria pribatu tradizionalak eta artistenak… hainbeste programazio eta artista lan ikusgai eta denbora berean ikusgarritasun oso zaila dagoela iruditzen zaigu. Horren konpontzen laguntzeko sortu dugu atari hau.

Artekaria

Artista profesionalen sarea

Zapart sareak Euskal Herriko sei lurralde historikoetan bizi eta lan egiten duten artista profesionalen saretzea eta horien lana sustatzea eta eskubideak defenditzea du helburu.